Dokumentuaren akzioak
IX. Gaita Egunak Donibane Lohitzunen
Asier Goieaskoetxea - Iparraldeko Gaiteroak
2009/09/04 11:28
Orain arte, Gaita doinuak karrika animazioetan eta ohizko dantzen inguruan entzutea usaiatu gira. Bainan IX. Gaita Egunak festibala kari antolatuak diren lau kontzertuetan (sartzea urrirrik), entzuleek ohartzeko parada ukanen dute, Gaita, musika mota ezberdinetan eta molde ainitzetan erabil daitekela. Aurten 450 musikari, dantzari eta ziganteek festibalean parte hartuko dute. Geroari so eginik Herri Soinu eta Iparraldeko Gaiteroak lagunaldiek Ipar Euskal Herriko herriz-herri segituko dute gaita soinuen ezagutarazteko, euskal musikaren ondarean dagoelakotz, baita munduarenean ere.
IX. GAITA EGUNAK
Donibane Lohitzune, 2009ko irailaren 18, 19, 20
Ortzirala 2009/09/18
21h00 | Donibaneko elizan: « Gaita eta Banda » kontzertua Iparraldeko Gaiteroek emana La Nèhe bandaren (Akize) eta Donibaneko Kaskarot bandaren laguntzarekin. Sartzea urririk. |
Larunbata 2009/09/19
10h00 | Donibaneko karriketan dianak, Iparraldeko Gaiteroak elkarteko bandak eta musika eskolako ikasleek emanik. Hondartza, Gambetta, Urdazuri eta Merkatuan zehar | |
11h00 | Kanbo, Baigorri eta Oreretako erraldoien biribilketa gaita musikaz lagundurik. Thiers, Gambetta, Victor Hugo karriketan eta Luis XIV.plazan. Merkatuan Unstaslaz txaranga. | |
12h00 | Dantza emanaldia Louis XIV. plazan (Begiraleak-Donibane, Izartxo-Uztaritze, Arrola-Baigorri) : Otsagiko dantzak, Korteseko dantzak, Eltziegoko jota, Tafallako jota, Larrain dantza. | |
16h30 | Gaitazko kontzertu ibiltariak: Gambetta, Thiers karriketan eta merkatuan. | |
18h00 | Arratsaldeko biribilketa Euskal Herriko gaiteroen parte-hartzearekin, Untsalaz eta Txarangaita txarangak. Gaiteroen alardea Louis XIV. plazan | |
19h30 | Ongi-etorria Herriko Etxean. | |
21h00 | 2009ko Gaita Egunak kontzertu nagusia elizan: Baigorri – Baiona – Bilbo – Lizarra – Garazi – Hendaia – Hernani – Lamia – Arrasate – Orereta – Iruñea– Sara – Sutar – Tolosa – Artaxona – Uztaritze. Sartzea urririk. |
Igandea 2009/09/20
10h30 | Meza nagusiaren denboran gaita eta organoa | |
12h00 | Mezatik landa, elizaren aintzinean Burrunka taldea (gaitak eta perkuzioak) | |
14h30 | Entzunkizuna Donibaneko elizan: Aintzinako musika eta musika klasikoa , Iruñeko Miguel de Arrozpide taldea (Xirimiak), J.P. Dumoulin (gaita), Jesús Martín Moro (organoa), Jean Marie Latrille (oboea). Sartzea urririk. |
Dokumentuaren akzioak