Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Komunitatearen ekarpen guztiak

Orain arteko ekarpenak

23. Kerestuak penintsulan

2021/03/09

Baina nortzuk ziren kerestuak? Maskaradetan bezala herriz herri abereak zikiratzeko ibiltzen ziren? Kerestuak frantsesez ‘hongreurs’ izena badute, biarnesez ‘crestadous’ bezala ezagunak dira: kerestu crestadou-tik eratorria da. Maskaradak dira hitz hau erabiltzen den toki bakarrak. ...

Nork dantzatu zuen Joselitoren aurreskua?

2021/03/04

Mari Karmen Zelaia markinarrak egin zuen Joselito aktorearen dantzari-doblearena La nueva vida de Pedrito Andía (1965) filmean. Joselitok, Pedrito handiaren paperean, aurreskua dantzatu behar zuen. Sokaren buru zela dantza gidatu eta ondoren Isabeli, gustuko neskari, agurra eskaini. Isabeli (Karim...

22. Xorrotxen kanta

2021/03/01

Niretzako xorrotxek jaunaren ezpata zorrozten ari direnean Maskaradetako unerik gogoangarrienetakoa da. Halako koplak kantatu ondoren zorrozten dute jaunaren ezpata kanta eder bat abestu bitartean. Xorrotxek duten ahots zoragarriarekin ez galtzeko unea! Xorrotxak erran dizü egia handia: Nek...

21. Gathüzaina

2021/03/01

Badirudi Gathüzainaren itxura (argazkian ezkerraldean) eta xedea nahiko aldatu direla XIX. mendearen hastapenean agertu zenetik. Sallaberryk 1899an egin zuen janzkeraren deskribapena honako hau da: kolore guztietako ‘konfeti’-z apaindutako jantzi zuria. Hala ere, hamabost bat urtetan guzt...

Dantza medikuak aginduta?

2021/03/01

Osasungintzan dantza jarduera sozial eta fisiko onuragarri moduan gomendatzea bultzatu nahi dute Frantzian. “Kirola errezetarekin” ekimena sortu da Osasun Askea Koordinazioaren barruan. Ekimenaren helburua da herritarrak ariketa fisikoa, tartean dantza, egitera bultzatzea. Horretarako igandet...

20. Hou Pitxu Hou! - Biarnesarekin jolasean

2021/02/27

Hou Pitxu hou! Hou Pitxu hou! Haigü hunat, badiat lan eijer bat hiretako! Dakigunez kerestuak pertsonaia biarnesak izanik biarnesez mintzo dira Maskaradetan. Ez dago argi pertsonaia gorri edo beltzak ote diren. Aditu batzuk Zamaltzainarekin duten harremana dela eta (bera zikiratzen du...

19. Txerrero

2021/02/27

Txerrero txerrizaina da. Maskarada gorriko pertsonaia da eta bera da Maskaradaren bidea zabaltzen duena, txerra (zaldi buztana, zaldi ilez egindako erratza, makila luze eta soka batez eskumuturrean lotzen duena) batera eta bestera astintzen duena dantzan ari denean. Txerrarekin sorginak jo eta espi...

Entseinaria Laborariaren erdibitzea da

2021/02/23

Gaur egun maskaradetan ikusten dugun Entseinaria, bere beste lau kideekin batera, aitzindaria da. Dantzatzen duen bitartean bere bandera mugitzen du. Maskaradetan zehar, bere funtzio nagusia, branlearen zeremonian egiten diren karakoiltzearen koreografiak eramatea da. Bere izatea dantza horri lotua...

18. Entseinaria

2021/02/23

Entseinariak Xiberuko entseina edo ikurrina eramaten du eta tradizioaren zaindaritzat hartzen da. Bere izena, entseina edo bandera eramateagatik datorkio. Entseinaria jantzi beltzarekin agertzen zaigu: jaka beltza, bularralde zuria urrezko apaingarriekin; praka beltza luzeak orka...

17. Bedezia

2021/02/23

Argazki erakusketan ez nuen Bedezia edo Garretaren argazkirik erakutsi, ez bederen berari soilik eskainirikorik. Bedeziak (Garreta izenarekin ere ezaguna da) Pitxu hil ondoren Pitxu bera b erpizteko helburua du. Bedezia, hain zuzen, kauteretako bat da eta Beltzerian dago prefosta! ...

Harpidetu