Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Inauteriak Lesakan Goitarrekin, jotak dantzatzen elur artean

Dokumentuaren akzioak

Inauteriak Lesakan Goitarrekin, jotak dantzatzen elur artean

2010/02/15 17:31

Lesaka goitarrak 99Endarako presaren ertzean, San Anton-go baselizan elkartu gara Goitarrekin. Goizeko 8.00etan abiatu dira Lesakatik, eta dagoeneko bisitatu dituzte baserri batzuk eta gosaltzeko astia ere hartu dute.

Aialde ostatura hurbildu da taldea. Txapligo hotsak eta trikitiaren soinuak iragarri du Goitarren etorrera. Bi jota dantzatu dituzte atariak eta barrura, hotz dago eta! Endara auzoko Borda edo Auzoberrik Barraka eta Gardel Berri baserrietan ere egitura bera errepikatu dute. Bi jota dantzatu atarian eta baserritarrak agurtu dituzte jatekoa eta edatekoa beti tarteko.

Jotak dantzatzen dituzte Goitarrek. Bakoitzak bere dantzakera propioa dauka, eta urratsak ere desberdin samarrak darabiltzate beraien arteko zenbaitek. Kriskitiñak edo kastañuelak erabiltzen dituzten gehienek dantzarako orduan. Lehen urratsean eta bueltetan ez dituzte erabiltzen, baina gero ederki jotzen dituzte jota dantzatu ahala. Bi urrats eta bueltak egiten dituzte normalean, baina batzuetan "lau puntukoa" ere egiten dutela esan digute, eta horretan tokian puntak markatuz dantzatzen den urrats berezi bat eransten dute.

Lesaka goitarrak 89Arropa zuria, apaingarri gorri eta koloretsuak, eta boneta eta beroki gorriak soinean dantza baserriz baserri daramate Goitarrek. Bihotzez eskertzen dute baserritarrek bisita: jan eta edana etenik gabekoa da, eta gainera arrautzak eta dirua ere biltzen dituzte.

Lesaka goitarrak 84Laura Apeztegiaren trikitixa eta Begoña Altzagarai-ren panderoak girotuta Lesakako goi aldeko baserri auzoetan, Auzoberri, Endara, Zala, Katazpegi eta Nabaz azuoetan ibiltzen dira goitarrak. Astelehen eta asteartean Fraindarrak ibiltzen dira puska biltzean. Lesaka goitarrak 72

Mila esker Mattane Rodriguez, Laura Apeztegia, Begoña Altzugarai, Gabriel Altzugarai, Anttoni Altzugarai, Mirentxu Altzugarai, Lurdes Altzugarai, Gabriel Arozena, Aitziber Ubiria.... eta Goitar guztiei zuen inauteri eder horren ateak irekitzeagatik!

Lesaka: Goitarrak inauteriak 2010 [argazkiak]

 

Erlazionatutako elementuak
Lesaka: Goitarrak inauterietan 2010

Dokumentuaren akzioak

2010/02/17 01:50

Ze polita gelditzen da, paisaiako zuria gorriarekin

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.