Lotuneak: Ferreries-eko jaleoa eta Cortes-eko jota
Aspaldiko asmoa nuen han eta hemen topatutako zenbait euskal doinuen eta atzerriko beste zenbaitzuen arteko antzekotasunak erakustea.

Izan da gai hau lehenago landu duenik (Jose Luis Ansorenaren artikuloa irakurrita hasi nintzen halakoen bila), nik landuko dudana baino askoz sakonago, gainera. Ez da nire asmoa oso zorrotza izatea, topatu ditudan adibide batzuk erakustea baizik. Astia dudanean saiatuko naiz gorderik ditudanak hona ekartzen.

Lehenengoa akaso ez da esanguratsu-esanguratsua baina antzekotasuna bistakoa (entzumenekoa?) da. Menorcako jaleo izeneko festetan erabiltzen den 3/4ko konpaseko doinu baten eta Nafarroako Cortes herrian dantzatzen duten jota-ren arteko konparaketa egiteko proposamena da hau.

Ferreries-eko jaleoa
>Menorca-ko zenbait herrietako festetan ohikoa da zaldia protagonista duen ekitaldia ospatzea: jaleoa. Herriko plazan sartzen doaz hainbat zaldun (caixers) eta pilatutako jendearen artean haien zaldi-gaineko abildadeak erakusten dituzte, zaldiak jauziaraziz, jota erritmoko doinu baten arrimuan. Ferreries izeneko herrian doinu hau erabiltzen ohi dute:

Hau da berriz, Cortes-eko Dance-aren baitan zortzi dantzariek egiten duten jotaren doinua:

Nire belarriak engainatzen ez banau, esanen nuke Ferreries-eko jaleoaren lehen esaldiak Cortes-eko jotaren hirugarren esaldiarekin bat egiten duela garbi samar (Youtubeko bideoaren 17. segunduan hasten denarekin alegia). Alderantziz, Jaleoaren hirugarren esaldiak (43. segunduan hasten denak) jotaren lehen esaldiarekin antzekotasun dezentekoa du, nire ustez.

Zer diote zuen belarriek?

><object>