Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak The Place-ra sartzeko sarrera-probak martxoan egingo dituzte Bilbon

Dokumentuaren akzioak

The Place-ra sartzeko sarrera-probak martxoan egingo dituzte Bilbon

2010/02/15 12:58

 The Place, London Contemporary Dance School-ek audizioa egingo du eskola horretan 2010-2011 ikasturtean dantza garaikidean, unibertsitate mailan formatu nahi dutenentzat. LCDS puntako gunea da dantzaren hezkuntzan, eta bertan hezi dira gaur egun munduan barrena dabitzan hainbat dantzari profesionalk, koreografo, zuzendari artistiko eta irakasle. Londresen du egoitza, eta The Place entzutetsuaren baitan dago, Richard Alston-en dantza konpainia eta Robin Howard-en antzerki-dantzarekin batera.

Ikastetxean sartze lortzen dutenei Europako Batasunako beka ematen zaie eta bertara sartzeko ez dira ohiko ziurtagiri akademikoak behar.

Audizioan honako hauek egin beharko dira:
1. Dantza klasikoko klase bat. Puntak ez dira beharrezkoak.
2. Dantza garaikideko klase bat.
3. Minutu bateko bakarkako dantza bat. Sorkuntza propioa izatea gomendatzen da. Koreografia ahoz aurkeztu beharko da. Musika CDan eramana.
4. Elkarrizketa pertsonala egitea toka daiteke.

Audizioa non egingo den:
Artebi, Bilboko Musika, Arte Eszeniko eta Ikus-arteetako Eskola
Jon Arrospide kalea, 14, Bilbo
Metroa Deustu (Iruña irteera)

Audizioan izen-emateko eta informazio gehiagorako jarri kontaktuan antolatzailearekin:
Alicia Gomez Linares
f.blas-a.gomez@telefonica.net

 

The Place- Sarrera-probak Bilbon

  • 2010eko martxoaren 14an, igandean

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.