Dokumentuaren akzioak
Maskaradak eta Zuberoako dantzak aztertu ditu Michel Duvertek azken liburuan
Michel Duvert-en Mascarades et Carnaval en Pays Basque liburua argitaratu berri du Elkar Argitaletxeak. Michel Duvert etnologoak egin duen ikerlanaren emaitza da, Zunharretako Jean Baratzabal-ekin eta Atharratzeko Dominique Nicibar Bürgübürü-rekin izan zituen solasaldietan oinarritutakoa. Maskaradak eta bereziki Zuberoako dantzak aztertzen ditu liburuan antropologoak, Zuberoako dantzen musikak ere aipatzen dira.
Ikerketa Elgoihenen eta Bürgübürü dantza eskolari zuzendutakoa da. Duvertek euskal dantzan jartzen du fokua: zer diote dantzariek, forma, jatorria, nola ikusten dute Zuberoan?
Duvertek bost zatitan banatu du lana. Lehenengo partea maskaradei buruzkoa da, beren osotasunean hartuta, dantzetan baino dantzarietan zentratutzen da. Bigarren zatian maskaraden errituari buruzko hainbat galdera planteatzen ditu. Hirugarrenean dantzari lotutako musikariak eta musika agertzen dira. Laugarren zatiak dantzen ikasketak aztertzen ditu, dantzaren formazioa eta dantza emanaldien naturaltasuna. Azken zatia Elgoihen eta Bürgübürüren dantza eskolari eskainitakoa da.
Liburuaren Fitxa
- Egilea: Michel Duvert
- Argitaletxea: Elkar
- ISBN: 978-84-9027-830-7
- Hizkuntza: Frantsesa
- Edizio urtea: 2018
- Orri kopurua: 180
- Neurria: 240x170
Dokumentuaren akzioak