Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Capturadanza lehiaketa irabazi du Gorka Bravo argazkilariak

Dokumentuaren akzioak

Capturadanza lehiaketa irabazi du Gorka Bravo argazkilariak

2010/02/19 10:59

Bartzelonan, Dies de dansa dantza garaikideko jaialdian egin zuen argazki saritua. Bartzelonako Centre de Cultura Contemporanian Maura Morales-ek "Hipocondriaca" dantza pieza eskaini zuen eta ekitaldi horretan egindako argazki eder hau aurkeztu zuen Gorka Bravok Capturadanza lehiaketara.

Artibus, kultur kudeaketarako aholkularitza enpresak antolatzen du lehiaketa hori, eta 1.500, 600 eta 300 euroko sariak eskaintzen ditu. Lehen saria eskuratu du Gorka Bravok "Hipocondriaca" irudi honi esker.

Gorka Bravo - Hipocondriaca

 "Hipocondriaca", Gorka Bravo.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.