Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Komunitatearen ekarpen guztiak

Orain arteko ekarpenak

Soka-dantzaren inguruan Forumen

2007/01/05

Datorren urtarrilaren 9an, ETB2ko Forum saioan agertuko naiz David Barberok elkarrizketatuta. Orain pare bat aste grabatu genuen elkarrizketa Iurretan eta soka-dantzaren ingurukoa izan zen. Aurretik, David Barberorekin berarekin bildu nintzen arratsalde batez eta gaiaren nondik norakoak komen...

Elkarrizketak sukaldatzen

2007/01/04

Sukaldatzea izan daiteke manipulazio hitzak dituen konnotazio ezkorrik gabe gauza bera adierazten duen hitz bat. Kazetaritzan testuak, eta elkarrizketak, kozinatu egiten dira, sukaldatu. Ahozko diskurtsoa idatzira egokitzeko, bukatu gabeko esaldiak osatzeko, diskurtsoan saltoak saihesteko, maketaren...

Dantza ikasketak egiteko bekak

2007/01/04

Lucia Lakarra ri egindako elkarrizketa luzea argitaratu zuten atzo El Correon eta Diario Vascon. Urte berri eguneko kontzertuan egindako emanaldiak izugarrizko oihartzun mediatikoa izan du. Prentsa osoa telebistara begira jarri da. Hori baino makina bat emanaldi interesgarriago eta hobea...

Dantza 2006 urtean

2007/01/03

Argiaren Euskal Kulturaren Urtekaria 2007 Ibilbide distiratsua egin du, 14 urtez puntako dantza konpainia batean ari da, baina erretiroaren eguna hurbiltzen hasi zaionean iritsi zaio bere konpainiarekin etxean dantzatzeko aukera. Urtzi Aranburu da bera, eta bere betiko konpainiarekin, Nederlands ...

Berbia Emon saria Kezkarentzat

2006/12/26

Eibarko ume eta gaztetxoen eskolaz kanpoko jardueretan euskararen erabilera indartzeko sortu zen 1993an Berbia Emon egitasmoa. Gaur egun Eibarko 56 ikastetxe, kirol, kultur eta aisialdi taldeetako kideek sinatuta dute Eibarko Udalak eta etakitto elkarteak sustatzen duten hitzarmen hori. Joan den...

Argi soinua

2006/12/21

Abenduaren 16an egin zen, Iruñeko Gaiarre antzokian, Olentzero lehen aldiz karrikaratu zuten lagunen omenezko ikuskizuna: Argi-soinua. Patxi Labordak prestatu eta bertan parte hartu genuen Dugunakook eta beste lagun askok: Oberena dantza taldea , hainbat dantza taldeetako dantzari "beteranoak",...

Nora?, nora? gure Olentzero,...

2006/12/20

Azken egunotan Olentzerori buruzko hainbat testu irakurtzen ari gara hedabideetan. Atzo bertan, Xabier Etxabe-k, dantzan.com-eko posta zerrendara horietako 3 bidali zituen esanguratsu zirelakoan: "1. Oier Araolaza-k Argian idatzitakoa , Mari Domingi (Olentzeroren "laguna") eta beste ohitura berri...

Plazara Dantzara 2006

2006/12/11

Estatistikek zerbait erakusten badute da beti ezin duela eguraldi txarra egin eta noizbait tokatu behar dela ona. Tarte batean txarrak tokatu zaizkigu, eta orain buelta etortzen ari da. San Andres eguna, azaroaren 30a, eguraldi txarra egiteko aukerakoa da egutegiari begiratuz gero eta euria maiz iza...

Bakailaoa eta eskilarak berriz

2006/12/11

Beste bi protokolo udazkenean. Aspaldiko urteetan (10tik gora bai) betetzen ari garena da bat, Bakailaoaren kofradiarena. Beste hainbat elikagaien kofradiak gonbidatu eta jai eguna ospatu ohi dute Eibarren San Andres jaien bueltan. Mezatik irteera agurra dantzatu eta harrera eginez parte hartze...

Baserritar jantziak atontzen

2006/12/11

San Andres bezperetan baserritar jantzia txukuntzeko eta atontzen joateko bi ekitaldi burutu ditugu. Batetik, Ikerfolk elkarteko Ane Albisuk hitzaldia eskani zuen eta bestetik atontzeko taller praktiko bat burutu genuen. Azaroaren 21ean izan genuen Eibarren Ane Albisu . Eibarko Udalarekin e...

Harpidetu