Komunitatearen ekarpen guztiak
Orain arteko ekarpenak
Udazkeneko Karrikadantza

2011/10/13
Sanfermin Txikitoko Karrikadantzaren ajeak erabat ahantzirik, badugu larunbat honetan nola konpondu, nola osatu eta nola hobetu. Larunbat honetan, urrriak 15, arratsaldeko 6:30etatik aintzina eta Merkaderes plazan berriz ere dantzatzeko eta gozatzeko parada izanen duzue. Gainera Iruñeko Gaiteroak...
Rapper ezpata-dantzekin gozatzen
2011/10/06
Ezpata-dantza genero bizi eta dibertigarri bat ikasten hasi eta dantzan gozatzeko aukera eskaini digu pasa den urriaren 1ean Dantzagunean egindako Rapper ezpata-dantzen ikastaroak. Jeremy Carter-Gordon, dantzari, musikari eta etnokoreologo estatubatuarra izan dugu irakasle, eta urratsez urrats I...
Domekarako plan bat gehiago
2011/09/28
Badakigu bete-betea datorrela datorren igandea, urriaren 2a. Batetik, Elgoibartik hurbil,Azpeitian, Kilometroak izango dira, Gipuzkoako ikastolen festa erraldoia. Hori
gutxi ez eta Donostian Errealaren eta Athleticen arteko euskal derbia jokatuko da eguerdiko 12etan. Baina, bi masa ospakizun horien ...
Dantza Coliseoan: Aracaladanza: Nubes
2011/09/27
Aracaladanza: Nubes 2011ko urriak 12, asteazkena, 17:00etan Irudimen handia zuen margolari belgikarra zen René Magritte . Bere margolanetan ezinezko gauzak agertzen ziren: sagar erraldoia, gizonen euria, behatz eta hatzazkalak zituzten zapatak... eta lainoak, lainoak behin eta berriz ageri ziren...
Dantza Coliseoan: Ostrukaren zuloa
2011/09/27
Ertza: Ostrukaren zuloa
2011ko urriak 7, ostirala, 20:30ean Asier Zabaleta ibilbide sendoa burutzen ari den euskal koreografoa da. Ezkion (Gipuzkoa) jaio zen 1972an, eta 1990eko hamarkadan Arteszena, Adeshoras, Vicente Saez, Hojarasca, Maskarada eta beste zenbait konpainiarekin aritu zen. 1999...
Ikastaroa: Ingalaterrako Rapper dantzak
2011/09/22
Ingalaterrako Rapper dantzak Jeremy Carter-Gordon Data: Urriak 1, larunbata Ordutegia: 16.00 – 19.00 Lekua: Dantzagunea (Arteleku - Kristobaldegi, 14, 20014 Donostia) Ikastaroaren prezioa: 15 € Izena emateko epea: Irailak 27 Ingalaterrako Rapper dantzak Ingalaterrako ipar aldeko dantza errit...
Ezpata-dantzek erotuta
2011/09/21
Ezpata-dantzekin liluratuta, ez zeukan besterik buruan gizonak. Frantisek Pospisilek Brnoko museoan egiten zuen lan, baina ezpata-dantzekiko zuen zaletasunak bere lan-eremua gainditzen zuen, eta bere kasa hasi zen batera eta bestera haiek ikusten eta aztertzen. Diotenez, emaztearen ondasunak xahutu ...
San Fermin Aldapakoaren dantzak 2011
2011/09/21

Heldu den irailaren 25ean ospatuko dugu Iruñean San Fermin Aldapakoaren eguna (San Fermin hil zutenekoa gogoratzen da), eta egun horrekin plazaratuko dugu hirugarren urtez ezpata-dantza. Protokoloa ohikoa izanen da:
11:30 - Arrotxapeko zubian: Bandera arbola eta kortejoaren irteera
12...
Iraileko aldapak
2011/09/15
Folklore jaialdiaren 25. urteurrenarekin eman genien ongi etorria oporrei, uztaileko ostiral bero batean. Baina bukatu dira haiek ere, eta iraila, azken urteetan lez, emanaldiz blai iritsi zaigu Haritz euskal dantzari taldera. San Bartolome eguneko soka-dantza tradizionalarekin itzuli baginen laner...
IGARTZAKO DOMINAK BIGARREN ZINTA GORRIA
2011/09/15
2011ko irailaren 10ean bitxitasun harrigarri bat gertatu da Beasainen, beste inon ez ezagutua eta ez ikusia. Eguerdiko hamabiak, bi bider izan dira Beasainen: lehena, UTC Greenwich + 01 eremuari dagokiona, hamabietan puntu puntuan; bigarrena, ordu erdi geroago, Igartzako dantzarien kofradiako ...