Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

Herrien Arteko XIV. Folklore Jaialdia Barakaldon

Herrien Arteko XIV. Folklore Jaialdia Barakaldon

Ibarrakaldu Elkartea 2010/11/29 15:44

Abenduaren 3, 4 eta 5 ean Herrien Arteko XIV. Folklore Jaialdiaren ospatuko da Barakaldo Antzokian eta Loiuko pilotalekuan. Aurten, Sestaoko “Folketan”, Portugaleko "Grupo Folclórico de Vila Verde" eta Fregenal de la Sierrako (Extremadura) "Los Jateros" taldeek parte hartuko dute. Dohako sarrera egunero.

Gehiago irakurri

Leitzako argazki zaharrak eta dantza argazkiak

Leitzako argazki zaharrak eta dantza argazkiak

Kajoitxu 2010/11/26 12:55 4

Leitzako Altzadi Kultur Elkarteak herriko argazki zaharrak bildu, digitalizatu eta bere webgunean sareratu ditu. Festa eta inauterietako argazkien artean dantza argazki ederrak aurki daitezke. Hona horietako batzuk:

Gehiago irakurri 4

Alurr Taldeak 'Sua' aurkeztuko du Sopelan

Eli / Alurr 2010/11/26 11:45

Larunbatean, azaroaren 27an, izango da emanaldia Sopelako kultur etxean (Bizkaia), iluntzeko 20:30ean.

Gehiago irakurri

Carnival King of Europe II proiektuaren aurkezpena

Dantzan 2010/11/25 16:48 5

Pasa den azaroaren 19an, Italian, San MIchele all'Adigen, Carnival King of Europe izeneko egitasmoaren bigarren ekinaldiaren aurkezpena egin da. Europako inauterien ikerketa zabal bat da, Europako diru-laguntzekin burutzen ari dena. San Michelen izan ziren nazioarteko hainbat ordezkari, besteak beste, Bilboko Euskal Museoko ordezkariak ere.

Gehiago irakurri 5

Soinua eszenan lantzeko ikastaroa Gipuzkoako Dantzagunean

Soinua eszenan lantzeko ikastaroa Gipuzkoako Dantzagunean

Dantzan 2010/11/24 12:15

Hamalauzanko elkarteak eszena eremuan soinuaren erabilera nork bere gorputzetik abiatuta lantzeko ikastaroa antolatu du. Itziar Madariagak emango du ikastaroa datorren abenduaren 11an.

Gehiago irakurri

Maitasuna dantzan eta dantzan maitasuna

Maitasuna dantzan eta dantzan maitasuna

Dantzan 2010/11/23 16:43

Dantza taldeetan elkar ezagutu eta familia sortutakoak asko dira. Lizarrako Francisco Beruete dantzari ohien elkarteak gai horren inguruan jardunaldiak antolatu ditu. Erakusketa, hitzaldiak eta mahai-inguruak izango dira.

Gehiago irakurri

"Erotismoa Euskal Dantzan", jota eta porruek Arratia, Dima eta Zeberioko erara

"Erotismoa Euskal Dantzan", jota eta porruek Arratia, Dima eta Zeberioko erara

Andra Mari Eusko Dantzari Taldea 2010/11/23 12:27

Andra Mari Eusko dantzari taldean 55. urteurrena ospatzen dogula eta, une egokia iruditu jaku urteetan bildutako ezagutzak DVD didaktiko batean biltzeko.

Gehiago irakurri

Marina Weiner-en "El Cuerpo Deshabitado" La Fundicion-en

Marina Weiner-en "El Cuerpo Deshabitado" La Fundicion-en

La Fundicion 2010/11/23 11:24

"Harriduraren disekzioa, teontziaren autopsia edota nahasmenaren anatomia"; edozein kasutan ere,... nahiz eta soluzioa aurkitu, ezer erantzungo ez lukeen puzzle baten zati hautsiak... Historia hautsi egin da.

Gehiago irakurri

Oskorrik, Eskerrik asko dantzariei

Oskorrik, Eskerrik asko dantzariei

Natxo de Felipe / Oskorri 2010/11/23 10:48 4

Benetan zoragarria izan da. Inongo propagandarik gabe, soilik e-mailen bitartez deiturik, bost hirietan ongi entsaiatutako ia ehuna dantzari biltzea oso ustegabe ederra izan zaigu. Gure CD-DVDa plazaratu baino bost hilabete lehenago, 1000tik gora dantzari Dantza Klubean ikasita izatea, eta horietatik ia 500 filmazioetara etortzea ez da marka makala gero!

Gehiago irakurri 4

Pasaiako 30. aurresku txapelketa jokatuko da larunbatean

Pasaiako 30. aurresku txapelketa jokatuko da larunbatean

Dantzan 2010/11/22 12:27

Datorren azaroaren 27an, larunbatean, arratsaldeko 19:00etan jokatuko da Pasaian "Euskadiko XXX. Gipuzkoar Aurresku Txapelketa", Pasaiako Udala, Gipuzkoako EDBk eta Alkarkide elkarteak antolatuta.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak