Zortzikoa eta sagar-dantza Arizkunen

2010/02/17

Arizkungo inauterietan danbolin-nagusien papera (damuinenausie bertako hizkeran), eskea, sagar-dantza, hartza eta hartzazaina, damak eta inauteriaren inguruko beste hainbat kontu interesgarri jaso dituzte Baztango Haizegoa blogean.

Sagar-dantzariak, kapela luze apainduak jantzita, botileroa eta txistulariek lagunduta, herriko kaleak pasa dituzte zortzikoa eta sagar-dantza eginez, eta geldi aldietan eztarria sagardoarekin freskatuz. Sagar-dantzarien beren lana bukatu ondoren atera dira inauterietako mozorroak eta hartza.

Arizkun Sagar-dantza 2010 5443-700p.jpg

Arizkun Sagar-dantza 2010 5455-700p.jpg

Arizkun Sagar-dantza 2010 5536-700p.jpg

Argazkiak: Iñaki Zugasti. Bideoa: Arantza Uriguen.