Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Malandain balletak 20 urte ospatuko ditu Maitaldia jaialdian

Dokumentuaren akzioak

Malandain balletak 20 urte ospatuko ditu Maitaldia jaialdian

2018/09/07 10:35
Malandain balletak 20 urte ospatuko ditu Maitaldia jaialdian

Maitaldia 2017. Argazkia: Iñaki Zugasti-Dantzan CC-BY-SA

Biarritz osora hedatuko da dantza irailaren 7tik 16ra Maitaldia jaialdiari esker. Lapurdiko kostaldeko herriko hondartzan, kasinoan, Bellevue plazan… dantza ardatz duten hainbat ikuskizun, entsegu, erakusketa, ikastaro edota hitzaldi izango dira. Aurtengo jaialdia berezia izango da Malandain balletarentzat, Maitaldia jaialdian beteko baititu Biarritzeko Malandain balletak 20 urteak.

26. aldiz ospatuko da aurten jaialdia eta 2018ko edizio honetan, 26 konpainiek hartuko dute parte. Malandain balletak Maitaldia jaialdia aprobetxatuko du bere 20. urteurrena publikoarekin ospatzeko. Horretarako bi saio prestatu dituzte. Batetik, dantzaldi irekia; Malandain koreografoak 20 urte hauetan asmatutako 20 koreografia zati dantzatuko dituzte ahal bezain publiko zabalenarekin. Bestetik, balleteko dantzariek 20 koreografia labur eskainiko dituzte.

Egitaraua

Irailak 6 osteguna

19:00 Serres de la Milady: Erakusketa anitza: Gorputzentzat bakarrik. Agathe Bignon ehuntzeko brodatuak - Marrazki margolariak Virginie Cétaire, Laurence de Vellou - Eskultoreak Jean-Michel Caballe, Virginie Cétaire, Gilles Plantade. (Irailaren 6tik 16 ra 15:00tatik 19:00tara).

20:30 Royal zinema: Maurice Béjart, l’âme de la danse dokumentala

Irailak 7 ostirala

21:00 Gare du Midi: Carolyn Carslon eta Marie Agnes Gillot: Embers to Embers.

Irailak 8 larunbata

12:30 Lorategi publikoa: Aspen Santa Fe Balleta - entsegu irekia
14:00 Plaza Berri frontoia: Alexandre Castres eta Franck Cazenave - Respiro
17:00 Bellevue plaza: Matxalen Bilbao - Fugas
19:00 Coliseoa: Traversee konpainia - Paisaia sumatuak
21:00 Casinoa: Aspen Santa Fe Balleta - 1st Flash / Silent ghost / Huma rojo

Irailak 9 igandea

11:00 Hondartzako pasealekua: Gigabarra Malandain Ballet Biarritzekin
12:15 Casinoko zabalgunea: Horizon Danse
15:00 Sainte-Eugénie plaza: Amaia Elizaran - Block
17:00 Sainte-Eugénie plaza: Malandain Ballet Biarritzen LABO - Mikado
19:00 Casinoa: CCNR / Yuval Pick - Playbach / Eddies
21:00 Gare du Midi: Argia dantza taldea - Martin Zalakain 

Irailak 10 astelehena

12:30 Lorategi publikoa: Vilcanota konpainia / Bruno Pradet - entsegu irekia
19:00 Coliseoa: Gilschamber konpainia - Labyrinthe
21:00 Casinoa: Vilcanota konpainia / Bruno Pradet - People what people?

Irailak 11 asteartea

12:30 Lorategi publikoa: Stephen Shropshire / Korzo productions - entsegu irekia
15:30 Auditorium Médiathèque | DocumentaireDominique Mercy danse Pina Bausch
18:00-20:00 Gare du Midi estudioa: Sidi Larbi Cherkaqui 
19:00 Koliseoa: Elirale - Artha 
21:00 Casinoa: Stephen Shropshire / Korzo productions - We are nowhere else but here

Irailak 12 asteazkena

12:30 Lorategi publikoa: Eastman / Sidi Larbi Cherkaqui - entsegu irekia
15:30 Mediatekako auditorioa: Dokumentala - Lucinda Childs
19:00 Coliseoa: Oona Doherty  eta Marco D´Angostin 
21:00 Gare du Midi: Eastman / Sidi Larbi Cherkaqui - Fractus V

Irailak 13 osteguna

12:30 Lorategi publikoa: Sous la Peu konpainia / Brumachon / Lamarche - entsegu irekia 
15:30 Mediatekako auditorioa: Dokumentala - Le Mystère Babilée
18:00-20:00 Gare du Midi estudioa: Rafaela Carrasco  ikastaroa
19:00 Coliseoa: Alessandro Bernardeschi / Mauro Paccagnella - Happy hour
21:00 Casinoa: Sous la Peu konpainia / Brumachon / Lamarche - Further / L´Ailleurs

Irailak 14 ostirala

12:30 Lorategi publikoa: Rafaela Carrasco - entsegu irekia
15:30 Mediatekako auditorioa: Dokumentala - Dis-moi pourquoi tu danses...
19:00 Casinoa: Kabinet K - Horses
21:00 Gare du Midi: Rafaela Carrasco - Nacida Sombra

Irailak 15 larunbata

10:30-11:30 Kleber estudioa: Mizel Théret ikastaroa umeentzat
11:00-12:15 Gare du Midi estudioa: Hillel Kogan ikastaroa 
12:30 Lorategi publikoa:| Gaël Domenger / Romain di Fazio - #BalanceTonFaune
15:00 Mediatekako auditorioa: Konferentzia - Jean-Philippe Merce
15:00 Hondartzako pasealekua: Malandain Ballet Biarritz 20 urte
19:00 Coliseoa: Talents Adami Danse 2018 / Beatrice Massin, Pierre Rigal - La fugue en question...
21:00 Casinoa: Hillel Kogan - We love arabs
22:15 Casinoa: Malandain Ballet Biarritz 20 urte

Irailak 16 igandea

11:00 Hondartzako pasealekua: Gigabarra Ballet Capiloterekin 
12:15 Casinoaren zabalgunea: Biarritzeko Prestakuntza Zentroa - Recontres en herbe
15:00 Biarritzeko Museo historikoa: Collectif Eflirkoa - Suites pour espace urbain
18:00 Hildakoen monumentua: Patrice de Benedetti  - Jean, solo por un monument aux morts
21:00 Gare du Midi: Capilote Balleta - Gisselle

Egitarau osoa: Maitaldia 2017 egitaraua (pdf)

Informazioa: Maitaldia - Le Temps d'aimer

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.