Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Hogei dantza taldetik gora izango dira Hernaniko dantzari festan

Dokumentuaren akzioak

Hogei dantza taldetik gora izango dira Hernaniko dantzari festan

2018/04/05 11:15
Hogei dantza taldetik gora izango dira Hernaniko dantzari festan

Hernaniko dantzari festa. Argazkia: Ttarla

Aurten 23. aldiz ospatuko da Hernanin dantzari festa. Apirilaren 16tik 22ra erakusketak, hitzaldiak eta dantza emanaldiak izango dira Hernanin. Euskal Herri osoko 20 dantzari taldek baino gehiagok hartuko dute parte festan, helduen taldeek zein dantzari-txikien taldeek hartuko dituzte Hernaniko kaleak.

Egitaraua

Apirilak 16, 17, 18, 19, 20 astelehenetik ostiralera

  • 17:00-20:00 Euskal Janzkien erakusketa. Biteri Kultur Etxean. Antolatzailea: Iraultza dantza taldea.

Apirilak 19 osteguna

  • 19:00 Hitzaldia: Biteri Kultur Etxean. Gaia: Baserritarreran eta kalemkumeen janzkerak. Hizlaria: Ramon Garcia (Iraultza Dantza Taldea)

Apirilak 21, larunbata

  • 12:00etan: Ttarlaren dantzari txikienen irteera eta dantza emanaldia. (Erdiguneko kaleetan, euria egingo balu Atsegindegin).
  • 17:00etan: Dantzari txikien irteera eta dantza emanaldia: Erdiguneko kaleetan, euria egingo balu Atsegindegin). Partaideak: Hernaniko Musika Eskolako Txalapartariak, Hernaniko Bertso eskola, irrintzilariak eta  Astigar, Begiraleak, Egape, Ereintza, Eskola, Haurtzaro, Ibarla Meaka, Trebeska eta Ttarla dantza taldeak.

Apirilak 22 igandea

  • 10:45 Kalejira Hernaniko kaleetan zehar eta dantza ekitaldia Hernaniko auzo eta kaleetan zehar (Euria egingo balu, Biteri Kultur Etxeko areto nagusian).

Partaideak

  • Ostargi Hernaniko Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa
  • Hernaniko Musika Eskola
  • Ttarla Hernaniko dantza taldea
  • Azpeitiko Ikastola Ikasberri dantza taldea
  • Ereintza Errenteria Musikala
  • Eskola Donostiako dantza taldea
  • Ibarla-Meaka Irungo dantza taldea
  • Goizaldi Donostiako dantza taldea
  • Kemen Irungo dantza taldea
  • Olarri Oiartzungo dantza taldea
  • Trebeska Donostiako dantza taldea
  • Adurtza Gasteizko dantza taldea
  • Alkartasuna Bermeoko dantza taldea
  • Laguntasuna Barakaldoko dantza taldea
  • Basakaitz Iribaseko dantza taldea
  • Baztandarrak Elizondoko dantza taldea
  • Ortzadar Iruñeko dantza taldea
  • Garaztarrak Donibane Garaziko dantza taldea
  • Begiraleak Donibane Lohizuneko dantza taldea
  • Oldarra Miarritzeko dantza taldea
  • Barkoxeko dantza taldea

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.