Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Dantza nazioartera ateratzeko diru-laguntza deialdia egin du Etxeparek

2018/05/10

Etxepare Euskal Institutuak arte plastiko eta ikusizkoak, musika, dantza eta antzerkia euskararen eremu geografikotik kanpo sustatu eta zabaltzeko diru-laguntzak atera ditu. Euskal Herriko Agintaritzako Aldizkarian maiatzaren 4an argitaratu da deialdia . Dantza konpainia profesionalak nazio...

Gehiago irakurri

Dantza landuko da aurtengo Gaztemundu programan

2018/05/09

2002an eta 2014an bezala, Gaztemundu 2018 programan euskal dantza tradizionala landuko da. Munduko euskal etxeetako gazteek formakuntza egonaldia egingo dute Euskal Herrian. 18 eta 35 urte bitarteko 15 gazte irailaren 1etik 16ra euskal dantzen ikastaro trinkoa jasoko dute Euskal Herrian Gaztem...

Gehiago irakurri

Iker Arruek sorkuntza-egonaldia egingo du Montrealen

2018/05/03

2018ko udazkenean Montrealgo Ecole de Danse Contemporaine-n dantza garaikideko sorkuntza-egonaldia egingo du Iker Arruek . Gipuzkoako eta Quebeceko hainbat erakunde , dantza garaikidearen sorkuntza bult...

Gehiago irakurri

Ohad Naharin-ek idatzi du 2018ko Dantzaren Nazioarteko Eguneko mezua

2018/04/27

Igande honetan Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatuko da ; a pirilaren 29an , Jean-Georges Noverreren jaioteguna gogoan hartuta , ospatu ohi dena . Aurtengo mezua Ohad Naharin koreografo israledarrak , B...

Gehiago irakurri

Nafarroa dantza garaikidearen topalekua izango da apirilaren 29tik maiatzaren 14ra

2018/04/26

DNA jaialdia ate joka dugu, Nafarroako Dantza Garaikidearen Jaialdia apirilaren 29tik maiatzaren 13ra izango da. Nafarroako hainbat txoko hartuko ditu dantza garaikideak, besteak beste, Iruña, Sakana, Aralarko San Migel santutegia, Agoitz, Barañain, Uharte, Mutiloa, Noain, Atarrabia, Ribaforada...

Gehiago irakurri

"Aitzina pika" liburuaren aurre salmenta martxan da

2018/04/25

Sü Azia elkarteak laster Jean Mixel Bedaxagarren Aitzina Pika liburua argitaratuko du, ekainaren erdi aldera aurreikusten dute aurkezpena. Hala ere, dagoeneko eskatu daiteke liburua, aurre salmenta martxan baita. Aitzina pika Jean Mixel Bedaxagar urdiñarbetarra hainbat...

Gehiago irakurri

Oñati 1918: 100 urte dantzaz betetako Eusko Ikaskuntzaren I. kongresua ospatu zela

2018/04/24

Aurten Eusko Ikaskuntzak 100 urte beteko ditu; Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako foru-aldundiek sortu zuten Eusko Ikaskuntza 1918ko abenduan. Haren sorrera euskal kultura-modernitatearen hasiera izan zen. Erakunde zientifiko-kulturalaren helburua euskal kultura garatzeko tresna egonkor...

Gehiago irakurri

Imanol Olaizola, Dantza Eskola Nazionala sortu nahi izan zuen gizona hil da

2018/04/20

Euskal Dantzarien Biltzarreko presidente izan zen eta Euskadiko Orkestra sortu zuen Imanol Olaizola hil da 98 urterekin. Ibilbide ekintzailea izan bazuen ere, aitortzen zuen aurrera ateratzea lortu ez zuen proiektu kuttunen artean Dantza Eskola Nazionala zegoela. Antzerti martxan jarri zutenen ar...

Gehiago irakurri

Marian Arregi eta Juan A. Urbeltz Nafarroako Karlos III gurutzearekin saritu dituzte

2018/04/19

Marian Arregik eta Juan Antonio Urbeltzek Nafarroako Gobernuko Karlos III.aren gurutzea jasoko dute Nafarroaren zabalpenaren eta prestigioaren alde egindako lanagatik. Nafarroako Foru Gobernuak azpimarratu du Arregik eta Urbeltzek Argia dantza-taldearen buruan,  “hainbat hamarkadatan Nafarro...

Gehiago irakurri

Dantza-jauziak Amikuzen 1960ko hamarkadan Michel Verdieren kameratik ikusita

2018/04/18

Gaur egun nekez aurkitu daitekeen dantza-jauziak dantzatzeko estilo edo manera anitzaz, airosoza, askeaz, pertsonalitatez betetakoaz gozatu daiteke Michel Verdierek  1965ean Amikuzen (Bithirina eta Iholdi) grabaturiko dantza-bideoetan.  Aurrez banaka argitaratu genituen Verdierek leku eta une...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan on Kepa Artetxe, Galdakaoko dantza-maisua hil da

2025/08/21

Kaixo lagun maiteak, bihotzaren erditik helarazten dauzkitzuegu gure dolumin kartsuenak zuei, eta famili guziari, Keparen gure artetik hegaldatzearekin. Agur ta erdi dantzari izarra eta euskaldun suharra!

