Dokumentuaren akzioak
Aterpean 2011, Dantza Hirian-en artista egoiliarren programa
Nori zuzendua
Dantzaren esparruan lan egiten duten artistei eta beste arte-diziplina batzuetan dantza erreferentzia modura erabiltzen dutenei zuzendua dago, betiere horien lanak hiri-eremuetako sorkuntzara bideratuta baldin badaude.
Zer eskaintzen du
Artistei zuzkidura ekonomiko bat eta sortzeko eta beren lanak aurkezteko eremu bat eskaintzen die.
Onuradunak
ATERPEAN programak bi artista egoiliar hartuko ditu martxoan eta uztailean eta programa horretara edozein nazionalitateko 18 urtetik gorako pertsona fisikoak edo juridikoak aurkeztu ahal izango dira, baina leku horietako bat behintzat Akitaniatik edo Euskaditik datozen artisten proposamenetarako esleitu beharko da. Erakundeak artista bakarra aukeratzeko edo egonaldietarako datak aldatzeko eskubidea izango du programa horretarako jasotzen diren diru-laguntzen arabera.
Zuzkidura ekonomikoa
Zuzkidura ekonomikoa gehienez ere 2.500 eurokoa izango da eta gutxienez 1.000 eurokoa proiektu bakoitzarentzat, sorkuntzaren ordainsari kontzeptupean, eta beste zuzkidura ekonomiko bat ere izango da, oraindik zehazteko dagoena, Dantza Hirian 2011 urteko programazioaren barruan lanak aurkezteko ordainsarien kontzeptupean, hala jaialdian nola programazio horren barruan antolatutako beste hedatze-programaren batean. Sortutako lanaren 20 minutu programatuko dira gehienez. Antolatzaileen kontura izango dira egindako lan hori taularatzeko baldintza teknikoak. Ekarpen ekonomikoak proiektuaren arabera esleituko dira.
Egonaldiaren iraupena
4 aste.
Egonaldiaren lekua
Egonaldia Malandain Ballet Biarritz Zentro Koreografiko Nazionalean eta Gipuzkoako Dantzagunean – Arteleku (Donostia) izango da. / 15 egun inguru leku bakoitzean. Baiona-Donostia Eurohiriaren beste herriren batean sorkuntzarako beste gune bat sartzeko aukera ere bada.
Eskaerak
Egonaldi bat eskatzeko beharrezkoa da eskaera-orria betetzea eta sinatzea, eta horrekin batera, CVa, egin beharreko proiektuari buruzko txostena eta eskaeraren zergatiak azaltzen dituen gutun bat gehituko dira.
Aukeraketa
Baloratzeko eta aukeratzeko irizpideak honakoak izango dira:
a) Koreografoaren edo konpainiaren curriculum orokorra: prestakuntza, ibilbide profesionala eta etorkizunerako proiektuak. (puntuaketa guztiaren %40)
b) Sorkuntza-proiektuaren kalitatea eta interes kulturala. Horren originaltasuna eta berrikuntza eta hiri-guneetan dantzaren garapenerako egiten duen ekarpena. (puntuaketa guztiaren %30)
c) Arreta berezia eskainiko zaie euskal kulturarekin, bere historiarekin, eta hizkuntzarekin elkarrizketa koreografikoa asmatzen duten sorkuntzei... Modu berean, hizkuntza koreografiko garaikide baten bidez, kultura horren berriz asmatzeko (edo bereganatzeko) kultura horren elementu desberdinak erabiltzen dituzten sorkuntzak baloratuko dira ere. (puntuaketa guziaren %30a)
Topaketak artistekin, sentsibiliazio-jarduerak
Egonaldi horietan dantzaren aldeko hainbat sentsibilizazio-jarduera antolatuko dira: tailerrak, topaketak artistekin, errepikapen publikoak, hitzaldiak...
Trukeak
Dantza Hirian jaialdi eta sare desberdinekin harremanetan jarriko da artistak bere jarduketa-eremua herri mailan eta nazioartean zabaltzeko aukera izan dezan. Aterpean programa artistekin izango da hauen obra zabaltzerakoan, eta lehentasuna emango zaio aukeraketako hiru irizpideak betetzen dituen sorkuntzari. Noizean behin sorkuntza horiek beste laguntza ekonomikoren bat lor dezakete eta
Euskal Kulturaren Institutuak Aterpean programari emango dio HOGEITA akzio-labelaren bidez, hori baita euskal adierazpenaren sorkuntza garaikidea balioztatu eta sustatzen duena.
Betebeharrak
A) Proiektuak aukeratu ondoren, artistek akordio batera heldu beharko dute Dantza Hirian jaialdiarekin eta programaren baldintzak onartu beharko dituzte, eta dokumentu honetan azaldutako guztiaz gain kontuan izan beharko dute sorkuntza berri hori Dantza Hirian 2011 urteko programazioan estreinatu beharko dela nahitaez, bai irailean egingo den jaialdian edo udaberrian programazio horren barruan antolatutako beste hedatze-programaren batean (data zehaztu gabe dago).
B) Aukeratua izateak ez du esan nahi inolako obligaziorik duenik Dantza Hirian jaialdiak artistarekin,
baldintzen inguruko akordioa idatziz izenpetu ezean. egonaldia egiteko
C) Aukeratutako artistek hitz ematen dute, ATERPEAN programaren barruan garatutako proiektuaren jakinarazpen publikoetan Dantza Hirian jaialdiaren partetik jasotako laguntza aipatuko dutela, horren logotipoa barneratzearekin batera.
D) Sorkuntza-prozesuan nola aurkezpenean egonaldi artistikoaz egiten diren argazki eta bideoak, ondorio guztietarako, Dantza Hirian jaialdiaren jabetzakoak izango dira, eta parte-hartzaileek baimena ematen dute edozein bitarteko erabiliz eta inolako lurralde-mugarik gabe horiek erabili, erreproduzitu eta jendaurrean ezagutzera emateko, eta eskaera-orria aurkezte hutsagatik baimen hori ematen dela ulertuko da formalki.
Beste batzuk
Antolatzaileek ez diete aurkeztutako dokumentaziorik itzuliko eskatzaileei, aukeratuak izan nahiz ez izan.
Dokumentuaren akzioak