Dokumentuaren akzioak
Dantza sorkuntza batendako musika konposaketak: Monteagudoko Dance-a
Badakigu azken urteotan hainbat dantza sortu, berpiztu edo berrasmatu egin direla, gure herriko kultur tradizioari bultzadakada handi bat emateko asmoz, hainbat zergatien artean.
Dantza guzti hauen sorkuntzetan izan da garrantzitsua musikaren gaia. Nafarroan atera diren azken dantzetan adibide ezberdinak izan ditugu: San Lorentzoko danzanteentzat, adibidez, antzinako tonu militar batzuk erabili ziren besteak beste, eta Iruñeko Ezpatadantza jaio berrian Nafarroako iparraldeko hainbat doinu ezagun eta tradizionalak erabiltzea izan zen erabakia.
Ez zen hau, ordea, 1987an Monteagudoko Dancearen errekuperazioan egin zena: musika guztiz berria konposatzea erabaki zen.
Interesgarria da musika sortzaileek hartu zituzten erabakiak eta abar jakitea, beraz, beraien hitzetan entzutea izango da egokiena (dantza guztien izenek lotura bat daukate YouTube-n entzuteko):
Monteagudoko dancea
"Tuterako erriberako dantza berreskuraketaren dinamikan Monteagudorena da txanda.
Ribaforadak eta Fustiñanak berreskuratu egin zituzten bereak, eta Lourdes auzoko tuterarrek ere beste bat sortu. Hiru dira, beraz, Korteseko Dance erregaitzari laguntzera etorriak.
Orain bi urte Monteagudokoaren txanda izan zen. Birsorketarako planaren baitan Monteagudoko dantzagaiek eta Tuterako "Muga" Elkarteak dance berriari lagunduko zion musiken konposaketa egitea eskatu ziguten.
Lana franko egin, eta ez zela musika zaharraren ondakinik batere gorde izan egiaztatu ondoren, "Antiguamente Navarra" izan ezik, zehazturik geratu ziren aipatu sortze lanaren ezaugarri ondoko hauek:
1- Partiturari halako zaharki ukitua eman behar zitzaion, horretarako behar ziren kontzeptu melodiko eta harmonikoak erabiliz.
2- Partiturak, geografikoki hurbil dauden eta ezagunak diren beste paloteadoen musikekin koherentzia gorde behar zuen.
3- Egituraketa koreografiko zehatzetik abiatuko zen, behin behingo batean bederen, eta honi musika eman. Azken horren gainean beharrezko zuzenketak egingo ziren dancea gorpuzten joan ahala.
Eskuartean duzue emaitza. Gureak dira musika doinuak eta zuei dagokizue berauen kalitatea neurtzea, asmatu dugun ala ez epaitzea. Hiru ideia musikal baino ez ditugu hartu dauden guztien artetik. Kortesien musika abesti behenafarra da, oso egokia gure ustetan. Esaeretan erabiltzen den musika "Antiguamente Navarra" sobera ezagunarenak dira eta aurretik "Gernikako Arbola" sarrera gisa.
Musika hauetako batzuk hiru fasez osatuak zeuden, A-B-C eskemari jarraituz. Dantzariek espontaneoki ezabatu zituzten hirugarren guztiak eta beste batzuk ere automatikoki, A-B erako dantza egituraketara moldatu bait ziren, edo A bakarrekoa. Zehaztu egin zituzten ere tempoa, errepikak eta atal bakoitzaren izenak.
Elkarreragintza honen ondorio gisa A-B erako esaldi musikalak dira nagusi. Hauetan sarrera eta koda batek biribiltzen dituzte hasiera eta bukaera. Zenbaitetan A erako esaldi bakarra agertzen da, sarrera kodea eta guzti.
Esaldi binarioak dira gehienbat -bi periodo bakoitzeko- eta periodo hauek konpas banaz osaturikoak- esaldi koadratua-.
Halaz eta guztiz ere irregulartasunak ageri dira Karrikadantza, Zinta-dantza eta Sinfinean.
