Dokumentuaren akzioak
Dantza idatzia
Mugimendua idatziz jasotzen ahal da? Ahozko lengoaia edo musika bera idazten eta irakurtzen ahal diren bezala, historian zehar izan dira mugimenduak, dantza alegia, idatzi eta irakurtzeko sistema ezberdinak. XV, mendetik hona ehun sistema ezberdin ezagutu izan dira.
Biarritzeko Mediatekan antolatutako erakusketa honetan sistemarik eta mugimenduaren idazlerik aipagarrienak bildu nahi izan dituzte: XV. mendeko Cerveraren eskuizkributik hasi, Blasis-en XIX. mendeko marrazkietatik jarraituz, XX. mendeko Laban eta Benesh-en mugimenduaren partiturekin segiz, gaur egungo artisten koreografien transkripzioekin bukatzeko.
Sistema bakoitzak mugimendua ulertzeko modu ezberdina adierazten du, garai bakoitzeko testuinguruaren eta gizartearen kultur imaginarioaren araberakoa. Sistema hauek koreagroafoaren edo dantzariaren memoria laguntzeko herramintak dira. Erakusketan mugimenduaren idazketarekin lotutako ehun inguru dokumento ezagutu ahal izanen dira, Francine Lancelot eta Albrecht Knust-en fondoetatik hautatutakoak.
Erakusketak helburu pedagogikoa du. Dantzatutako hitzaldien bitartez mugimenduaren idazketaren gaineko ezagutzan sakontzea nahi dute antolatzaileek.
Les Écritures du Mouvement (Mugimenduaren idazketak)
Frantziako Centre National de la Danse-ren erakusketa.
Malandain Ballet Biarritz-ek eta Biarritzeko Mediatekak aurkeztuta.
Erakusketaren komisarioa: Claire Rousier
Kontseilari zientifikoak: Jacqueline Challet-Haas eta Annie Suquet
Testuak: Jacqueline Challet-Haas, Claire Rousier eta Annie Suquet
Erakusketaren grafismoa: Agnès Dahan
-
Noiz: Abuztuaren 20tik, irailaren 19ra arte
-
Non: Biarritzeko Mediatekan
-
Ordutegia: Asteartetik larunbatera, 10:00etatik - 18:00etara.
Temps d'Aimer jaialdiaren baitan:
Dantzatutako irakurketa
Marie Nimier - Les inséparables
-
Noiz: Irailak 12, larunbata
-
Non: Biarritzeko Mediatekaren auditorioan
-
Ordua: 16:00
Hitzaldia
Dany Levêque, koreologoa, Angelin Preljocaj-en ohar-hartzailea.
-
Noiz: Irailak 19, larunbata
Dokumentuaren akzioak