Dokumentuaren akzioak
Käfig Dantzaldian
Dantzaldia 2010
A1 Aretoa Euskalduna Jaureguia
Otsailak 20, larunbata / 20:00etan
KÄFIG (Lyon)
“Correría” + “Agwa”
Estrenaldia Estatuan
“Correria”
Diego Gonçalves dantzarietako bat eta brasildar taldearen arduraduna da, eta berak dioenez, «Daborduko konturatu gara arin bili behar garela Mouradekin pieza bat sortzekotan. "Correria" da gure eguneroko bizimodua: denboraren kontrako gerra, laster batean bazkaldu, amen batean jantzi, eta azkar baino azkarrago ibili egun bakoitzean egin beharrekoa egin ahal izateko…».
Mourad Merzoukik eta Rioko Companhia Urbana de Dançako hamaika dantzariek gure bizitzetakoa bezalakoa den joan-etorri frenetiko batean murgilduko gaituzte. Ikuskizun koreografiko honek arnasestuka utziko gaitu.
Correria hamaika brasildar dantzari eta Diego Gonçalves "White" Leitão euren zuzendariarekin elkarlanean sortu zen. Pieza honetan hip-hop arrasto nabarmena aurkitzen da.
Produkzioa: Compagnie Käfig/ Centre Koréographique National de Créteil et du Val-de-Marne
Koprodukzioa: Espace Albert Camus de Bron
Studio de la Maison des Arts de Créteil-ren laguntzarekin
“Agwa”
Agwa Käfig konpainia zuzentzen duen Mourad Merzoukiren eta Companhia Urbana de Dança brasildar konpainiaren arteko enkontrutik sortu zen. Käfig konpainiak Lyonen du egoitza, eta Brasilgo konpainiaren lan akrobatiko harrigarriak zirrara sortu zuen Lyongo Biennale de la Danse-n 2006an.
Agwa –ura– da hitz gakoa, sinbolotzat hartuta. Bide horretatik, Rio de Janeiroko hamaika dantzari ikusiko dugu, saltoka eta pertikekin biraka, euren egarria asez ur-erreserbak agortu arte. Topaketa unibertso desberdinen elkargune batean gertatzen da. Dantzariek konplexurik gabe eta itzelezko energia eta sormen handiarekin erabiltzen dituzte hip-hop, capoeira, samba, musika elektroniko eta bossa nova bezalako doinuak, sekulako irudi akrobatikoz jositako dantza mota bat eskaintzeko, Käfig konpainiak bere adierazpide propioa bilatzeko betidanik erabili duen ildo koreografiko eta artistikotik.
Produkzioa: Compagnie Käfig
Koprodukzioa: Biennale de la Danse de Lyon, Espace Albert Camus de Bron
Nouveu Théâtre du 8ème - Lyon, Centro Coreografico de Rio de Janeiro eta Consulado de Francia en Rio de Janeiro-en laguntzarekin
Zuzendaritza artistikoa eta koreografia: Mourad Merzouki
Dantzariak: Diego Goncalves do Nascimento Leitao, Alexsandro Soares Campanha da Silva, Aldair Junior Machado Nogueira, Wanderlino Martins Neves, José Amilton Rodrigues Junior, Cristian Faxola Franco, Diego Alves Dos Santos, Aguinaldo de Oliveira Lopes, Geovane Fidelis da Conceicao, Cleiton Luiz Caetano de Oliveira, Leonardo Alves Moreira
Musika: AS´N
Argi-diseinua: Yoann Tivoli
Eszenografia: Mourad Merzouki, Benjamin Lebreton
Koreografia laguntzailea: Lawrence Pérez (Correría), Kader Belmoktar (Agwa)
Jantziak: Delphine Capossela (Correria), Angèle Mignot (Agwa)
Bideo Agwa: Charles Carcopino
Mourad Merzouki orain gutxi izendatu dute Créteilgo Zentro Koreografiko Nazionaleko zuzendari.
Direction Régionale des Affaires Culturelles d´lle-de-France - Ministère de la Culture et de la Communication, le Conseil Général du Val-de-Marne et la Ville de Créteil-ek diruz laguntzen diote Compagnie Käfig/ Centre Koréographique National de Créteil et du Val-de-Marne-ri
Fondation BNP Paribas-en laguntzarekin, eta Culturesfrance-ena nazioarteko bidairako.
Dokumentuaren akzioak