Bedaxagar familia

Dantzan on Iker Pou eta Ion Gurutz Lazkoz eskalatzaileek 'Euskal dantza' bidea ireki dute Taghian

2025/05/30

Eskalatzaileei galdetu diegu bideari "Euskal dantza" izena jartzearen arrazoia eta hona hemen Ion Gurutz Lazkozen erantzuna:

"Kaixo gau on! Izen batzuk genituen baina ez ziren oso aproposak. Irekitako bideak aseguru finko gutxi ditu eta luze gehienetan ezker-eskubi eskalatu behar da, alde batetik bestera... dantza egingo bagenu bezala. Eta izen hori okurritu zitzaigun, paretan dantzan, EUSKAL DANTZA bat dantzatzen arituko bagina bezala. Izen hori ipintzea erabaki genuen Ikerrek eta nik kar-kar".

Dantzan on 50 urte eta gero orduko eta gaurko kaskarotak dantzan Donibane Lohizunen

2025/02/10

Thierry Truffaut-ek honako oharrak egin ditu:

Halaber, interesgarria da ohartaraztea 1975ean ez zela ezer indarrez abiatuko Lapurdin Jean Michel Guilcher dantzan espezialista handiak 1964 eta 1974 bitartean egindako lana gabe eta Juan Antonio Urbeltzen lanik gabe, aurrekoaren eta bere lan propioan oinarrituta Argia taldearekin lehen aldiz ausartu baitzen berregiten Lapurdiko inauteriaren segizioa 70eko hamarkada hasieran. Eta Donibane Lohizuneri dagokionez, bereziki Begiraleak-eko presidente izandako Pierrot Gil ene aitaginarrebaren lan erraldoiari esker, bere adiskide Beti Betelu dantza-maisua mugiarazi zuena 1969an hark zuen dantzen ondarearen zabalkundea sustatuz. Pierroti zor diogu mutikoaren jantziaren eta pertsonaiaen ideia 1845eko Kanboko kaskaroten grabatuan inspiratua, omendu behar ditugun taldeko jostunen esku magiko guztiekin berregin zena. Azkenik, 1985ean, taldearen 50. urteurrena zela eta, nire ekimenez, eta Claude Iruretagoyenaren lanari esker, eta berriz ere jostunek lagunduta, neskentzat Kaskarrot jantzia sortu zen. Urte horretan izan zen Beti Beteluk bere jantzi berriak sortu zituela. Hartzari dagokionez, berantago iritsiko zen, 1979an ausartu bainintzen lehen aldiz mozorro hori jazten, aspaldi Lapurdin, Baionan alboratua zena.
Hau guzti hau esanda, oso hunkituta nago gaur egungo segizioaren kalitatearekin, tradizio aberats baten balioa eta belaunaldi berriak bere kulturarekin erakusten duen atxikimendua agerian jartzen dituena.

Dantzan on Gasteiz, Donostia eta Bilboko jaietako dantza ekitaldiak

2024/08/29

Kaixo, Dani. Eskerrik asko zure oharrarengatik. Interesgarria da diozuna. Guk Donostiako kale izendegi ofizialean eta Aste Nagusiko programa ofizialean jasota dagoen moduan jaso dugu. Haietan egin beharko dira aldaketak lehenengo nahasmenik ez eragiteko.

Dantzan on Ipurdian sua piztu eta hasi da dantza

2024/06/20

Sare sozialen bidez Peruko El Alcatraz dantza-jokoaren berri eman digu Ana Arellanok. Hemen bidali digun bideoa ikusten joko bera ageri dela han ere:
https://www.youtube.com/watch?v=_-Qd-UpBAzw

Dantzan on Dantzan babestu ziren Garaziko errefuxiatuen kolonian

2024/04/23

Mila esker Ortzadar-eko lagunei artikulua osatzeko horrelako testigantza interesgarriak eskaintzeagatik.

Dantzan on Ipurdian sua piztu eta hasi da dantza

2024/04/11

Ze oroitzapen polita Mikel. Osabak auskalo nondik ekarri zuen jolasa, baina lortu zuen etxeko haurrei urteroko ilusioa trasmititzea, eta ez da gutxi! 30 urteren ondoren, aurtengoan zuk banatu beharko dizkiezu etxeko txikiei poxpoloak.

Dantzan on Dantzak barne dituzten herri antzerkiak Zuberoan, Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Nafarroako Erriberan

2023/08/04

Jakin-min handia eta ezagutza txikia? Guk bai!
Bidalitako artikulua oso interesgarria da, bai, mila esker. Mikel Aranburu Urtasun du egile, eta jatorrizko argitaratze tokia hauxe izan zuen lan horrek: https://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/[…]/

Eutsi makilakadari zeuk ere eta uda on!

Dantzan on Dantzak barne dituzten herri antzerkiak Zuberoan, Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Nafarroako Erriberan

2023/07/28

Eskerrik asko Txema! Bai, abuztukoak jaso ditugu sarrera honetan, baina ondo esan duzun moduan, badira gehiago San Migel eta bestelako.

Makilak zerezkoak diren, badago hor zer kontatua ere, hasiko zara zeu?
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com