Dokumentuaren akzioak
‘Aiko’ taldeak heziketa-eskaintza berritu du
- Matrikularen prezioa 90 eurokoa da, eta iraupena ordu t’erdikoa astero. Tailer hauen dinamika eta Aiko-ren irakaskuntza-estiloa ezagutu nahi dutenek sei herri horietan egingo diren doako tailer-erakustaldietan parte har dezakete
- Bigarren edizio honetan, herri erromeria egingo da hilero zapatu batean Durangoko Plateruena Kafe Antzokian
- Urtarrilean ‘Dantzaldi Ibiltaria’ abiatu zenez geroztik, mila lagun inguruk parte hartu dute guztira, Aiko-k BBK Fundazioa eta Erandio, Areatza, Gernika eta Sopelako udalen lankidetzaz antolatutako tailer desberdinetan
Aikon dantzan ikasteko beste modu bat badagoela uste dugu. Naturalagoa den beste modu bat, erlaxatuagoa eta dibertigarriagoa. Oinak mugitzen ditugu doinu bat entzutean, balantzaka hasten gara edo oinhatz-puntekin erritmoa markatzen dugu, musika sentitzen ari gara jadanik; dantzarako prest gaude jadanik. Musika jotzen eta dantzatzen dugu, baina gainera, partekatu eta irakatsi egiten dugu.
Euskal musika-ondarea eraberritzen diharduen Aiko taldeak euskal dantza tradizionalari eskainitako ‘DANTZALDI IBILTARIA’ tailerren ikasturte berria hasi du. Proiektua aurtengo urtarrilean abiarazi zuen BBK Fundazioaren lankidetzan, eta ikasturte berrirako prestatu dituen berrikuntzez gain, Erandio, Areatza, Gernika eta Sopelako udalen laguntza ere izango du. Bizkaiko hainbat herritan izandako tailer ibiltari hauen lehen edizio arrakastatsuaren ondoren (herri-folklorearekiko interesa mila lagun baino gehiagorengana hedatzea lortu zuen), taldeak sei ikastaro finko antolatzea erabaki du oraingo honetan.
Horrela, datorren urrian hasi eta 2010eko ekainera bitartean, ikasi edo estiloa taxutu nahi dutenek tailerretan parte hartzeko aukera izango dute Erandion astelehenetan; Durangon astearteetan, Areatza eta Sopelan asteazkenean eta Gernika eta Sodupen ostegunetan. Eskolak ordu eta erdikoak izango dira, arratsaldez, eta matrikularen prezioa 90 eurokoa izango da.
Dantza jende guztia gozarazteko moduko ekintza erraz eta naturaltzat jotzen duen
Aikoren irakaskuntza-estiloa gertuago ezagutu nahi dutenek izena eman dezakete herri horiexetan, irailaren 15etik 24ra bitartean, antolatuko diren doako aurkezpen-tailerretan parte hartzeko.
Horrez gain, iaz bezalaxe,
Aikok erromeria tradizionala egingo du hilebetero Durangoko Plateruena Kafe Antzokian. Herri giroko dantzaldi hauek (larunbatetan egingo dira, 19:00etan, sarrera doakoa delarik) irailaren 19rako, urriaren 24rako, azaroaren 14rako, abenduaren 19rako (herri bazkaria barne), urtarrilaren 9rako, otsailaren 13rako, martxoaren 13rako, apirilaren 10erako, maiatzaren 8rako eta ekainaren 19rako programatuta daude. Azken jardunaldi honetan, gainera, ‘DANTZALDI IBILTARI EGUNA’-ren bigarren edizioa egingo da.
Dantza Ikastaroak
Dantzan ikasteko beste modu bat. Dantzan egiteko irakasbide erraza eta dibertigarria. Ondo pasatuz ikasteko, dantzan eginez ondo pasatzeko.
Erdu dantzan!
2009-10 ikasturtean, urritik ekainera, dantza ikastaroak emango ditugu Bizkaiko hainbat herritan; hala dantzaren irakaskuntza-ikaskuntzan gehiago sakondu eta gainera astero lagun artean elkarrekin dantzan egiteko abagunea izango dugu. Borondate apur bat jartzea besterik ez duzu egin behar plaza-dantzen bidezko gozamenari atea zabaltzeko.
- Plazako dantzak: pasodoblea, baltsa, polka, jota, porrusalda, jauziak, txotisa, foxa, e.a.
- Aiko irakasbidea:
- betiko tradiziozko dantzakeran oinarritua
- mailakatua eta progresiboa
- ergonomikoa eta naturala
- musika, erritmoa eta mugimendua uztartuz eta landuz
- Durangon, Gernikan, Sopelan, Areatzan, Sodupen eta Erandion.
2009ko urritik 2010eko ekainera.
Astero ordu bete t’erdiko eskolak.
90 € ikasturte osoa
Plaza mugatuak. Izena emateko:
www.aikotaldea.comedo 646 336 147 telefonoan.
Nahi baduzu, ikastaroetan izena eman aurretik, ezagutu gaitzazu emango ditugun aurkezpen tallerretan (dohan eta izena eman gabe).
Dantzaldi-erromeriakHorrez gain, ikasitakoa praktikatu, zure zaletasun bera duen jende gehiago ezagutzeko eta berritzen diharduen tradizio batekin gozatzeko, gurekin erromerian etortzeko proposamena luzatzen dizugu. Hilero dantzaldi herrikoia antolatzen jarraituko dugu Durangoko Plateruena Kafe Antzokian, larunbatetan, arratsaldeko 19:00etan.
Aiko TaldeaAIKO musika eta dantza tradizionalaren mundua ezagutarazi, ulertu, ikertu, irakatsi, sustatu, bultzatu, garatu, herrikoitu, gizarteratu eta gureganatzeko sortua den musika eta dantza maisuen talde bat da. Dantzatzeko era tradizional eta naturala zabaldu nahi ditu, eta horrekin batera, dantzarako aukera eta gune berriak sortzea; ikasteko bide atsegin, argi eta erraz bat, eta honenbestez mundu guztiak parte hartzeko modukoa. Eta orain ‘Dantzaldi ibiltaria’-rekin
Bizkaiko herrietatik zehar zabalduko duena. Bere helburua erromeria tradizionalek ohiko balio sozializatzailea har dezaten da eta aisialdirako dibertimendu izatea.
Bere ekimenen artean tailer, mintegi eta erromeriak antolatzeaz gain, musika tradizionaleko diskoen argitalpenak egitea dago. Taldea foklorearen zabalkundean interesaurik dagoen orori zabalik dago. Gauer egun ondorengo musikariek osat<en dute: Aitor Furundarena (soinujolea eta konposatzailea), Álvaro García Martínez (kitarrajolea eta konposatzeilea), Asier García Artetxe (perkusiojolea), Sabin Bikandi (konposatzaile eta moldatzailea), eta dantzari eta dantza maisuak diren Jon Maya, Larraitz Artetxe, Patxi Laborda eta Vanesa Castaño.
Dokumentuaren akzioak