Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Aterpean 2010: Artista egoiliarren mugaz gaindiko programa

Dokumentuaren akzioak

Aterpean 2010: Artista egoiliarren mugaz gaindiko programa

Dantza Hirian
2010/02/16 11:26
Aterpean 2010: Artista egoiliarren mugaz gaindiko programa

Iker Gomez: Apple. Arg.: CC-AT-SA Iñaki Zugasti / dantzan.com

Aterpean artista egoiliarren programa bat da, DANTZA HIRIAN –Mugaren Bi Aldeetako Dantza Jaialdia hiripaisaietan– ekimenak sortua. Bere helburua gaur egungo dantza-ikuskizunak sortu, ikertu eta hiri-eremuetan ezagutzera ematea da.

Proiektua bidaltzeko azken eguna: 2009-03-15

  • Nori zuzendua

Dantzaren esparruan lan egiten duten artistei eta beste arte-diziplina batzuetan dantza erreferentzia modura erabiltzen dutenei zuzendua dago, betiere horien lanak hiri-eremuetako sorkuntzara bideratuta baldin badaude.

  • Zer eskaintzen du

Artistei zuzkidura ekonomiko bat eta sortzeko eta beren lanak aurkezteko eremu bat eskaintzen die.

  • Onuraduna

Aterpean programak bi artista egoiliar hartuko ditu uztailean eta abuztuan eta programa horretara edozein nazionalitateko 18 urtetik gorako pertsona fisikoak edo juridikoak aurkeztu ahal izango dira, baina leku horietako bat behintzat Akitaniatik edo Euskaditik datozen artisten proposamenetarako esleitu beharko da. Erakundeak artista bakarra aukeratzeko eskubidea izango du programa horretarako jasotzen diren diru-laguntzen arabera.

  • Zuzkidura ekonomikoa

Zuzkidura ekonomikoa gehienez ere 2.500 eurokoa izango da eta gutxienez 1.000 eurokoa proiektu bakoitzarentzat, sorkuntzaren ordainsari kontzeptupean, eta beste zuzkidura ekonomiko bat ere izango da, oraindik zehazteko dagoena, Dantza Hirian jaialdiaren barruan lanak aurkezteko ordainsarien kontzeptupean. (2 jarduera gutxienez). Sortutako lanaren 20 minutu programatuko dira gehienez. Antolatzaileen kontura izango dira egindako lan hori taularatzeko baldintza teknikoak. Ekarpen ekonomikoak proiektuaren arabera esleituko dira.

  • Egonaldiaren iraupena

4 aste.

  • Egonaldiaren lekua

Egonaldia Malandain Ballet Biarritz Zentro Koreografiko Nazionalean eta Donostiako Arteleku arte eta kultura garaikideko Zentroan izango da. (15 egun bakoitzean)

  • Eskaerak

Egonaldi bat eskatzeko beharrezkoa da eskaera-orria betetzea eta sinatzea, eta horrekin batera, CVa, egin beharreko proiektuari buruzko txostena eta eskaeraren zergatiak azaltzen dituen gutun bat gehituko dira.

  • Aukeraketa

Baloratzeko eta aukeratzeko irizpideak honakoak izango dira:
a) Koreografoaren edo konpainiaren curriculum orokorra: prestakuntza, ibilbide profesionala eta etorkizunerako proiektuak. (puntuaketa guztiaren %40)
b) Sorkuntza-proiektuaren kalitatea eta interes kulturala. Horren originaltasuna eta berrikuntza eta hiri-guneetan dantzaren garapenerako egiten duen ekarpena. (puntuaketa guztiaren %30)
c) Arreta berezia eskainiko zaie euskal kulturarekin, bere historiarekin, eta hizkuntzarekin elkarrizketa koreografikoa asmatzen duten sorkuntzei... Modu berean, hizkuntza koreografiko garaikide baten bidez, kultura horren berriz asmatzeko (edo bereganatzeko) kultura horren elementu desberdinak erabiltzen dituzten sorkuntzak baloratuko dira ere. (puntuaketa guziaren %30a)

  • Topaketak artistekin, sentsibilizazio jarduerak

Egonaldi horietan dantzaren aldeko hainbat sentsibilizazio-jarduera antolatuko dira: tailerrak, topaketak artistekin, errepikapen publikoak, hitzaldiak...

  • Trukeak

Dantza Hirian jaialdi eta sare desberdinekin harremanetan jarriko da artistak bere jarduketa-eremua herri mailan eta nazioartean zabaltzeko aukera izan dezan.

Aterpean programa artistekin izango da hauen obra zabaltzerakoan, eta lehentasuna emango zaio aukeraketako hiru irizpideak betetzen dituen sorkuntzari. Noizean behin sorkuntza horiek beste laguntza ekonomikoren bat lor dezakete eta Euskal Kulturaren Institutuak Aterpean programari emango dio HOGEITA akzio-labelaren bidez, hori baita euskal adierazpenaren sorkuntza garaikidea balioztatu eta sustatzen duena.

  • Betebebeharrak

A) Proiektuak aukeratu ondoren, artistek akordio batera heldu beharko dute Dantza Hirian jaialdiarekin eta programaren baldintzak onartu beharko dituzte, eta dokumentu honetan azaldutako guztiaz gain kontuan izan beharko dute sorkuntza berri hori irailean izango den Dantza Hirian 2010 jaialdian estreinatu beharko dela nahitaez.
B) Aukeratua izateak ez du esan nahi inolako obligaziorik duenik Dantza Hirian jaialdiak artistarekin, egonaldia egiteko baldintzen inguruko akordioa idatziz izenpetu ezean.
C) Aukeratutako artistek hitz ematen dute, ATERPEAN programaren barruan garatutako proiektuaren jakinarazpen publikoetan Dantza Hirian jaialdiaren partetik jasotako laguntza aipatuko dutela, horren logotipoa barneratzearekin batera.
D) Sorkuntza-prozesuan nola aurkezpenean egonaldi artistikoaz egiten diren argazki eta bideoak, ondorio guztietarako, Dantza Hirian jaialdiaren jabetzakoak izango dira, eta parte-hartzaileek baimena ematen dute edozein bitarteko erabiliz eta inolako lurralde-mugarik gabe horiek erabili, erreproduzitu eta jendaurrean ezagutzera emateko, eta eskaera-orria aurkezte hutsagatik baimen hori ematen dela ulertuko da formalki.

  • Beste batzuk

Antolatzaileek ez diete aurkeztutako dokumentaziorik itzuliko eskatzaileei, aukeratuak izan nahiz ez izan.

Aterpean 2010 Eskaera-orria
Artista egoiliarren mugaz gaindiko programa, Dantza Hirian jaialdiak sortua
Zure eskaera-orria 2010ko Martxoaren 15a baino lehen bidali postaz helbide honetara:
Dantza Hirian
7, Hondarribia karrika
64700 Hendaia (Frantzia)
E-maila : info@dantzahirian.com

Abizenak :
Izena :
Helbidea :
Herria :
Posta Kodea :
Telefonoak :
Mugikorra :
E-maila :
Jaioteguna :
Nortasun-agiria :
Hobesten duzun egonaldia (Uztaila edo Abuztua) :

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.