Dokumentuaren akzioak
Albisteak

Dantza Hirian 09
Irailaren 15etik 27ra burutuko da Donostia, Errenteria, Irun eta Baionan, besteak-beste, Dantza Hirian 09 ekimena. Dantza garaikidea kaleratu eta jendearengana hurbiltzeko ekimena da Dantza Hirian eta Europako "Dantzatzen diren hiriak" egitarau zabalaren baitan kokatzen da. Heldu den urtean ekimenari buruzko argazki erakusketa egin nahi dute eta ikusleek emanaldien argazkiak egiteko deialdia zabaldu dute antolatzaileek.

Bihar hasiko da Maitaldia Biarritzen
Hamar egunez, irailaren 11tik 20ra, Biarritz dantzaz beteko du Maitaldiak. "Deabruak dantzan!" lelopean, kultura, garai eta genero guztietako emanaldiekin osatu da aurten ere Le temps d'aimer - Maitaldiaren egitaraua. Hona egitaraua:

‘Aiko’ taldeak heziketa-eskaintza berritu du
Bizkaian aurten herririk herri ibili diren ‘Dantzaldi Ibiltaria’ zikloko tailerren lehen edizio arrakastatsuaren haritik, Aikok izena emateko aukera eskaintzen du orain Erandio, Durango, Areatza, Gernika, Sopela eta Sodupen urritik ekainera bitartean egingo dituen ikastaroetarako

Dantza emanaldiak Luna Krea jaialdian
Luna Krea, Gasteizen antolatu duten arte jaialdi baten izena da. Irailaren 11an (ostirala) izanen da, gauez. Artista gazteez beteko dira Gasteizko kaleak ekitaldi honetan. 200 artistatik gora hiria hartuko dute diziplina anitzeko 50 proposamenekin. Dantza, musika, ikus-entzunezko emanaldiak, antzerki emergentea, moda, soinu-instalazioak, mikro-hitzaldiak... Hemen dantza emanaldiei erreparatuko diegu.

Dantza idatzia
Dantza idatzi izan da. Esan nahi baita, historian zehar koreografien mugimendu eta urrats ezberdinei buruzko oharrak hartzeko hainbat sistema idatzi esistitu izan dela. Biarritzeko Mediatekak gai honi buruzko erakusketa antolatu du abuztuaren 20tik irailaren 19ra arte. Irakurketa dantzatu bat eta hitzaldi bat ere antolatu dute gaiaren inguruan.

IX. Gaita Egunak Donibane Lohitzunen
Orain arte, Gaita doinuak karrika animazioetan eta ohizko dantzen inguruan entzutea usaiatu gira. Bainan IX. Gaita Egunak festibala kari antolatuak diren lau kontzertuetan (sartzea urrirrik), entzuleek ohartzeko parada ukanen dute, Gaita, musika mota ezberdinetan eta molde ainitzetan erabil daitekela. Aurten 450 musikari, dantzari eta ziganteek festibalean parte hartuko dute. Geroari so eginik Herri Soinu eta Iparraldeko Gaiteroak lagunaldiek Ipar Euskal Herriko herriz-herri segituko dute gaita soinuen ezagutarazteko, euskal musikaren ondarean dagoelakotz, baita munduarenean ere.

Argia Dantza Taldearen Axeri Boda, Victoria Eugenia Antzokian
Argia Dantza Taldeak Axeri Boda ikuskizuna eskainiko du datorren astelehenean, irailak 7, Victoria Eugenia Antzokian, arratsaldeko 20:00etan.

Donostia Dantzan erromeria
Datorren larunbata irailak 5, Donostiako Euskal Jaien programazioaren barnean, Dantzari ohien soka-dantza izango da, Konstituzio Plazan arratsaldeko 19etan. Jarraian, Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkartearen laguntzaz euskal dantza tradizionalen inguruko erromeria izango da.

XXV Folklore Jardunaldiak
Hogeita bost urte beteko dira aurten Ortzadar Elkarteak Folklore Jardunaldiak abian jarri zituenetik. Ordutik urtero helarazi dugu hau bezalako zirkularra. Esan dezakegu Jardunaldiek, beren ibilibide luze honetan, Folklorearen ikaskuntzan eta dibulgazioan gertatu diren aldaketen lekuko aparta izan direla. Bai folklore bera, bai ikertzaileak eta folklorea ikasketagai duten disziplinak birkokatu behar izan dira gizarte-esparruan. Honek eragin nabarmena izan du Jardunaldien antolaketan eta bilakaeran.

Euskal Herriko Dantza Agerketa 2009, Basaurin
Urtero ohikoa izaten den moduan, aurten ere Euskal Herriko tokian-tokiko dantzen agerketa eginen dute Basaurin irailaren 18, 19 eta 20an. Markinako Zerutxuk, Gasteizko Indarrak, Lasarte-Oriako Erketz-ek, Faltzes-eko Makaiak, Luzaideko Bolantek eta Barkoxeko Etxahun taldeek hartuko dute parte 2009ko agerraldian.
Dokumentuaren akzioak