Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Komunitatearen ekarpen guztiak

Orain arteko ekarpenak

Gasteizko Indarra dantza taldea

2007/05/09

Villabuenako Pájara pinta makila-dantza, batetik, eta Errementari-dantza, eta Pipaongo makila-dantza, bestetik, dantzatuko ditu Gasteizko Indarra dantza taldeak. 1981. urtean berreskuratu zituzten Pipaongo bizilagunek bertako makila-dantzak, eta urtean bitan dantzatzen dituzte: abuztuaren 16an,...

Uztaritzeko Izartxo taldea

2007/05/09

Kaskaroten dantza tradizionaletako bat da Uztaritzeko dantza taldeak aurkeztuko duena: Ihauteri garaian etxez etxe joan eta tarteka egiten duten dantza da. Orain 25 urte Lapurdin inauteriak galtzear zeuden. Bizpahiru herritan baino ez zioten eusten inauteriak ospatzeko modu tradizionalari. H...

Antzuolako Oinarin dantza taldea

2007/05/09

Antzuolak, beste ohitura batzuen artean, zenbait dantza berezi gorde ditu. Izan ere, Gipuzkoako hainbat dantzarekin zerikusirik izan arren, badituzte aldeak ere. Trokeo-dantza bezala ezagutzen ditugun egungo dantzak 1845. urteko erreferentzietan agertzen dira lehendabizi: makila-txikiak eta ...

San Lorentzoko dantzariak

2007/05/09

XVI. mendetik XVIII. mendera arteko bidaia proposatzen digute San Lorentzoko dantzariek. Ezpata-dantzak, makila-dantzak eta arku-dantzak tradizioari arretaz erreparatu eta berreskuratu dituzte. Dultzaina eta metalezko musika-tresnen lagutzaz zortzi dantzari eta Bobo arituko dira. Musika-doinuak ere...

El Todó: Danses Guerreres de La Todolella

2007/05/09

Dultzaina eta atabalaren soinupean zortzi mutilek aipatutako guda makila-dantza eskainiko dute. Belaunaldiz belaunaldi igaro eta mantendu den dantza da horrakoa, eta 1989. urtean ondare historiko izendatu zuten. Izan ere, XV. mendetik egun arte plazaratu den makila-dantza da Todolellakoa. Lehe...

Danzantes de Tauste

2007/05/09

Zaragozako probintziatik dator Tausteko taldea. Dance de Tauste zikloaren barruan bi makila-dantza aurki daitezke beste hainbat dantzaren artean: Saludo, ezpata-dantza bi, Escudos, arku-dantza bat eta giza-dorre bat. Tradizioz Tausten pentsatu izan da dance-a XII. mende inguruan sortu zela, ...

The Britannia Coco-nut Dancers of Bacup

2007/05/09

Stacksteads Silver Band musikari taldearekin batera dator Erresuma Batuko Britannia Coconut Dancers taldea. Usadioari jarraituz, Aste Santuko larunbatean irteten dira kalera. Jai giroan, Bacup herria alde batetik bestera igarotzen dute, eta eguerdi aldera euren saioa eskaintzen dute. Durbante mo...

Ablitaseko Mendianike dantza taldea

2007/05/09

Dultzaina eta danbor soinuek gidatuta, Ablitaseko dantzariek Rosarioko Ama Birjinari ohorezko makila-dantza eskaintzen diote urtero, urriko lehen asteburuan. 1994. urtean sortu zen Ablitaseko Makil-Dantzen Lagunen Elkartea eta urte berean berreskuratu zuten Ablitaseko paloteadoa. Beste hainb...

Pauliteiros de Miranda

2007/05/09

Europako hainbat bazterretan aurki genitzake makila-dantzak. Mirandatik datorkigu horren adibideetako bat. Portugaleko dantzariek, pauliteiros-ek, Miranda zonaldeko makila-dantza eskainiko dute, antzinako dantzetako bat. Janzteko orduan ere, makila eta ezpata-dantza gehienetan mantentzen dire...

Larratz Dantzari taldea

2007/05/09

Ohiturak jaso eta zabaltzea du helburu Burlatako dantza talde honek. Beti Lagun mendi taldetik sortu zen 1976. urtean, eta ordutik folklorearen ikerketan, berreskurapenean eta zabalpenean egin dute lan. Taldeak jaso eta ikasi dituen dantzen artean Hego Euskal Herriko hainbat dantza daude; a...

Harpidetu