Ostadar Dantza Taldearen urteroko dantza-emanaldia datorren larunbatean

2023/01/05
Ostadar Dantza Taldearen urteroko dantza-emanaldia datorren larunbatean
Bi urteko etenaldiaren ostean, Ostadar Dantza Taldeak urteroko dantza-emanaldia eskainiko du datorren larunbatean (urtarrilak 14), Beasaingo Usurbe Antzokian, 19:30ean. Urtero bezalaxe, Euskal Herri mailan ezagunak diren hainbat dantza eskainiko dituzte. Sarrera doakoa izango da. 

Urtero bezala, taldeko dantzariez gain, musikari laguntzaileek ere emanaldian parte hartuko dute.

Ostadar Dantza Taldetik dei egiten diegu herritar zein dantzazale guztiei, ilusio eta mimo handiz berreskuratuko dugun urteroko zitara bertaratzeko. Zuen zain izango gaituzue!
"Dantzatzen den herria ez da hilko"