Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Mikel Sarriegi: "Gipuzkoar dantza bezala homologatu den sistema, Iztuetarekin konparatuta askotan ez dator erabat bat"

2017/11/28

Juan Inazio Iztuetaren lanak koreologiaren ikuspuntutik ikertu ditu Mikel Sarriegi (Beasain, 1965), Aurtzaka dantza taldeko dantzariak eta ikertzaileak. Bihar 250 urte beteko dira Iztueta jaio zela. Besteak beste, bere bizitza gorabeheratsuan, euskal dantzak deskribatu zituen, zehatz mehatz eta eus...

Gehiago irakurri

Zuberoako Maskaradak 2018 egutegia

2017/11/27

Urtarrilaren 7an hasiko dira Maskaradak Zuberoan. Aurten Muskildik antolatu eta eramango ditu herriz herri maskaradak, beraz, Muskildin izango dira lehen eta azken saioak. Hemen duzue egutegia: Urtarrilak 7, igandea: Muskildi Urtarrilak 14, igandea: Pagola Urtarrilak 21, igandea: Atharr...

Gehiago irakurri

Dantza tradizionalaren alde lan egiten duten taldeen eta pertsonen lana eskertuko du Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak

2017/11/20

Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak, "Dantza Tradizionalaren esker onak" ekitaldia antolatu du aurten lehenengo aldiz. Helburua da dantza tradizionalarekin eta BDBrekin lotura duten pertsona zein entitateei esker onak ematea. Esker on hauekin, era batera edo bestera, modu isilean dantza tradizionala h...

Gehiago irakurri

Arrola dantza taldeak "Jauzi" ikuskizuna eskainiko du

2017/11/20

Ehun dantzari eta hamabost musikari taularatuko dira Arrola dantza taldeak, azaroaren 25ean, eskainiko duen "Jauzi" ikuskizunean. 8 eta 70 urte bitarteko dantzariak eta musikariak izango dira protagonistak Baigorriko ezker paretan. Dantza taldeko kideek adierazi digutenez, Arrolak bere ikuskizun...

Gehiago irakurri

Iztueta jaio zeneko 250. urtemugako ospakizunak gaur hasiko dira Zaldibian

2017/11/16

Juan Inazio Iztueta jaio zela 250 urte beteko dira azaroaren 29an. Bera eta bere lana oroitzeko eta omentzeko asmoz, Iztueta elkarteak, Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak eta Zaldibiako Udalak hainbat ekintza antolatuko ditu. Sorterrian egingo zaion bosgarren omenaldia azaroaren 16tik 29ra...

Gehiago irakurri

Dantza sustatzeko 2017ko Jaurlaritzaren diru-laguntza deialdiaren ebazpena

2017/11/16

Eusko Jaurlaritzaren kultura sailak 2017ko dantza sustatzeko diru laguntza deialdiaren  ebazpena argitaratu du. Denera 450.000 euro emango ditu koreografia sorkuntzan, konpainiak sendotzean, dantza-lanen ekoizpenean eta profesionalentzako etengabeko prestakuntzan laguntzeko, aurreko urtean bain...

Gehiago irakurri

Igor Yebrak eta Maribel Gallardok jasoko dituzte dantzako Actua sariak

2017/11/10

AISGE fundazioak jakinarazi du 2017ko dantza alorreko Actua sariak Igor Yebrak eta Maribel Gallardok jasoko dituztela. Sari hori, aktoreei eta dantzariei, ibilbide artistikoagatik eta zintzotasun profesionalagatik egiten zaien aitorpena da. Epaimahaiak  bi dantzarien nazioarteko dantza-ibilbide...

Gehiago irakurri

Iurretako dantzariek Humboldten inguruko dokumental batean hartu dute parte

2017/11/06

Humboldt ilustratu eta bidaiari alemaniarrak 1801ean Euskal Herrian egin zuen bidaian oinarritzen den dokumentalean hartu dute parte Iurretako dantzariek. Anboton irakurri dugunez g rabaketa ZDF telebista kate alemaniarreko lantalde bat ari da egiten. Berlineko Humboldt Foroarekin elkarlanean ar...

Gehiago irakurri

Aukeran dantza taldeak 20. urteurrena ikuskizun berriarekin ospatuko du

2017/11/03

Edu Muruamendiarazen Aukeran dantza taldeak 20. urtemuga ospatuko du azaroaren 5ean ikuskizun berri batekin . Atzerako begirada eta aldi berean gaurkotasuna izango ditu Ainhoa Aierbe aktoreak zuzenduta...

Gehiago irakurri

Dantza tradizionaleko monitore-ikastaroa antolatu du Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak

2017/10/18

Dantza tradizionaleko monitoreak trebatzeko ikastaroa antolatu du Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak . Dantza tradizionaleko oinarrizko ezagutzak dituzten 18-30 urteko gazteei zuzendutako ikastaroa da batez ere. Gorputzaren ezaguera, dantzarako prestatzeko teknikak, dantza tradizionalaren historia Eus...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan on Iker Pou eta Ion Gurutz Lazkoz eskalatzaileek 'Euskal dantza' bidea ireki dute Taghian

2025/05/30

Eskalatzaileei galdetu diegu bideari "Euskal dantza" izena jartzearen arrazoia eta hona hemen Ion Gurutz Lazkozen erantzuna:

"Kaixo gau on! Izen batzuk genituen baina ez ziren oso aproposak. Irekitako bideak aseguru finko gutxi ditu eta luze gehienetan ezker-eskubi eskalatu behar da, alde batetik bestera... dantza egingo bagenu bezala. Eta izen hori okurritu zitzaigun, paretan dantzan, EUSKAL DANTZA bat dantzatzen arituko bagina bezala. Izen hori ipintzea erabaki genuen Ikerrek eta nik kar-kar".

