Dokumentuaren akzioak
Errenteria Dantzan

Urteroko hitzordua daukagu larunbat honetan, uztailak 5. Larunbatean, Errenteria Dantzan jaialdia ospatuko dugu Catalunyako Colla Bastonera del Montserratí talde gonbidatuarekin batera.
Talde hau, Catalunyako Esparreguera herrian sortua da 2005. urtean. Beraien helburuen artean, bastoners dantzen babesa eta zabalkundea ematea da.
Egun osoko jaialdia antolatu dugu. Goizean, 11tan musika eta dantza kalejira egingo dugu herriko kaleetan zehar. Arratsaldeko 18:30ean, desfileari ekingo diogu Santa Klara Kaletik Zumardiraino. Jarraian, 19:00etan dantza ikuskizuna eskainiko dugu Zumardian Esparreguerako Colla Bastonera del Montserratí eta Ereintza Dantza Taldearen eskutik.
Asteburu polita eta kulturalki aberatsa daukagu Orereta-Errenterian, horregatik, jendea animatu nahi dugu bertara gerturatzea ikuskizunaz gozatzeko.
Segi dezagun dantzatzen eta dantzaz gozatzen!!
Dokumentuaren akzioak
Erantzun

Ereintza Dantza Taldea
1958an sortu zen Ereintza Dantza Taldea. Euskal Herriko dantza eta tradizioak belaunaldiz belaunaldi trasmititzeaz gain, euskal dantza eta euskal kulturaren sustapenerako lanean hainbat ekimenen antolakuntzan dihardugu.
Euskal Herrian eta nazioartean hainbat emanaldi eskaini ditugu urte guzti hauetan zehar. Horrez gain, herri dantzen sustapenean hainbat ikastaro edo Erromeria Eguna bezalako jaialdien antolatzaile. Errenteria Dantzan Nazioarteko Folklore Jaialdia, Dantzari Txiki Eguna edo Gipuzkoako Dantza Solte Txapelketa dira besteak beste, urtean zehar antolatutako beste hainbat ekimen.
Hau guztia gutxi balitz, Ereintza Dantza Taldeak Errenteriako inauteriak berreskuratu zituen, baita San Juan bezperako soka-dantza ere.
Ereintza Dantza Taldea
Juan de Olazábal 23
20100 Errenteria (Gipuzkoa)
943526553 / ereintzadantzataldea@gmail.com
Instagram: @ereintza_dantza_taldea