Komunitatearen ekarpen guztiak
Orain arteko ekarpenak
Euskal dantzaren ikasketak aldarri

2022/05/18

Gipuzkoako Dantza Sarien esker hitzetan euskal dantzaren ikasketen aldeko aldarria egin du Lide Aranak :
Dantza tradizionaleko titulazio bat sortzeko aukera aldarrikatu nahi dut, dantzariei formazio eta titulazio bat eskuratzeko aukera emango diena.
Hilabete batzuk lehenago Iñaki Goirizelai...
Dantzan bizi gara. Eta zu?
2022/05/17

Dantzan markaren eguneratzearekin batera Dantzan babesteko gonbidapen irudiak ere berritu ditu Erkuden Mendizabal diseinatzaileak. Dantzan bizi - bizi dantzan logoak ere berak eginak ziren eta haiek egindako bidea kontuan hartuta arrastoari jarraitzeko eskaera egin diogu.
Oraingo lema Dantza...
Dantzaroa: Abel Iriondori omenaldia - Durango 2022-06-11
2022/05/16

Aspaldi ez dugu elkartu eta dantzan eta kantuan aritzeko aukerarik izan, eta behar genuen. Behar eta merezi dugu dantzara bueltatzea, eta horrekin batera, bere egunean agindu genuenez, Abel Iriondo gure lagun kutunari patxadaz agur esatea, gure omenaldi zintzoena adierazi, eta batez ere, berarekin ...
San Blas eguneko soka-dantza 2022. Azken maskara dantza
2022/05/09

Oraindik ere Covid-aren aurkako osasun neurriak altxatzeke, heldu zaigu aurtengo neguko soka-dantzaren hitzordua. "Maskarekin dantzatu beharko dugu?" galdetu du berriz ere dantzariren batek. Eta bai! Tokia ere ez-ohikoa. San Nikolas plazaren inguru ertsiak saihesteko Sarasate pasealekura leku-aldat...
Durango merindadeko folklorearen XX. ikastaroa
2022/05/09

Bizkai Euskal Folklor Elkarteak hurrengo ikastaro trinkoari buruzko informazioa helarazi nahi dizue.
Durango merindadeko folklorearen XX. ikastaroa
Klase egunak: 2022ko maiatzaren 16, 18, 19, 23, 25, 26 eta 30ean eta ekainaren 1 eta 2an.
Ordua: 19:00etatik 20:30era
Tokia eta ...
Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibarren: gogoeta, kronika eta bideoa
2022/05/06

Dantzak Eibarren duen indarra erakusteko aukera eskaini digu 2022ko Dantzaren Nazioarteko Egunak. Kaxako lagunen proposamenak dantzan jarri gaitu herriko hainbat dantza talde eta eskola: Biraka, Ballet Eibarres, NeleDantza, Os Galaicos, Kaxa bera eta Kezka, denok bat hartuta, kaleak hartu ditugu et...
Martin Zalakain eszenatokietara itzuli da
2022/05/05

Pandemiak behartutako bi urteko etenaldiaren ondoren, Juan Antonio Urbeltzek zuzendutako Argia dantzari taldearen Martin Zalakain ikuskizuna hasi da gure geografiako zenbait eszenatoki zapaltzen. 2022ko urriaren 23an izango da azken emanaldia, Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Zornotzan izango...
Dantzan Ikasi Topaketak 2022: hemen da egitaraua
2022/05/03

Prest dago maiatzaren 21ean Eibarren egingo diren 2022ko Dantzan Ikasi topaketen programa. Iazkoa bezain mamitsua izango dela espero dugu. Hain zuzen, lehen topaketa horietan nabarmendu zen premietako bat, dantzaren irakaskuntzarako material pedagogikoari dagokionaren alorrean eman diren urrats b...
XXVII. Herrien jaialdia Getxon
2022/05/02

Getxoko Itxas Argia Dantza Taldeko lagunok “XXVII. Herrien Jaialdia” ospatuko dugu maiatzaren 14an eta, urtero bezala, kanpoko talde bat gonbidatuko dugu. Aurton, Rancho Folclórico São Bartolomeu de Messines izeneko taldearekin partekatuko dugu taula.
Emanaldia Andra Mariko frontoian ospat...
Umeen dantzaldia
2022/05/02

Bi urteren ostean, Getxoko Andra Mariko kaleak berriro ere dantzaz zipriztinduko dira! Urtero bezala, “Umeen Dantzaldia” ospatuko dugu Itxas Argiako lagunok maiatzaren lehen asteburuan, hain zuzen ere, hilaren 7an. Aurtengo gonbidatuak honako hauek dira: Agurra (Algorta), Aratz (Gorliz), Bet...