Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Komunitatearen ekarpen guztiak

Orain arteko ekarpenak

Haritz eta Kezka Aiastian, 2008ko San Migeletan

2008/10/01

Aspaldiko urteetan ohiko emanaldia du Haritz-ek Elgoibarko Aiastia auzoan, San Migel jaietan eskaini ohi duena. Iaz bezala, aurten ere beraiekin batera dantza egitera gonbidatu gaituzte elgoibartarrek. Auzoko dantzariek, sanmigeldarrek hasi zuten emanaldia agurra dantzatuz. Ondoren Kezkako d...

Zeraingo Elizan

2008/09/30

Berezia gertatu zen joan den irailaren 19an Zerainen egin genuen emanaldia. Berezia dantzatzeko lekua, berezia zeraindarren harrera beroa.   Herriko eliza eskaini ziguten eskenatoki moduan, eta gustora aritu ginen bertan, soinu baldintzak edota espazioa bera moldatzeko lanak eman bazizkig...

A wonderful team from the Basque Country

2008/09/26

Stephen Corrsin, nazioarteko ezpata-dantzen inguruko ikertzaile eta adituak, maiatzean York-en ospatu zen Sword Spectacular jaialdiaren kronika idatzi du AMN aldizkarirako, eta Kezka dantza taldearen aipamen berezia egin du. "Euskal Herriko talde zoragarria" eta "beraien dantza ikusgarria zen" id...

Ezpata-dantzak eta ezteiak Zumarragan

2008/09/26

Ezpatek eta axeriek bat egingo dute igandean Zumarragako Antioko baselizan. Antioko musika zikloaren 25. urteurrena ospatzeko "Ezpata-dantzak eta Ezteiak" ikuskizuna eskainiko da Juan Antonio Urbeltzen zuzendaritzapean. Zumarragako ezpata-dantza eta Arrateko ezpata-dantza, biak ikusi ahal iz...

Arratetik Igartzara ezpata-dantzan

2008/09/24

Arrate egunaren ondoko lehen igandea Kofradia eguna izaten da Arraten. Irailaren 14an egokita da aurten, eta igande horretan emanaldi bikoitza egokitu zaingu. Izan ere, orain urtebete Aurtzaka dantza taldearen eskutik Igartzako dantzarien eguna jarri zen abian Beasainen. Kofradia eguna Arraten Bat...

Galdakaoko dantzariak Arraten 40 urte ondoren

2008/09/19

Ohi bezala, irailaren 8an, ospatu ditugu Arrate eguna eta Arrateko Amaren dantzak. Aurten astelehena egokitu da, astelehen eguzkitsu eta ederra, eta dantzak giro bikainean eta gonbidatu berezikien zelairatu dira. Goizean goiz iritsi ginen denok Arrate gainera, eta ohitura denez, zelaian, belardia ...

2 kofradia eta 80 ezpatari Igartzan

2008/09/18

Beasainen, 2008ko irailaren 14an.     Aurreko egunetako euri erasoen ondoren, Igartzako kofradiaren ezpaten mehatxuek zerua beldurtu dute aurtengoan eta espero zen bezala, ez du huts egin egun handiaren bigarren zitak.     De Igartza2008 Dantzari eta ...

Apostoluekin dantzan

2008/09/15

Abuztuan atsedenaldia hartu genuen arren, beste edozein hilabetetan baino gehiago dantzatu dute gure taldeko zenbait dantzarik bata ala bestea dela. Esaterako, abuztuaren 27an Arantzazun izan ziren gure taldeko hiru dantzari: Xabier Adrian, Akier Perkaz eta Aritz Ibañez . Izan ere, Jorge Oteizare...

Quinto, levanta

2008/09/14

Ez zaigu berehala ahaztuko joandako ostiral arratsaldea.   Donostiako Konstituzio plazan egin behar genuen emanaldirako ordu erdi inguru falta zen eta soinu proba egiten ari ginela, jende multzo bat ikusi genuen soinu-mahaiaren ondoan. Jotzen jarraitu genuen, besterik gabe, baten...

Olinpiar dantzak

2008/09/12

Londresen urduri daude. Eta jendea urduri jartzen denean eztabaidan hasten da. Horrela baietz eta horrela ezetz. Badute arrazoirik urduri jartzeko. Suerte txarra da gero Olinpiar Jokoak txinatarren ondoren antolatu beharra. Azpiegiturak txukun prestatuko dituzte, bisitariei harrera egiteko ez dute ...

Harpidetu