Arrateko dantzak Iruñera
Bihar, irailak 28, Iruñean izango da Kezka dantza taldea Arrateko dantzak eskaintzen. Duguna dantza taldeak Aldapako San Ferminen ezpata-dantza plazaratu zuela bosgarren urtea betetzen da, eta hori ospatzeko zenbait ekitaldi antolatu dituzte beraien ezpata-dantzarekin batera. Horien artean gara geu, eta pozik eta urduri izango gara Iruñean, Arrateko ezpata-dantza eta trokeo-dantzarekin.
San Fermin txikiko jaiak dira Iruñean, eta goizean dantzarien topaketa eta igandean Aldapako San Ferminen ezpata-dantza, ez dugu erronka makala oraingoan Iruñea zaharrean. 18:00etan abiatuko gara Alde Zaharreko kaleetan barrena, eta 18:30etan eskainiko dugu emanaldia Udaletxe plazan.
Iganderarte geratu eta San Fermin Aldapakoaren dantzak ikusteko aukera izango dugu biharamunean.