Gainera, agertu zen, (nola ez ba!) ematasun betierekoa, zeinak justizi osoaz dagokion tokia eskatu bait zuen Dancean, eta nola ez gauden XVIII mendean arrazoizkoa bide zen galde hura egokiro erantzutekoa. Beraz musika eman genien hartaratu ziren bi atal berriei, Karrikadantza eta Boleru-dantzari, hain zuzen ere.
Aski pozik geundeke musika hauek zuen gustokoak balitez."
Iruñeko Gaiteroak, 1991
(Tuterako Gaiteroen Kortes eta Monteagudoko dantzen L.P.-ko libretoan argitaratua, 1992). Aipatu ez diren beste dantzak: El Quemao, Arku-dantza eta Paloteao edo Palos Modorros.
Beraz, hona hemen dantza sorkuntza batean eginiko musika konposaketaren adibide interesgarri bat. Asmatu zuten? Nik baietz uste dut.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Julen Leuza Izkue
Jasotako azken erantzunak
-
oier on Godalet: manexen afruskeri galanta
oier2013/04/23
-
Julen on Erantzuna
Julen2012/01/29
-
Antxoniz on Musikaren transmisio idatzia: desberdintasunak ahozkoarekin eta bere eraginak
Antxoniz2010/10/12
-
oier on Musikaren transmisio idatzia: desberdintasunak ahozkoarekin eta bere eraginak
oier2010/10/12
-
on Gaita edo dultzaina?
-
Iker on Gaita edo dultzaina?
Iker2010/06/03
-
Julen on Gaita edo dultzaina?
Julen2010/06/03
-
Patxi on Gaita edo dultzaina?
Patxi2010/06/03
-
Ekaitz Santazilia on Dantza sorkuntza batendako musika konposaketak: Monteagudoko Dance-a
Ekaitz Santazilia2010/03/12
-
Julen on Dantza sorkuntza batendako musika konposaketak: Monteagudoko Dance-a
Julen2010/03/12
Gai interesgarria berriz ere. Aipatu dituzun adibideak oso esanguratsuak dira gainera. Esate baterako San Lorenzokoen musika dagoeneko esistitzen zen doinuetatik ateratakoa da (batzuk doinu militarrak, beste batzuk Karlistaldietako doinuak...) eta oso ongi hautatuak daude. San Lorenzokoen emanaldi baten ostean gaita eta metalen hotsa iltzatu egiten da buruan eta behin baino gehiagotan gertatu zait etxera haien doinuren bat txistukatzen joatea, konturatu gabe. Asmatu zuten seinale!
Montegudoko doinuak berriak dira, baina tradiziozko itxurakoak. Argi da konposatu zituztenek bazekitela zertan ari ziren. Hala ere doinu berriekin gehiago kostatzen da asmatzea. Esanen nuke, Montegudoko dantzen doinu batzuk besteek baino hobe lortzen dutela errekonozible izatearen helburua. Niretzako Karrikadantzak, Arku-dantzak eta Palos Modorros-ek (nire iritziak ez du balio handirik, jejejeje).
Beraz, musikak usadiozkoak ala berriak izan, berdintxu balio dezakete dantza baten sorkuntzan. Tradiziozkoek badute abantaila bat eta da, dantzaren ikuslearen belarrian dagoeneko sartuta daudela eta hartara, dantzaren identifikazioa errazago gertatzen ahal dela.
Baina nago, hemen ere, ez dagoela formula majikorik.
San Lorentzoko dantzen doinuak, Aritzek esan bezala, batzuk militarrak dira eta beste batzuk lehen karlistaldikoak, baina beste batzuk asmatuak edo beste dantzetarik hartuak dira, baita telebista programetarik ere (!).
Edonola ere, bakar bat ere ez da katedraleko artxibotik hartua.
Ongi 6
Ek
Eskerrik asko Ekaitz, hori esan zidaten niri behintzat, baina dirudienez oker zeuden. Ondo dago horrelako gauzak zuzentzea bai, kenduko dut.
Behinik behineko usteak ustelak dira askotan. Ezagutzen nauzu, bai.
Agur
Julen
Sarri arte
Ek