Orain arteko ekarpenak
Lotuneak: Sorginak, Satanak, Dumollet jauna eta haurren lauhazka
2016/11/04
Garai batean Lotuneak izeneko post serie bat argitaratu nuen, beste herri batzuetan ere topatu izan ditudan hainbat euskal doinu tradizional bilduz (Ferreries-eko jaleoa eta Cortes-eko jota , The Galway piper - La Matelote - Matelota, Ekialdeko arin-arinak , Okzitaniako i nauterietatik San Ferm...
Biba Txantreako Neska-mutil nagusiak!
2016/04/27
Duela 20 urte bersotu zuten Iruñeko Txantreako auzoan maiordomoen usantza. Garai bateko Magdalena auzo zaharreko festetan, jaiak antolatzeko arduradunak hautatzen zituzten mutil gazteek -musika kontratatzea, merenduak antolatzea, ordainketak egitea... zuten ardura nagusi- eta ohitura horretan oinar...
Bidador pastorala: auzolanean uxatu dugu betiko agorraldia
2016/03/31
Kasik bi urte dira Joxemiel Bidador - Iruñeko euskaldunak pastoralaren proiektuarekin hasi ginela. Egun hauetan, emankizunen bigarren itzulian buru-belarri sartuta, eta egitasmo honen argiak itzaltzeko emanaldi bakar baten faltan, bilan bat egiteko una egokia iruditu zait. Nire bizipen pastoraleroa...
Maskarada berriak, betiko maskaradak
2016/02/01
Udaberri zaporeko urtarrila honek utzi digun asteburuetako bat probestu dut, Muskildin, Sohüta-Hokiko gazteek atondutako maskaradak ikustera joateko.
Emanaldiak hasi aitzineko elkarrizketek ikusmina sortu zidaten: Xorrotxik ez zela izanen eta haien ordez artzaintsa eta axuriak plazaratuko zituzte...
Iruñeko Baltasar: korapilatutako mataza
2016/01/04
Azken egunotan nire burua ere aspertu dut Baltasarren belztasunaren inguruko eztabaidetan parte hartzen. Baina zer galdu zait niri eztabaida horietan? Ba aizue, ezin sahiestu! Alta, sare sozialetan zaila da batek pentsatzen duena nahi bezala garatzea. Beraz, gogoeta hau terapia gisa erabiltzea erab...
Bolant goiza, Luzaiden
2015/04/20
Bigarren aldia nuen aurtengoa Luzaideko Bolant-egunean eta aurrekoarekin alderatuz, euririk ez zuen ari behintzat. Eguerdi parteko dantzak karrikan ikusiko genituen beraz! Goiz joan ginen, goizean-goizeko puska biltza ez galtzeko asmoz. Hala ere, Luzaideko gasolindegira heltzerako, Ziganteak, Gorri...
Plazako dantzen sukarra Iruñea aldean
2015/03/12
2011. urtean abiatu zuten Iruñean Karrikadantza ekimena Karrikiri, Zaldiko Maldiko eta Nafarroako EDB elkarteek eta zenbait norbanakok, eta orduz geroztik egin du bere ibilbidetxoa. Batzuetan arrakasta handiagoz, besteetan gutxiagoz. Batzuetan toki batean, besteetan beste batean. Batzuetan karrik...
"Nafar Folklore Funtsa" elkarte misteriotsua
2015/02/25
Urtarrila hondarrean izan nuen Nafar Folklore Funtsa izeneko ekimen (niretako) misteriotsuaren berri, Iosu Royo-ren eskutik. Nafarroako Mezenasgoaren Legean onartutako gizarte intereseko proiektuak ezagutzera eman zituzten orduan eta ondarearen sailean agertzen ziren lau proiekturen atzean zegoen N...
Dantzaz eta politikaz
2015/01/19
Gaineko izenburuak besterik ulertarazi badezake ere, post honetan ez naiz ariko dantzak zenbait ekitaldi politikoetan duen presentziaz, historian zehar kolore bateko zein besteko alderdiek dantzaz egin duten erabilpenaz edo agintari politikoek dantzari eman dioten garrantziaz (edo garrantzi ezaz)....
Ijitoak Euskal Herrian jardunaldien kronika berantiarra
2014/12/16
Hi tzigano entzün ezak Gilikeautüko deiat Bidez bide hebentik harat Honki jin hire etxerat!
Joandako maiatzaren 16 eta 17an egin genituen Iruñean "Ijitoak Euskal Herrian" izenpeko jardunaldiak Zaldiko Maldiko, Euskaldunon Biltoki, Karrikiri eta Duguna elkarteok, eta ordutik dugu kro...
Orain arteko erantzunak
Aritz Ibañez Lusarreta - Zenbait galdera Bateleren dantzaren inguruan
2013/02/01
Behin baino gehiagotan gai bera edo antzekoa izan da solasgai dantzan.com-eko foroan: Dantzaren jaotorriaren berari buruzko dudak: http://comments.gmane.org/gmane.culture.language.basque.dantzan/1132 Bateleren dantzaren doinuak letrarik ba ote zuen: [...]
Aritz Ibañez Lusarreta - Argia Saria irabazi du dantzan.com-ek!
2013/01/28
Zorionak Dantzan.com-eko lagunok! Merezitakoa zinez!
Aritz Ibañez Lusarreta - Inauteriak 2013 oinarrizko egutegia
2013/01/21
Akats txiki bat da... maskaradak otsailaren 10ean haste badira Gamere-Zihigan, otsailaren 3koa Arrokiagan aldatu beharko da!
Aritz Ibañez Lusarreta - Nerea Barrondo Moskuko Bolshoi Balletaren eskolan onartu dute
2013/01/17
Gaztetxoa izanagatik ere ikusten da burua behar duen tokian duela... dantza molde horrek eskatzen duen disziplinak ere izanen du hortan zerikusia. Zorte on Nerearendako!
Aritz Ibañez Lusarreta - Oñati: Corpus Christi 1965
2012/12/21
Ze irudi ederrak! Eta ez nien apostoluen eta San Migelen irudiei sobera erreparatu orain arte... ederragoa egiten zait Urbeltzen apostoluen soka-dantza bera ere!
Aritz Ibañez Lusarreta - Bigarren saria eskuratu du dantzan.com-ek sei@2012 sariketan
2012/12/10
Zorionak! Merezitako saria (lehenengoa ere merezitakoa izanen litzateke, baina!)
Aritz Ibañez Lusarreta - Madonna eta Kalakan: Sagarra jo
2012/12/04
Nik jakinmin pixka bat dut ikusteko Kalakan-ekoak berriz Euskal Herrian bueltan direnean, lehengo bidearekin jarraituko ote duten, edo esperientzia honek aldatu ote dituen! Ikusiko!
Aritz Ibañez Lusarreta - Lantzeko zortzikoaren bideo tutorial bat: baina Lantzen ez da horrela egiten, ez?
2012/11/23
Julian Beunza da Lantz-eko azken euskaldun-zaharra. Harribitxi bat, bera eta bere txistualdia. Eta ez hau! http://www.youtube.com/watch?v=qM5PDzZrGbU La madre del cordero!