Dokumentuaren akzioak
Albisteak

Ortzadar 35. urteurrena eta San Fermin txikiak dantzan
Iragan asteburuan ospatu zen Iruñean, Ortzadar Elkarteak antolatuta, kantu afaria. Kantu afari hau Ortzadar Euskal Folklore Elkartearen 35. urteurrenaren karietara antolatu diren ekitaldien barruan eta bertara hirurogei bat kantuzale bildu ziren.

Dantza tailerrak umeentzat eta emanaldiak kalean, asteburuan, Errenterian
Kukai Dantza Konpainiak eta Errenteriako Udalak dantzaren sentsibilizazioarentzat duten egitarauaren barne, asteburu honetan bi ekitaldi esanguratsu izango dira Errenterian. Batetik Elirale konpainiak ‘Otto’ lanari buruzko tailerra egingo du larunbatean umeendako. Bestetik, igandean, Dantza ikuskizunak izanen dira kalean, Dantza Hirian jaialdiaren baitan.

Fasioren mendea
Bonifazio Arandia, Fasio, trikitilari handia, 1909an jaio zen, Igorren. Beraz, aurten bete da bere jaiotzaren mendeurrena. Hori ospatzeko asmoz, Igorreko udalak hainbat ekitaldi antolatu ditu irailaren 23tik 26ra bitartean. Hitzaldiak, kontzertuak, erromeriak... dantzarako izan den soinulari onenetako bat gogoratzeko. Aupa Fasio!

Igandean estreinatuko dute Iruñeko Ezpata-dantza
Heldu den igandean, irailak 27, San Fermin Aldapakoaren karietara estreinatuko du Iruñeko Duguna dantza taldeak Iruñeko Ezpata-dantza. Sorkuntza berria da baina tradiziozko dantzen eta festen egituretan oinarritutakoa. Urtero Aldapako San Fermin egunez errepikatzea dute helburu. 35 dantzarik osatuko dute ezpata-dantzari taldea.
Tokian-tokiko dantzak 2009ko Dantzari Egunean
Irailaren 12an egin zute Nafarroako Atarrabian, 2009. urteko Euskal Herriko dantzari eguna. Egun horretako ekitaldien artean, tokian-tokiko dantza taldeen emanaldia izan zen goizez. Berako, Leitzako, Iribaseko eta Izabako dantzariek parte hartu zuten emanaldian. Emanaldiko zenbait bideo eskegi dituzte Youtuben eta hemen dituzue ikusgai.

T-danz Udazkena jaialdia Donibane Garazin
Urriaren 2, 3 eta 4ean eginen dute T-danz dantza jaialdia Donibane Garazin, Garazikus elkarteak antolatuta. Dantza tradizionala, garaikidea, hip-hop-a eta kaleko ikusgarriak izanen dira, alde batetik. Bestetik, dantza ikastaldiak ere bai. Hona hemen egitaraua:

Mutxiko Elkartea 2010. urteko Boise-ko Jaialdira
2010. urtean ospatuko dute Boisen (AEB) Nazioarteko euskal kulturaren jai erraldoia: Jaialdi. Bost urtetan behin ospatzen dute jai handi hau eta Estatu Batuetako euskal komunitatearendako biltoki bilakatzen da, baina Euskal Herritik abiatutako gisa ezberdinetako taldeek ere parte hartzen dute bertan. Antolatzaileek jakinarazi dute Euskal Herriko zein bi taldek parte hartuko duten heldu den urtean: Hendaiako Mutxiko Elkartea eta Gipuzkoako Txorimaloak Soinu Taldea.

Dantzari beteranoen I. dantza solteko topaketa, Errenterian
Heldu den irailaren 26rako (larunbata) dantzari beteranoen I. dantza solteko topaketa antolatu du Beti Prest dantza taldea elkarteak Errenterian. Dantzariei harrera, mahai ingurua eta ondoren dantza emanaldia antolatu dute egun horretarako. Hona hemen egitarau osoa:

Kukai-Tanttakak modu arrakastatsuan amaitu du Kolonbia eta Ekuadorren egindako bira
Hnuy Illa ikuskizunarekin egindako biratik "oso pozik” itzuli dira konpainiako kideak. Orotara lau emanaldi eskaini dituzte Manizales, Quito, Manta eta Guayaquil hirietan. Guztietan ere, hiri horietan osopatu diren Naziorteko Arte Eszenikoen jaialdietan hartu du parte Kukai-Tanttakak. Manizaleseko kasuan, jaialdiaren inaugurazio ekitaldia hartu zuen parte eta Quito zein Guayaquilen jaialdia ixteko ardura izan zuen.

Munduko dantzak Bilbon, Euskal Herriko dantzak Madrilen
Bi dantza jaialdiren berri ematera gatoz gaurkoan. Lehenengoa "Munduko Jendea - Gentes del Mundo" izenekoa, Bilbon egiten ari dena irailaren 14tik 20ra. Bestea, "Danzorum" Madrilen egitekoa dena irailaren 19an eta 20an. Azken honetan, Euskal Herriko dantzen tailerra izanen da Patxi Monteroren eskutik.
Dokumentuaren akzioak