Orain arteko ekarpenak
2008/07/15
Lixto! Amaitu dira San Ferminak eta aparkatuta utzi dugu arropa zuri-gorria heldu den urterarte. Deskantsatzeko ordua ere heldu da (gutxi, momentuz), izan ere San Ferminek iraun duten 9 egunetan dantzan ibili baikara batean zein bestean. Uztailaren 6an, eguerdian, taldekoekin foruen plazan eta ar...
2008/06/11
Honek ez du dantzarekin inolako zerikusirik, baina tira, momentuz hau plazaratzeko okurritu zaidan lehenengo tokia da eta momentuz halaxe eginen dut. Iruindarrok urtean askotan jotzen dugu San Ferminak gogoratzen dizkiguten topikoetara (ni behintzat bai): Zapiak kajoitik atera eta ongi lisatuta ut...
2008/04/01
Iragan udaberrian, Nafarroako Gobernuaren kultura sailetik deia jaso genuen: 2008an Zaragozan egitekoa zen Expo unibertsalean gure taldearen parte hartzea eskatu ziguten. Nafarroari eskainitako egun bat ospatuko zuten ekainean eta hemengo dantza taldeen ordezkari gisa nahi zuten Duguna dantza ta...
2008/02/22
80-90. hamarkaden arteko zubian izanen zen. Nik 9-10 urte izanen nituen eta artean, Iruñeko udal ikastolako eskolaz kanpoko jardueretan ematen nituen nire lehen dantza pausoak (7 urterekin hasi nintzen). San Fermin-en aurreko peñen egunaren ospakizunen artean gurasoei batek deitu zien arreta. Ir...
2008/01/30
Herri guztietan gertatuko da akaso, baina gure herrian ohikoa izan da toki zehatz bateko ohitura hartu, zabaldu eta denboraren poderioz herri guztiaren ikur (nazional) gisa hartzea. Hori gertatu zen gerra aurreko Durangaldeko "ezpata-dantza" taldeekin, Lizarrako Larrain-dantza edo Lesakako Olentze...
2007/12/10
Zangozan Juan Pedro Aramendia-z galdetu eta edozeinek erantzunen dizu. Gozogilea, dantzaria, instituzio bat finean. Duela 35 urte sortu zuen Rocamador dantza taldea eta aurten urtebetetzea ospatzen ari dira. Lanetik jubilatu nahi bai, baina dantzan jarraituko luke beste hainbat urtez, dantza bere pasioa baita.
2007/11/19
Mugimendu erromantikoak folkloreakiko interesa eta elkarte folklorikoen sorrera bera bultzatu zituen XIX. mende bukaeran. Ehun urte baino gehiago pasa dira ordutik eta elkarte horien bilakaera nolakoa izan den aztertzea xede harturik, antolatu ditu Iruñeko Ortzadar Elkarteak bere XIII. Folklore jardunaldiak.
2007/11/11
Izugarria da Iruñeko erraldoi eta kilikien iruindarrengan duten eragina. 1860. urtean egin zituen Tadeo Amorena arizkundarrak, egun hain ezagunak diren figurak. Beraz, 150 urte beteko dituzte erraldoiek aurki. Horrek esan nahi du iruindarrik zaharrenak ere jaso duela kilikien puxikakadarik eta i...
2007/10/23
Irudiaren gizartean bizi omen gara eta badirudi, irudirik ez duen gertakaria ez dela esistitzen. Ahatik, badira gaur egungo “boom”aren aurretik, azken hamarkadetan, izenburuan aipatutako bi esparru horiek (folklorea eta ikus-entzunezkoak) uztartuz lanean ari diren hainbat lagun, eta horietako batzuen esperientzia mamitsuak aditzeko aukera izan genuen Bilbon, Eusko Ikaskuntzak antolatutako jardunaldietan.
2007/06/21
Badatoz San Fermin-ak, Iruñeko feriak,... eta horiekin dantza eta kanta!
Hona hemen 2007ko San Ferminetako programan dantzarekin zerikusia duten ekitaldien zerrenda:
Uztailak 6
13.30 Dantza emanaldia. Foruen plazan. Amaiur, Ardantzeta, Duguna, Harizti, Iruña Taldea, L...
Orain arteko erantzunak
2012/11/14
Izugarrizko itxura ona du ikuskizunak, lehengoarekin alderatuz berritasunak ere baditu. Pena handia hartu nuen Eibar-en ezin ikusirik, berriz ematekoak ote diren?
2012/11/09
Egia esan nik ez dut soka-dantza horren ikuskatzeaz eta Hermuakoarekin konparatzeaz haratagoko daturik. Usteez ari naiz. Nire uste merkeez.
