Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak Gu ere izan ginen New York-en!!!

Dokumentuaren akzioak

Gu ere izan ginen New York-en!!!

Orain gutxi aurkeztu dute Fermin Muguruzak, Harkaitz Cano-k eta Jorge Alderetek "Black is Beltza" izeneko proiektua: Nobela grafiko batez, erakusketa batez eta hainbat kontzertuz osatutako proiektu disziplina artekoa. Eta guztiaren oinarrian gurekin zerikusia duen istorioa:

1965. urtean Erakusketa Unibertsala egin zuten New York-en, eta hori dela-eta urte hartako urrian, Iruñetik erraldoien konpartsa eraman zuten "sagar handiraino". Baina erraldoi guztiak eraman zituzten? Ez! Errege-erregina amerikarrak, beltz kolorekoak, Iruñean geratu ziren, garai hartan puri-purian zegoen apartheid-a tarteko, arazoak ekiditeko. Hari horri tiraka eraiki dute proiektua Muguruzak, Cano-k eta Alderetek. Bisita hark iruindarrondako kuttunak diren zenbait argazki utzi zituen, azpiko hau, adibidez!

erraldoiak

Baina normalean ospea eta argazkiak erraldoiek eramaten badituzte ere (baita gaur egun ere), erraldoiak ez ziren bakarrik aritu New York-eko kaleetan dantzan, Iruñeko dantzariak ere bertan izan ginen! Gure taldeko "batallitetako" bat da hori, baina orduko dantzarien material grafikorik ikusi gabeak ginen orain artean. Fermin Muguruzarekin harremanean jarri eta baietz, berak ikusiak zituela dantzarion zenbait argazki bosgarren etorbidetik karrikadantzan. Fermin-i esker lortu genuen hemen azpian ikus dezakezuen kapitainaren argazkia eta ondotik, Iruñeko artxibategira jo eta bere ondokoa ere eskuratu genuen.

2014-11-21 13.58.34-12014-11-21 13.58.34-3

Heldu den urtean beteko dira 50 urte gure dantzariak (eta erraldoiak) New York-en izan zirenetik eta eskertu nahi diegu Fermin, Harkaitz eta Jorge-ri holako istorio bitxi bezain ederrei hautsa kendu eta ahanzturatik ateratzea!

Dokumentuaren akzioak

2014/11/27 12:20
Lorpen handia, benetan. Baina goiko argazkian kalean ikusten den erraldoia beltza da, nahiz eta testuan dioen Iruñean geratu zirela!
Eta New Yorken izan ez banaiz ere, esango nuke argazkia NYekoa dela, bandera amerikar eta guzti ageri da eta!
2014/11/27 13:06
Aupa Leire! Mila esker idaztera animatzeagatik. Argazkia zuri-beltzean da eta alde horretatik, ulergarria da beltz iruditzea erraldoiak. Dena den, horiek Asiako errege-erreginak dira. Argazki honetan ikus ditzakezu denak: http://www.diariodenavarra.es/actualidad/20100623/fotos/2010062302231688_640.jpg Eta ageri da amerikarren (beltz-beltzak) eta gainontzekoen kolore aldea. Egia da, duela zenbait urte, denak ilunago pintatuak zeudela!
2014/11/27 15:15
New York izugarria izango da, baino Iruñeako erraldoiekin asko irabazten duela esan beharra dago.
2014/11/27 15:53
Zer pentsatuko zuten New Yorktarren 1965. urteko urriko egun hartan figuratzar horiek haien karriketatik dantzan ikustean? Edonola, esanen nuke Iruñeko erraldoiak Iruñeko alde zaharreko karriketan direla benetan erraldoi! Bosgarren etorbide horretan haien handitasuna galtzen dute pixkatxo bat!

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Duguna - Iruñeko dantzariak

Duguna - Iruñeko dantzariak

Iruñeko udalak 1949. urtean sortu zuen gure taldea, hiriko antzinako dantza usantzak gogoan, euskaldunon hiri buruzagiko zeremonialetan dantzan aritzeko. Sanson Galante eta Joanes Larraintzarkoaren oinordeko sentitzen dugu gure burua.

 

Duguna - Iruñeko dantzariak

Maiatzaren 2a karrika, 9 behea

31001 - Iruñea

Tfnoa: +34 657 33 29 44
duguna@duguna.eus