Orain arteko ekarpenak
2015/01/19
Gaineko izenburuak besterik ulertarazi badezake ere, post honetan ez naiz ariko dantzak zenbait ekitaldi politikoetan duen presentziaz, historian zehar kolore bateko zein besteko alderdiek dantzaz egin duten erabilpenaz edo agintari politikoek dantzari eman dioten garrantziaz (edo garrantzi ezaz)....
2014/12/16
Hi tzigano entzün ezak Gilikeautüko deiat Bidez bide hebentik harat Honki jin hire etxerat!
Joandako maiatzaren 16 eta 17an egin genituen Iruñean "Ijitoak Euskal Herrian" izenpeko jardunaldiak Zaldiko Maldiko, Euskaldunon Biltoki, Karrikiri eta Duguna elkarteok, eta ordut...
2014/10/18
Iaz kamiseta batzuk egiten hasi nintzen eta "La Tostadora" izeneko webgune batean salgai jarri . Denbora honetan hainbat marrazki egin (eta borratu) ditut. Horietako batzuk dantzarekin lotura zuzena dute eta agian dantzazaleren bati interesatzen ahal zaizkio. Beste zenbait tokietan agertu izan da ...
2014/02/19
Manex batek manexondako eginiko gida duzu hau. Bizitzak zango bat Zuberoan jarrarazi dit azkenaldi honetan, eta maskaradetako labirintoan behin eta berriz galdu ostean, nire buruarentzat mapa egin beharrean aurkitu naiz. Dagoeneko 2014 honetako hiru maskarada joan zaizkigu eta oraindik hamaika ditugu aurretik, beraz, hona hemen maskaradetan erabat ez galtzeko manexaren gida.
2014/02/11
Santa Agedaren inguruko ospakizunek indar berezia dute Nafarroako Burunda bailarako herrietan. Kintoen bestak izaten dira Ziordin, Bakaikun, Olaztin, Urdiainen eta Altsasun, behintzat. Azken bi hauetan gainera zortzikoa dantzatzen dute eta Guaixe, Sakanako atari digitalean zenbait bideo zintzilikatu dituzte.
2013/12/28
Iruñean, badira urte batzuk jada, kalaka handi-samarra izaten dugu errege bezpera heldu ahala, Baltasarren kolorea dela eta.
2013/12/07
Gainean ditugu berriz ere gabonak eta baita data hauei dagozkien ohiturak eta mazapanak. Eta berriz ere helduko da Olentzero bere bertsio guztietan (baita Bizar-zuri euskaldun gisa ere) eta bere ondoan, gero eta gehiago, Maridomingi.
2013/10/15
Pasa den mendeko 60garren hamarkadako bi grabazio bitxi eta interesgarri topatu ditut Alacant-eko Unibertsitatearen webgunean. Frankismo garaian Frantziatik emititzen zuen Paris irratiko bi elkarrizketa dira. Bata Filipe Oihanburu Etorkiko zuzendariari eta Agustin Alberro konpainiako kideari egindakoa, taldeak Parisen eman beharreko ikuskizun baten karietara. Bestea Etxahun Iruri idazle, txirulari eta koblakari xiberotarrari egindakoa, berak idatzi eta 1964. urtean Parisen aurkeztutako Matalaz pastoralari buruz.
2013/07/16
Atzoko Jose Angel irigaray-ren testuaren haritik Juan Antonio Urbeltzen beste bat ekarriko dut gaur hona. Aitor Calleja eta Unai Lako-ren "Gigantes de Navarra" liburuan Iruñeko erraldoien jatorriari buruz idazten du Urbeltzek eta bide batez, San Ferminen prozesioari buruz ere ikuspuntu aberasgar...
2013/07/15
Bukatu dira San Ferminak eta triste gaude iruindar gehienok (Saloura joan ez garenok behinik-behin). Eta bestondoa uste baino txikiagoa dela probestuz, irakurtzeko ahalmena ez zait desagertu eta pasa diren bestei buruz irakurtzen daramat goiza. Tartean, berriz jo dut Jose Angel Irigarayk Ortzadarre...
Orain arteko erantzunak
2014/10/09
Benetan opari ederra da duela kasik 100 urte nola dantzatzen zuten ikusi ahal izatea eta begi aurrean frogatzea askotan aipatu izan dugun etengabeko eraldaketa hori zertan dantzan. Bideoa laguntzen duten azalpenak ere oso estimagarriak. Mila esker Urbeltzi eta Dantzan.com-i.
2014/09/23
Plataforma horretara ateratzeak bakarrik badu aski meritu. Ufa!
2014/09/05
Hori da hori herria Berriz, alguazila bera ere dantzari bikaina!
2014/09/03
Benetan interesgarria artikuloa eta benetan interesgarria Aragoiko telebistan haien ondareari ematen dioten trataera.
2014/08/03
Eskertzeko da gisa honetako albisteak tonu atsegin eta positibo honekin irakurtzea, liskarretik eta konfrontaziotik urrun. Eta erabat ados nesken parte hartzeak gure tradizioak edertzen, sendotzen, indartzen eta hobetzen dituen horrekin. Argazkiak ikusi besterik ez dago! Mila esker Oier!
2014/07/25
Gugan bego eta ez dadila gal berak irakatsia! Doluminak gertukoei.
2014/06/19
:'(
Joe, ze faenilla* egun eta ordutegi horiek... Pena!
2014/06/16
Oso interesgarria Xabier! Oso gustora irakurri dut zure hausnarketa. Eta Perez Altamiraren pasarte hori ez nuen ezagutzen eta ezin egokiagoa iruditzen zait.
2014/06/05
Ze itxura ederra duen Cabanillasen prestatzen ari direna! Lehenagokoan oinarrituz, baina berria, berritua, egungoa, modernoa... aldi berean. Eredugarria.
2014/05/06
Ederra! Bideoa eta azalpena.