Dokumentuaren akzioak
Dantza emanaldiak Luna Krea jaialdian
ren baitan. Etenik gabeko programazioa izango da, ostiral arratsaldeko 16:00etan hasi eta larunbateko goizeko 2:00ak arte luzatuko dena. Dantza, musika, ikus-entzunezko emanaldi eta antzerkia bezalako diziplinetako korronte berriak erakutsiko dituzte. Aurten, gainera, proposamen berriak egongo dira moda, bideoklipak, abangoardiako soinu-instalazioak bezalako arloetan eta mikro-hitzaldi bitxiak ere izango dira.
Urteroko ekimen horren helburua da diziplina artistiko ezberdinetako profesionalen generazio berrien sormen-lana bultzatzea eta jendearengana hurbiltzea. Horretarako, lanbide ezberdineko berrehun artistatik gora bilduko dira: dantzariak, musikariak, artista plastikoak, aktoreak, dj-k, poetak, bideo-sortzaileak, e.a. Horiek izango dira berrogeita hamar proposamenen —iaz baino hogei gehiago— protagonistak, eta hiria hartuko dute udako gau horretan.
Hemen jaialdiaren baitako dantza emanaldiei erreparatuko diegu.
Irailak 11 ostirala
- 18:00 - 18:15 - Ertza dantza konpainia: "Bihar jaio nintzen"
Foruen plazan
- 18:15 - 18:30 - Jorge Jauregi: "Y del resto no sé nada"
Foruen plazan
- 18:30 - 18:45 - Natxo Montero: "Cuadra-T"
Foruen plazan
- 21:00 - 21:30 - La Intrusa (Damián Muñoz + Virginia García): "Zona de descarga"
Andra Mariaren katedralaren ataurrean
- 21:30 - 21:50 - Leire Bolumburu: "Levántate y baila"
Artium. Plaza sala. Frantzia, 24
- 22:00 - 22:30 - La DanZatería: "Encuentros en el silencio"
Andra Mari zuriaren plazan
- 22:30 - 22:45 - Amaia Navascués: "Puntu itsua"
Montehermoso kultur zentroa. Fray Zacarías Martínez, 2
- 22:45 - 23:15 - Carla Fernandez
Montehermoso kultur zentroa. Fray Zacarías Martínez, 2
Dokumentuaren akzioak