Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Larrainek emanen ditu 2010. urteko Maskaradak
Larraingo herriak emanen ditu heldu den urteko (2010eko) Maskaradak. Oraindik egutegi osoa jakinarazi ez badute ere, lehenengo saioa urtarrilaren 10ean izanen da Larrainen bertan.
Natxo Montero eta Patricia Fuentes sarituak Madrilgo dantza lehiaketan
XXIII. dantza lehiaketa ospatu da Madrilen eta Natxo Montero eta Patricia Fuents bilbotarrek bigarren saria eskuratu dute. Edurne Sanz nafarrak aldiz, kritikaren saria eskuratu du.
Durangoko azokarako erosketa zerrenda
Bihar irekiko ditu ateak Durangoko Azokak, eta aurten ere badira dantza aldetik hainbat argitalpen berri bertan aurkitu ahal izango direnak. Egia esan, dantzari buruzko argitalpen hauetako asko erosteko urtean izaten den aukera ia-bakarrenetakoa da Durangokoa, beraz, zerrenda eginda joateko komeni izaten da, ezer ez ahazteko. Hona azken dantzan nobedadeen zerrendatxo bat.
Alejandro Aldekoari buruz egindako tesia argitaratu du Sabin Bikandik
Alejandro Aldekoa, Berrizko txistularia izan zen Sabin Bikandiren doktorego tesiaren ardatza. Dantzari-dantza eta erregeletan espezialista eta dantza-maisu handia izan zen Aldekoa, eta haren bizitza, testuingurua, Berrizko dantzak eta musika eta dantzaren inguruko xehetasunak aztertu zituen Bikandik etnomusikologian egindako doktorego tesian. Renoko Unibertsitateak argitaratu du eta Durangoko azokan izango da salgai.
Victor Ullateren Balletak Samsara ekarriko du Arriaga Antzokira
Asteburu honetan, abenduaren 4an ta 5ean, Victor Ullateren Balleta Bilbon izango da Samsara ikuskizunarekin. Egipto, Irán, India, Nepal, Txina edo Japoniako musikan oinarrituta lurralde horietara bidaiatzeko aukera emango du musikaren eta dantzaren abstrakzioa gaitasunean oinarrituta.
Juan Antonio Urbeltz: "Axuri-beltza" ikuskizuna azken 40 urteotako gure kezka eta sortze-prozesuen erakusgarri izanen da
40 urte bete dira aurten Argia dantzari taldeko Juan Antonio Urbeltz eta Marian Arregik Jaurrietako "Axuri-beltza" sortu zutenetik. Garai hartako euskal dantzaren esparruaren ikuspegi kritiko batetik eredua berri bat sortzeko beharra ikusi zuten Urbeltzek eta Arregik. Urteek ematen duten ikuspuntuarekin errepasoa eman diogu haien ibilbideari eta baita, ostiralerako (abenduak 4), "Axuri-beltza"ren urteurrena ospatzeko atondu duten ikuskizunari ere.
Herrien Arteko XIII. Folklore Jaialdia Barakaldon
Abenduaren 4, 5 eta 6 ean Herrien Arteko XIII. Folklore Jaialdiaren ospatuko da Barakaldo Antzokian eta Ibarrangeluko pilota lekuan. Aurten, Gaskoinako "Los Desmonicaires", Portugaleteko "Jirabiraka", Landakeko (Frantzia) "Lous Crabots de Semisens" eta L'Escalako (Girona) "La Farandola" taldeek parte hartuko dute.
Argia dantzari taldeak Axuri-beltza emanaldi berezia eskainiko du Jaurrietako emakumeen dantzaren 40. urteurrena ospatzeko
Axuri beltza eta Eaurtako neska-dantza dantza ezagunak duela berrogei urte berreskuratu eta berreraiki zituzten Juan Antonio Urbeltz eta Maria Angeles Arregik Argia dantzari taldearen eskutik. Urteurrena gogoan, Argiak dantza-programa berezia prestatu du. Zenbait lan berri aurretik egindako beste lan batzuekin uztartuko ditu abenduaren 4an, ostiralean, Donostiako Victoria Eugenian eskainiko den Axuri-beltza emanaldi berezian.
Ez da tradiziorik sorkuntzarik gabe...
... ezta sorkuntzarik tradiziorik gabe ere. Sorkuntza ala Tradizioa. Tradizioa eta sorkuntza. Kontzeptu bi horien inguruan antolatu ditu Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak aurtengo bere jardunaldiak, hogeitabostgarrenak. Folklorean betidanik izan den dikotomia islatu nahi izan zuten antolatzaileek, jakinda bi kontzeptuak elkar osagarriak direla eta ez dagoela bata bestearen laguntzarik gabe.
Francisco Berueteren inguruko zikloa Lizarran
Lizarrako Udal dantzari taldeko zuzendaria izan zen Francisco Berueteren inguruko ekitaldi sorta antolatu da Lizarran. Bihar, erakusketa bat irekiko da Lizarrako Kultur Etxean Berueten inguruan eta mahainguruak eta hitzaldiak eskaniko dira.
Dokumentuaren akzioak