Dantzan on 50 urte eta gero orduko eta gaurko kaskarotak dantzan Donibane Lohizunen

2025/02/10

Thierry Truffaut-ek honako oharrak egin ditu:

Halaber, interesgarria da ohartaraztea 1975ean ez zela ezer indarrez abiatuko Lapurdin Jean Michel Guilcher dantzan espezialista handiak 1964 eta 1974 bitartean egindako lana gabe eta Juan Antonio Urbeltzen lanik gabe, aurrekoaren eta bere lan propioan oinarrituta Argia taldearekin lehen aldiz ausartu baitzen berregiten Lapurdiko inauteriaren segizioa 70eko hamarkada hasieran. Eta Donibane Lohizuneri dagokionez, bereziki Begiraleak-eko presidente izandako Pierrot Gil ene aitaginarrebaren lan erraldoiari esker, bere adiskide Beti Betelu dantza-maisua mugiarazi zuena 1969an hark zuen dantzen ondarearen zabalkundea sustatuz. Pierroti zor diogu mutikoaren jantziaren eta pertsonaiaen ideia 1845eko Kanboko kaskaroten grabatuan inspiratua, omendu behar ditugun taldeko jostunen esku magiko guztiekin berregin zena. Azkenik, 1985ean, taldearen 50. urteurrena zela eta, nire ekimenez, eta Claude Iruretagoyenaren lanari esker, eta berriz ere jostunek lagunduta, neskentzat Kaskarrot jantzia sortu zen. Urte horretan izan zen Beti Beteluk bere jantzi berriak sortu zituela. Hartzari dagokionez, berantago iritsiko zen, 1979an ausartu bainintzen lehen aldiz mozorro hori jazten, aspaldi Lapurdin, Baionan alboratua zena.
Hau guzti hau esanda, oso hunkituta nago gaur egungo segizioaren kalitatearekin, tradizio aberats baten balioa eta belaunaldi berriak bere kulturarekin erakusten duen atxikimendua agerian jartzen dituena.

Dantzan on Gasteiz, Donostia eta Bilboko jaietako dantza ekitaldiak

2024/08/29

Kaixo, Dani. Eskerrik asko zure oharrarengatik. Interesgarria da diozuna. Guk Donostiako kale izendegi ofizialean eta Aste Nagusiko programa ofizialean jasota dagoen moduan jaso dugu. Haietan egin beharko dira aldaketak lehenengo nahasmenik ez eragiteko.

Dantzan on Ipurdian sua piztu eta hasi da dantza

2024/06/20

Sare sozialen bidez Peruko El Alcatraz dantza-jokoaren berri eman digu Ana Arellanok. Hemen bidali digun bideoa ikusten joko bera ageri dela han ere:
https://www.youtube.com/watch?v=_-Qd-UpBAzw

Dantzan on Dantzan babestu ziren Garaziko errefuxiatuen kolonian

2024/04/23

Mila esker Ortzadar-eko lagunei artikulua osatzeko horrelako testigantza interesgarriak eskaintzeagatik.

Dantzan on Ipurdian sua piztu eta hasi da dantza

2024/04/11

Ze oroitzapen polita Mikel. Osabak auskalo nondik ekarri zuen jolasa, baina lortu zuen etxeko haurrei urteroko ilusioa trasmititzea, eta ez da gutxi! 30 urteren ondoren, aurtengoan zuk banatu beharko dizkiezu etxeko txikiei poxpoloak.

Dantzan on Dantzak barne dituzten herri antzerkiak Zuberoan, Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Nafarroako Erriberan

2023/08/04

Jakin-min handia eta ezagutza txikia? Guk bai!
Bidalitako artikulua oso interesgarria da, bai, mila esker. Mikel Aranburu Urtasun du egile, eta jatorrizko argitaratze tokia hauxe izan zuen lan horrek: https://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/[…]/

Eutsi makilakadari zeuk ere eta uda on!

Dantzan on Dantzak barne dituzten herri antzerkiak Zuberoan, Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Nafarroako Erriberan

2023/07/28

Eskerrik asko Txema! Bai, abuztukoak jaso ditugu sarrera honetan, baina ondo esan duzun moduan, badira gehiago San Migel eta bestelako.

Makilak zerezkoak diren, badago hor zer kontatua ere, hasiko zara zeu?

Dantzan on Aingeru Berguices, musikari eta folklore ikertzailea hil da

2022/06/08

Eskerrik asko Kepa! Eskerrik asko wipedian hain txukun jartzeagatik eta erreferentzia egiteagatik. Webgunearen lehen izendapenean 'n' bat falta da, Dantza.eus beharrean Dantzan.eus baikara. Eskerrik asko!
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com