Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Julen Leuza Izkue Euskal musika?

Dokumentuaren akzioak

Euskal musika?

2010/03/10 17:27

Lehenengo blogaren lehenengo hitzak, urduri nago ba!

Interesgarria da musikaren mundua euskal folklorean, dudarik ez. Guk, beste hainbat herrik bezala, guztiz loturik ditugu dantza eta musika gure sustraietan. Etnomusikologia ikasketetan argi uzten da hasieratik, bide horretatik joaten den orok izan beharko duela kontaktua dantzekin.

Bèla Bartók (1881-1945)  hungariarra dago kontsideratuta lehenengo etnomusikologoa bezala. Hau egia den edo ez ez dakigu, baina badakigu berak egin zuen lan guztiak XX. mendeko gizarte nahasian izan zuen erreperkusio handia. Hungaria eta inguruko (inguruko-k milaka kilometro esan nahi du kasu honetan: erdi-europa, Balkanak eta Turkia) folklorea aztertu zuen nekatu gabe, herriz herri, etxez etxe, ahal zituen grabazio teknikak eramanez, eta papera eta arkatzarekin bestela. Kuriosoa da jakitea Bartók-ek 25 urterekin, kasualitatez, Transilvaniako emakume baten kantu bat entzun zuela. Kantu bakar horrek piztu zion Hungariar eta Errumaniar folkloearekiko izan zuen interesa, bizitza guztian izan zuelarik.

Koxka zera da, berak bazekiela musika guzti horrek dantzan zeukala zutoina. Ezezagunak ziren erritmo guztiz mamitsuak aurkitu zituen, eta bazekien dantzarekin lotura estua zeukatela denek. Hala ba, ohartu zen  musika hori ezagutu nahian, dantza munduan murgildu beharko zuela ere. Argi utzi zuen gero leku menditsu haietako dantza exotikoak nolabait menderaturik zituela, bere "Errumaniar Dantza Folklorikoak" konposatu zituenean. Honekin gainera, folklore eta musika klasikoaren artean inoiz lortu izan den loturarik handiena egin zuen.

Gure mundura bueltan, badakigu Bèla Bartók-en "imitatzaile" dexente izan ditugula, baina aspektu bakarrean, antza: euskal musika folklorikoa musika klasiko barnean sartzeko saiakeretan. Akatsa non izan da, ordea, inork ez zuela musika guzti hori sakon ikasi, inbestigatu, edo berreskuratu. Lagun batek esan zidan moduan: "no mamaron del pueblo". Hau da, musika ikasketak egin eta gero edozein gauza egiteko libertatea hartu zuten askok. Jesus Guridi izan zen adibiderik argiena. Haien musika jakituriak handiak ziren, baina euskal musika egin nahi izan zuten, euskal musika ulertu gabe.

Guzti honek erantzun bat izan dezake, ziurrenik, eta nire iritzia zera da, hauek ez ziotela dantzari eman beharreko garrantzia eman. Inork ez zuen aurkitu Bártok-ek folklorean aurkitu zuen dantza eta musikaren arteko lotura. Dantza subestimatu egin zuten, nolabait.

Adibide bat izango da, askoren artean, baina gurean gertatu izan dena da. Eta argi dago musikak dantzara bideratzen gaituela, dantza musikarik gabe ezinezkoa den moduan. Lotura interesgarria da, eta nahiko ebidentea askorentzat, baina ikusi dugun bezala, askok ez zuten lotura hori kontuan hartu, eta halakoa izan zen erantzuna...

Dokumentuaren akzioak

aritz
2010/03/10 23:11
Ongi etorri Antxoniz!
oier
2010/03/11 14:31
Ongi etorri Julen! Eta bai gai mamitsua lehen sarrera honetarako! Dantzaren garrantzia aintzat hartu ez izana ote den Bela Bartok eta euskal konpositoreen arteko desberdintasunaren muina? Hipotesi interesgrria da benetan, eta akaso ikerketa lan bat eskatuko lukeena hori argitzeko. Ez dakit zenbat sakondu zuten dantzan, baina gutxienez aintzat hartu zuten bai Aita Donostiak edo Enrique de Jordak, esate baterako. Azalean geratu ote ziren? Mereziko luke hori aztertzeak.

Bide batez, aipatzekoa da Eusko Ikaskuntzaren "Cuadernos de Folklore" aldizkarian, 1.go zenbakian "El Folklore, material de composición" gaiaz idatzi zutela hiru musikagile ezagunek:
Ongi etorri eta animo, pozik irakurriko ditugu eta zure gogoetak!
oier.
julen
2010/03/11 15:14

Eskerrik asko Oier.

Luis de Pablorena bakarrik neukan irakurrita, ondo etorri zaizkit besteak ezagutzea ere.

Iker
2010/03/12 12:27
gogotsu irakurriko ditiagu hireak ere.
;)
patxi
2010/03/16 16:45
Ederra artikulua, hausnartzeko parada ederra. Aukera izanen dugu hainbat gauza begiratzeko honen arira

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.