Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Nazioartean aritzeko laguntzak Gipuzkoako Foru Aldundiko 2018ko deialdien artean

Dokumentuaren akzioak

Nazioartean aritzeko laguntzak Gipuzkoako Foru Aldundiko 2018ko deialdien artean

2018/03/23 08:55
Nazioartean aritzeko laguntzak Gipuzkoako Foru Aldundiko 2018ko deialdien artean

Argazkia: Oier Araolaza-Dantzan.eus CC-BY-SA

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Turismo, Gazteria eta Kultur Departamentuak, nazioartean kultur proiektuak aurkezteko laguntza-lerroa jarri du martxan 2018. urterako egindako hainbat deialdiren artean. Nobedadetzat jo liteke, kontuan izanda iragana hurbilean zenbait erakunde publikok dantza tradizionala berariaz baztertu izan dutela beren deialdietan.

Sektore eta proiektu-mota zabalei irekitako deialdiak dira (arkeologia, gizarte-gaiak, artea, kultura, sormena, etab.) eta jarraian zerrendatu ditugu dantza ekitaldiak aintzat hartu ditzaketen deialdiak, baita laguntza-lerro bakoitzari esleitutako kopuru osoak ere.  

Deialdiak

  • Susperka: Izaera berri­tzailea duten jardueratarako diru lagun­tzak, Gipuzkoako panorama artistiko-kulturalean –kulturako edozein esparrutan– egitasmo berriak abiaraziko dituzten elkarteei zuzendutakoak (100.000€)
  • Oreka: Jarduera programa egonkorrak dituzten irabazi asmorik gabeko kultur elkarteei zuzendutako diru lagun­tzak, Gipuzkoan kulturaren edozein esparrutan proiektuak eta jarduerak egiteko (560.000€)
  • Olatuak: Ikuspegi artistiko-kulturaletik prozesu berri­tzaileekin eta gizarte eraldaketarekin zerikusia izanik Gipuzkoako arazo zeha­tze­tan edo zeharkakoetan eragina duten proiektu puntualetarako diru lagun­tzak (150.000€)
  • Mundura: beren proiektu artistikoak nazioartera eramateko Gipuzkoako per­tsona fisiko eta irabazi asmorik gabeko entitateei zuzendutako diru lagun­tzak (90.000€) 

Deialdi guztiak 2018ko martxoaren 13an argitaratu dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, eta guztietan izen-emateko epean 2018ko apirilaren 10ean bukatuko da

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.