Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Jantziak berritzeko diru bilketa abiatu dute Tarragonako Bastoners-ek

Dokumentuaren akzioak

Jantziak berritzeko diru bilketa abiatu dute Tarragonako Bastoners-ek

2018/04/12 10:30
Jantziak berritzeko diru bilketa abiatu dute Tarragonako Bastoners-ek

Argazkia: Ball de Bastons de Tarragona

Dantzarako jantziak berritu behar eta taldearen 365. urteurrena data egokia iruditu zaie Tarragonako Ball de Bastons-eko dantzariei. Horretarako, sareko puska-biltzea edo crowdfunding kanpaina abiatu berri dute. Gonak, zapiak, gerrikoak, zintzarriak, xingolak eta makilak dira berritu nahi dituzten osagaiak eta 4.000 euro behar dituzte helburu hori gauzatu ahal izateko. 10 eta 300 euro bitarteko ekarpenak eginez lagundu daiteke proiektua eta horren truke hainbat opari jaso ditzake mezenas bakoitzak. Maiatzaren 20ra arteko epea zabaldu dute proiektua laguntzeko.

Esan bezala, 1653. urtekoa da Tarragonako Ball de Bastons aipatzen duen lehen agiria nahiz eta antza denez, lehenago ere dantzatua izan omen zuten makila-dantza molde hau, 1633. urtean Espainiako Felipe IV. erregearen aitzinean, esaterako. 1908. urtetik aurrera, Santa Teclaren omenezko festa arranditsuetako programazioan ia etengabe agertzen dira Tarragonako Bastoners-ak, bide luze horretan hainbat gora-behera txiki bizi izan badituzte ere —1960 eta 1970eko hamarkadetan etenaldi laburrak bizi izan zituen taldeak. 1977tik aurrera haien jarduna iraunkorra  da berriz ere—.

Bastoners de Tarragona
Ball de Bastons de Tarragona, XX. mende hasieran.

Iaz taldearen bersortzearen 40. urteurrena ospatu zuten eta aurten jantzi berri ederrekin ospatu nahiko lukete 365. urtemuga berezi hori.

 

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.