Dokumentuaren akzioak
Munduko dantzak Bilbon, Euskal Herriko dantzak Madrilen
Aurten hirugarrenez antolatu dute Bilbon "Munduko Jendea" jaialdia. Jaialdi honen helburua sentsibilizazioa da, Bilbon finkatutako etorkinen eta euskal gizartearen arteko ezagutza eta interaktibitatea bultzatzeko asmoz. Esan bezala, irailaren 14tik 20ra luzatuko da jaialdia eta munduko hainbat herrialdetako ordezkariek hartuko dute parte. Kontzertuak, poesia errezitaldiak, erakusketak... izanen dira, baita dantza emanaldi ugari ere:
Irailak 14, astelehena - Bidebarrietako liburutegian
-
19:40: "Buenos Aires 4 Tango" taldearen aurkezpen artistikoa (tangoak, milongak eta valsak + dantza taldea)
Irailak 18, ostirala - Bidebarrietako liburutegian
-
20:00: Dantza arabiarrak. Biladi Elkartea
Irailak 19, larunbata - Areatza
-
11:00: Dantza arabiarra. Halwa
-
11:30: Dantza txakeñoa, Bolivia. Berdintasuna
-
12:30: Euskal dantzak, Itxas Argia Elkartea
-
12:55: Kolonbiako dantzak. Asocolvas
-
13:20: Filipinetako dantzak: peerdyshell, tinikiin, igorota. pagkakaisa
-
13:45: Boliviako dantzak. Adrebol
-
14:10: La Marimbako dantzak, Esmeralda, Ekuador
-
14:40: Peruko dantzak. Apervis
-
15:15: Dantzak, La Mano Amiga. Afrika
-
15:45: Saharako dantzak. Cerai
-
16:50: Tango performancea. Munduko Emakumeen Elkartea
-
17:20: Musika afrikarra: dantza eta perkusio tradizionala eta modernoa. Calabaza Grande
-
17:55: Sevillanak. Guarani Tetahua Elkartea
-
18:25: Dantza kubatarrak. Euskadi Cuba
-
18:55: Millan zú dantzak. Pablo Neruda Zentroa
-
20:00: Dantza Boliviarrak: caporalak, tinkoak, tobak, cueca. Raices Kultur Zentroa
-
21:05: Dantza afrokubatarra. Sierra Maestra
-
22:05: Munduko Dantzak
-
22:35: Dantzaldia Candela irratiko Disc Jockey-a.
Irailak 20, igandea - Areatza
-
11:00: Peruko dantzak. Ayllu
-
12:30: Camerungo ahotsa. Acabiz
-
12:05ean : Intillacta dantzak: San Juanitos (Ekuadortarrak). Tinki (Boliviarrak)
-
12: 35: Paraguay-ko dantza folklorikoak: burrerita, pajaro camana, galopera, chiperita
-
13:40: Tinku dantzak. Berdintasuna
-
14:10: Sangre Boliviana dantzak
-
15:45: Dantzarako pieza mexikarrak
-
15:50: Ballet Nazionala. Bolikosta
-
17:00: Arvas elkarteak Marta Lavalle aurkezten du ( tango performanceak)
-
18:35: Dantza folklorikoak. Chile Lindo.
Bestetik, irailaren 19 eta 20an "Danzorum" izeneko munduko dantzak deitutakoen jaialdia eginen dute Manjiron-en (Madrilen). Mediterraneo aldeko, Afrikako, Europako beste zenbait herrialdetako... dantzak izanen dira kusgai eta ikasgai. Tartean euskal dantzak ere bai, Patxi Monteroren eskutik. Baztango zortzikoa, Zazpi jauziak, fandangoa eta arin-arina erakutsiko ditu berak emandako ikastaroan.
Dokumentuaren akzioak