Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Zortzi euskal konpainia eta norbanako Max sarien dantza alorreko hautagaitzetan

Dokumentuaren akzioak

Zortzi euskal konpainia eta norbanako Max sarien dantza alorreko hautagaitzetan

2018/03/26 09:05
Zortzi euskal konpainia eta norbanako Max sarien dantza alorreko hautagaitzetan

Max sariak XV. Argazkia: Paco Manzano

Zortzi euskal konpainia eta norbanako ditugu argitaratu berri dituzten dantza alorreko Max sarien hautagaitza zerrendetan. Max saria eskuratzeko aukera izango dute Ibon Huartek, Urko Mitxelenak, Jon Mayak, Asier Zabaletak, Proyecto Larruak, Hariakek, Ertzak eta Kukai Dantzak.

SGAE Fundazinoak antolatzen dituen sarien helburua da espainiar estatuan arte eszenikoen arloan aritzen diren profesionalen talentuari bultzada ematea eta momentuko ikuskizunak sustatzea.

Guztira 88 ikuskizun hautatu dituzte, horietatik hamaika euskal produkzio daude zerrendan, zortzi euskal konpainia eta hamabi sortzaile. Hemen dantza alorreko euskal hautagaiak eta dagokien hautagaitza:

  • Dantzari gizon onena: Ibon Huarte (Topa) eta Urko Mitxelena (Topa).
  • Koreografia onena: Jon Maya (Topa) eta Asier Zabaleta (Hariak).
  • Dantza ikuskizun onena: Baserri (Proyecto Larrua) eta Hariak (Ertza).
  • Kale ikuskizun onena: Meeting point (Ertza) eta Topa (Kukai Dantza eta Brodas Bros).

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.