Baina nik ez dut uste soka-dantza hori parodia bat denik. Beste toki batzuetan ere geratu izan dira bere garaian konplexuagoak eta landuagoak izanen ziren beste dantza batzuen aztarnak. Hola, burura datorkit Zumarragako Antiguako ezpata-dantza (6 ezpata-dantzari baino ez dira ateratzen gaur egun eta pentsatzekoa da beste garai batean gehiago ere izanen zirela eta agian parte-hartze handiagoa izan zezaketela dantzaren baitan), edo Berastegiko dantzariek San Lorenzoko dantzetan egiten dituzten ipurdi mugimendu horiek (beste garai batean muriska batzuk izan zitezkeenak, okurritzen zait).
Areatzako soka-dantza ikusten dudalarik niri zera dotorkit burura: bere garaian izanen zela dantza landuago, zorrotzago, hobe ikasitako... bat. Dantza maisua desagertu, eta dantzak bere bidea egin duela, bizirik zen heinean, agian zorroztasuna galduz, baina mantenduz. Niretako hori izan daiteke ere Hermuan gertatu izan dena. Bertako biztanleek garrantzia eman diote soka-dantzari, hortaz mantendu dute, baina bidean galdu egin dute garai batean dantzak izanen lukeen urratsen zehaztasuna. Dantzariek aldiz, naturaltasun eta freskuraz dantzatzen dute. Dantzak bide berezi bat egin du eta niretako hori ederra da, beste eredu zorrotzagoekin batera aberasten baitu soka-dantzen generoa, dantzatzeko beste modu baten adibide soil gisa, besterik ez bada ere.
Berrizko dantzariek naturaltasun eta freskuraz dantzatzen dutela eta gainera zehaztasun eta zorroztasunez? Doike! baina batak ez du bestea kentzen, niretako.
2012/11/09
Egia da gaur egun ezagutzen ditugun soka-dantza gehienak serioak, zurrunak, itxiak... direla. Baina susma dezakegu ez dela beti hola-hola izan. Iztuetak bere liburuan kritikatzen zituen soka-dantza bukaerako ipurdikadak. Larramendik ere kritikatzen zituen demaseko kabriolak, itzuliak eta emazteei gonak altsatzeko saiakerak...
Joxemiel Bidadorrek euskal dantzaren erreformaren inguruko bere liburuan adierazi zuen nola erlijioak, garbizalekeri moralak, ideologia batek edo bestek... eraldatu izan zituzten zenbait dantza "euskal nortasunak merezi bezala", garbiak, serioak, puruak... izan zitezen. Eta eraldaketa nahi horrek adieraziko luke seguraski, ez zirela hain zuzen ere horrelakoak.
Badira oso soka-dantza serioak, eta ez horrenbestekoak eta agian bideokoa azken horietako bat da. Uste dut Patxik ez zuela esan nahi hori eredutzat hartu behar dugunik, egun horrela dantzatu behar dugunik (edo zergatik ez?), baizik eta dantzatzeko modu baten adibide bat dela. Hermuako soka-dantza ikusterakoan jabetzen gara 87 urteko aldearekin dantzatzeko modu bat (eredu bat), ez ohikoa egun (freskoagoa, naturalagoa, eskolatu-gabea), oraindik ere bizirik dela.
Nire ustez, Barteko aurreskuaren bideoan Mikel-ek eta Oier-ek aipatzen zituzten adjetibo horiek beraiek aplikatzen ahal zaizkio Areatzako aurresku honi.
2012/11/09
Mixel Etxekoparren bitartez jakin ahal izan dudanez, entseinaria Beñat Aranburu da (Altzuruku Ahantxetakoa).
2012/11/07
Irudi ederrak! Gure dantzen halako irudiak ere agertuko balira, ze egon egonen dira!
2012/11/05
Ufa!! Galera guztiak dira gaitzak berdin-berdin, baina holako dohain paregabeak dituzten pertsonenak... pena bat!
2012/11/04
Ikaragarria! Nahiko nuke nikere adin horretan hola dantzatzeko gai izatea. Mila esker Andramarikoei!
2012/11/04
Nik ere erosi nuen duela 2-3 aste eta oso txukuna da! Eta polita, era berean, Mikel Urbeltzek, Miner-ek berak Gari Otamendirekin Arrabots taldean, irekitako bidean beste urrats bat ematea!
2012/11/04
Bikaina bideoa! Gaur egunekiko aldaketa zenbait ere ikusten dira (40 urtetan), tradizioa kontu bizia den erakusgarri bizia. Oier-ek aipatzen duen entseinariaz gain (bere dantzakera eta maskaradaren baitan duen paper "askea" egiten zait niri deigarri), barrikadetan herrikoek aitzindariei egiten dieten "desafioa" (emazte hori barne), Pitxuren parte-hartze ia etengabekoa ofizioetan eta muxikoak dantzatzen dituzten adineko gizon horien dotorezia!