Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

Hilde Koch Donostian da Dantzaz-eko dantzariekin lanean

Hilde Koch Donostian da Dantzaz-eko dantzariekin lanean

Dantzaz elkartea 2009/01/23 13:17 2

Egunotan, Donostiako "Arteleku" Arte Garaikideko Zentroan dugun dantza gelan, Hilde Koch koreografo donostiarra, bere sorkuntza berria Dantzaz konpainiko artistekin lantzen ari da. Koreografia berria, heldu den ekainaren 5an, Victoria Eugenia Antzokian estreinatuko den programaren parte bat da.

Gehiago irakurri 2

Heldu dira joare hotsak

dantzan.com 2009/01/22 14:28

Heldu den astelehen eta asteartean Ezkurra errekaren bazterrak pulunpe hotsez gainezka eginen du. Ituren eta Zubietako joaldunak kalera atera eta joareak dantzatuko dituzte bi herrien arteko bidean. Baina gugandik hurbilago edo urrutiago gisako pertsonaiak topatzen ahal ditugu. Silion (Kantabria) edo Mamoiadan (Sardinian), Zamarraco eta Mamuthones izeneko mozorroak aurki ditzakegu.

Gehiago irakurri

Barakaldoko "Erromerian 2009"

Barakaldoko "Erromerian 2009"

dantzan.com 2009/01/21 00:00

Azken urteotan bezala, Barakaldoko Laguntasuna dantza taldeak "Barakaldo Erromerian" programa antolatu du. Apirilean hasi, udako hilabeteetan atseden hartu eta azarorarte luzatuko dira erromeria hauek.

Gehiago irakurri

Ijitoak dantzan

Dantzan 2009/01/20 13:10 6

Musika eta dantza maite dituzte ijitoek, eta ez dago Youtuben sartu beharrik horretaz jabetzeko. Baina Interneteko telebista horrek ijitoen dantzarako dohain eta kultura harrigarriaren beste ikuspegi bat eskaini digu. Ijitoak dantzan, eta gu begira, aho zabalik. Euskal Herrian ijitoak bizilagun ...

Gehiago irakurri 6

Inauteriak Euskal Herrian: atzokoa gaur egunean

Inauteriak Euskal Herrian: atzokoa gaur egunean

Basauri 500 2009/01/16 12:07

Urtero, Neguko garai honen inguruan, hainbat lekutan Inauteriak hasten dira. Eta, urtero bezala, gu ere prestatzen ari gara gure herrian bertan edo beste batzuetan izango diren ekitaldiak ikustera eta hauetan parte hartzera. Basauritik , beharrizan kultural eta ludikoetatik lehenetariko bat urterik urte bere jatorrizko herrian bertan ospatzen diren Inauteriak eta hauetan azaldutako jantzi batzuk ezagutzea dela uste dugu. Eta, berez daukaten naturaltasuna galdu dezaketen arren, beharrezkoa da adierazpen hauek gure herrira ekartzea ere.

Gehiago irakurri

Abiatu dira maskaradak Zuberoan

dantzan.com 2009/01/14 11:43

Barkoxeko Etxahun elkarteak abiatu ditu maskaradak Zuberoan. Ohi denez, herrian bertan egin dute lehen agerraldia pasa den igandean, urtarrilaren 11an. Goizean goiz hasi ziren barrikadak eta egun hotz baina eguzkitsuak lagundu zituen arratsaldeko emanaldian.

Gehiago irakurri

Aukeran 10 urte ETBn

dantzan.com 2009/01/14 11:19 4

Aukeran dantza konpainiaren 10. urteurrena dela eta Euskal Telebistak prestatu zuen saio berezia eskaini zen ETB1en pasa den urtarrilaren 10ean. Hona hemen programa osoaren bideoak.

Gehiago irakurri 4

Dantza ikastaroak Euskadi-Akitania egitasmoaren barruan

Dantza ikastaroak Euskadi-Akitania egitasmoaren barruan

Alurr Dantza Taldea 2009/01/14 10:34

Euskadi-Akitania egitasmoaren barruan, iragan abenduaren 22an eta 23an, eta 29an eta 30ean, Luhuso eta Hazparneko (Lapurdi) hainbat lagun etorri ziren Ibarrara (Gipuzkoa), maskarada ikastaro bat ematera. Ikastaro praktiko eta teorikoa eman zieten 13-16 urteko gazteei.

Gehiago irakurri

SGAEk musika tradizionalagatik kobratzen du

SGAEk musika tradizionalagatik kobratzen du

dantzan.com 2009/01/13 00:00 1

SGAEk (Espainiako autore eta editoreen elkarteak) 4.000 euro kobratu dizkio Jacan urtero egiten duten Pirinioetako folklore jaialdiari, bertan jotako musikaren autore eskubide moduan. Bertan jotzen den musika tradizionala edo autore jakinik gabea izaten da. Polemika piztu da.

Gehiago irakurri 1

Dantzaldi ibiltaria dantza tradizionala irakasten

Dantzaldi ibiltaria dantza tradizionala irakasten

Itziar Villamandos 2009/01/12 17:16

Larunbat honetan lehenengo "Dantzazale Eguna" ospatuko da Barakaldoko BEC-en. Dantzaldi ibiltaria, dantza tradizionala sozializatzeko eta Bizkaiko bazter guztietako pertsonen parte hartzea ahalbidetzeko asmoz AIKO taldearen y la BBKren elkarlanaren ondorioz sortutako proiektua da.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak