Dokumentuaren akzioak
Lotuneak: The Galway piper - La Matelote - Matelota
Aurreko astean bideo hau zintzilikatu zuten dantzan.com-en. Bertan Vallée d'Ossau-ko (Bèarn) dantza zenbait azaltzen dira eta horien artean, Lou Peyrotou izena duena (1:27 minutuan). Bideoa ikusita, lotuneen beste adibide baterako aukera ikusi nuen.
Dirudienez, Lou Peyrotou dantza horren baitako zati bat da "La Matelote" izenekoa. Bere doinua, Euskal Herrian dantzatzen dugun Matelota (Kaskarots, Sardinerak...) dantzaren doinu ia bera da (baita Baztango Zurrume-dantzarena ere). Ez doinua bakarrik, urratsak ere oso antzekoak dira, ondoko bideoan ikusten ahal dugunez (1:30minututik aurrera):
Jean-Michel Guilcher-ek bere "La tradition de danse en Béarn et Pays Basque Français" liburuan zera dio "La Matelote"-ri buruz:
"Anciennes <>, passées comme tant d'autres des grandes scènes aux petits théâtres, aux casernes, aux sociéés de province, et par leur intermédaire, aux milieux populaires, les matelotes ont été nombreuses dans le Midi el le Sud-Ouest français".
Horrez gain, Guilcher-ek dio doinu hau toki ezberdinetan topatu zuela bere ikerketak egin zituelarik, besteak-beste, Béarn-en, Nafarroa-beherean eta Lapurdin (matelota, sardinière, Jaz hil zerautan senarra...izenen pean), Nafarroan (Tilili-talala, Zurrume-dantza) edo Baigorrin (hartz-dantza).
Baina gorakoko Guilcher-en hitzei erreparatuko diogu une batez. Izan ere, esan bezala, Guilcher-ek dio antzoki handietatik inguru herrikoi-etara pasatutako doinua eta dantza dela "La Matelote". Wikipedian begiratuta (beharrezkoa den zuhurtasunez ulertuko dugu bertan dioena), irakur dezakegu Frantziako marineletan duela bere jatorria dantza honek eta lehendabiziko aldiz Marin Marais-en "Alcione" operan agertu zela doinu hau, 1706. urtean. Honek Guilcher-ek doinuari egokitzen dion jatorri jasoarekin bat eginen luke, behintzat.
Baina, askotan entzun izan dugu, gure Matelota irlandar doinu baten gainean sortutako dantza dela. Doinu herrikoi horrek "The Galway Piper" (Galway-ko gaitaria) du izena:
Hain zuzen Irlandan girotutako John Ford-en "The Quiet Man" filmaren soinu bandan ere topa dezakegu doinu zabaldu hau:
Doinu horrek Irlandatik Frantziarako bidea egin ote zuen eta hortik Euskal Herrirakoa, edo Frantziatik besteetara hedatu ote zen edo nolako joan etorriak izan ote dituen nik ez dakit. Orain gutxirarte Frantzian edo Irlandan galtzen genuen doinu honen arrastoa, baina Dantzan.eus-i esker ezagutu dugu doinua Estonian ere ezaguna dela, Nellätands izenarekin eta dantzarako doinu gisa, ez aldiz urrats eta molde berdinez.
Bukatzeko gurea! Zurrume-dantza!
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Aritz Ibañez Lusarreta
Jasotako azken erantzunak
- Aritz Ibañez Lusarreta on Euskararen zinta-dantza: euskal dantza, euskara eta komunitatea txirikordatuz
- Xabier Etxabe on Euskararen zinta-dantza: euskal dantza, euskara eta komunitatea txirikordatuz
- Aritz Ibañez Lusarreta on Zirtzilen liluraz, dantzarien funtzioaz
- Xabier Etxabe on Zirtzilen liluraz, dantzarien funtzioaz
- Anartz Ormaza Ugalde on Zirtzilen liluraz, dantzarien funtzioaz
- Aritz Ibañez Lusarreta on Zirtzilen liluraz, dantzarien funtzioaz
- Oier Araolaza on Zirtzilen liluraz, dantzarien funtzioaz
- Patxi Laborda on Nafar eta zuberotar dantzariak Bartzelonako 1929ko Nazioarteko Erakusketan
- Aritz Ibañez Lusarreta on Yanza yauci, zortzitan sinple eta burrunba dantza, 1920an Iruñean
- Ekaitz Santazilia on Yanza yauci, zortzitan sinple eta burrunba dantza, 1920an Iruñean
Beraz, horixe, misterio!
Ze ona!!
Euskal folklorea. "Vamos, de toda la vida!!"