Orain arteko ekarpenak
2016/05/12
Aurten ere euskal dantza taldeei ukatu egin die Etxepare Institutuak nazioartean emanaldiak egiteko eskaintzen dituen diru-laguntzak eskuratzeko aukera. 2016ko maiatzaren 12an argitaratu da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) Etxepare Institutuaren deialdia artea, musika eta dantza...
2015/11/26
Aurtengo urrian bete dira 50 urte, gure taldeko dantzariak, erraldoi eta kilikien konpartsarekin batera, New York-en dantzan ari izan zirenetik. Dantzari haietako batek (Alejandro Izkok) Iruñeko Udal Artxibategian eman dituen 27 argazkik piztu dute berriz efemeridearen txingarra, eta azken...
2015/07/28
Urtero bezala hainbat euskal dantza talde atzerrian dabiltza dagoeneko nazioarteko folklore jaialdi, truke-bida eta hango eta hemengo festetan dantza emanaldiak eskaintzen. Izegem (Belgika), Saint Malo (Bretaña), Lublin (Polonia), Klatoly (Txekia), Lleida (Katalunia), Boise (Estatu Batuak) edo Sa...
2015/06/12
Londresko areto entzutetsua da Royal Albert Hall izenekoa, eta bertan beste era bateko kontzertu eta emanaldiekin batera, dantza tradizional emanaldiak antolatu zituen XX. mendean English Folk Dance and Song Society (EFDSS) elkarteak. Morris federazioan bidez eskuratu dugun film honetan euska...
2015/04/28
Atzerrian dantza birak egiteko diru-laguntzen 2015eko deialdia ireki du Etxepare Euskal Institutuak. Laguntza jasotzeko, 2015 urtean zehar atzerrian gutxienez hiru tokitan emanaldi bana egitea eskatzen da besteak beste. Orotara, 29.000€ banatuko dira deialdi honetan eta eskaerak aurkezteko ep...
2014/11/26
Orain gutxi aurkeztu dute Fermin Muguruzak, Harkaitz Cano-k eta Jorge Alderetek " Black is Beltza " izeneko proiektua: Nobela grafiko batez, erakusketa batez eta hainbat kontzertuz osatutako proiektu disziplina artekoa. Eta guztiaren oinarrian gurekin zerikusia duen istorioa:
1965. urtean Erakus...
2014/04/04
Krakovian, Polonian izan gara martxoko azken egunetan. Zuberoako Zamaltzaina eta Krakoviako Lajkonika elkartu eta elkar ezagutu duten ekitaldian parte hartzeko aukera izan dugu. Krakoviako Historia Museoak Lajkonik izeneko hiriko zaldiko ezagunari buruz erakusketa antolatu du, eta Europan eta mundu zabalean dauden antzeko zaldikoak erakutsi nahi izan ditu. Horien artean aipamen berezia egin diote antolatzaileek zamaltzainari, eta hain zuzen, zamaltzaina gorpuztu eta bere dantzak bertan erakustera gonbidatu gaituzte Krakoviara.
2013/09/02
Urtero bezala hainbat dantza talde atzerrian ibili dira euskal dantza nazioartean erakusten. Jakin dugu, adibidez Galdakaoko Andra Mari Frantzia aldean izan dela, Villabonako Oinkari Ingalaterran edo Bakioko Itxas-Alde Kroazian. Basque Dance marka zela eta zeresana izan genuen, eta 2013ko udan atzerrian izan diren dantza taldeen zerrenda egin nahi dugu. Non izan zarete uda honetan dantzan?
2013/08/09
2013ko abuztuaren 1etik 4ra bitartean izan gara Villachen , Austriako Carinthia eskualdean. 60.000 biztanle inguruko herri honetan Kirchtag 70. jaialdia ospatu da. Ez da dantza jaialdi bat, eskualdeko musika, dantza, jantzi tradizionala, bertako jaki eta edariaren inguruan antolatutako festa bat...
2013/05/20
Kultura sailak egiten duen lanaren osagarri, Etxepare Institutuak euskal dantza konpainien lana munduratzeko lan egiten duela azaldu zuen Aizpea Goenagak. Jaialdietan eta azoketan izateko diru-laguntzak eta nazioarteko agenteekin zubi-lanak aipatu zituen besteak beste, eta Mov-s jaialdia 2014an Euskadin antolatzeko gonbidapena zabaldu zuen. Dantzaguneak antolatutako I. Dantza Jardunaldian, Etxepare Institutuko zuzendaria den Aizpea Goenagak eskainitako hitzak hemen: