Jakin liteke argazki bati begira zein mutil-dantza egiten ari diren?

2020/12/15
Jakin liteke argazki bati begira zein mutil-dantza egiten ari diren?

1929ko nafar dantzarien Bartzelonarako bidaiari buruzko aurreko asteko sarreran goiko argazki hau argitaratu nuen, besteak beste.

Bertan, Bartzelonara Baztanetik heldutako dantzariak agertzen dira mutil-dantza bat dantzatzen. Kroniketan Muxikoak, Añoarxume, Zazpi-jauziak, Zozoarena... aipatuak dira. Baina jakin liteke argazki bati begira zein mutil-dantza egiten ari diren? Nora Salbotx-en bidez Patxi Larralderen ohar hauek jaso ditugu: 

 Beraz, bai! 

Nora eta Patxiren oharrak berretsi nahian, 2014an Arizkunen dantzatutako Añoar-xumeren bideoa kuxkuxeatzera joan naiz eta... ttak!

Añoarxumeak, Ebatsi baten lehenengo pultsazioko bigarren denboran. Arizkun 2014-06-24

Añoarxumeko 'Ebatsi', 1929an eta 2014ean.

1929. urteko Bartzelonako Nazioarteko erakusketan aritu ziren baztandar dantzariak ezingo ditugu ekinean ikusi, baina bai, ordea, 2014koak! Gozatu: