Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Gabonetako 5. Nazioarteko Dantza Jardunaldiak Erandion

Dokumentuaren akzioak

Gabonetako 5. Nazioarteko Dantza Jardunaldiak Erandion

2010/12/13 08:44

Gabonetako 5. Nazioarteko Dantza Jardunaldiak

  • Tokia eta Data: Abenduaren 27tik 30era Erandioko CDART-en.
  • Ordutegia: Goiz eta arratsaldez (8 ordu guztira, 30ean egingo den itxiera ekitaldia barne)
  • Prezioa: Espezialitate 1: 80€ / 2 espezialitate: 140€ / 3 espezialitate: 190€ (deskontuak ACDGko bakideentzat eta CDART-eko ikasleentzat)

 

Aurtengo irakasle gonbidatuak:

Dantza garaikidea: Stephane Boko

Dantzari eta koreografo frantziar ospetsua, nazioartean ezaguna bere estilo garaikide urbanoarengatik.
Marsellako Operako Baletean ikasi zuen, eta New York-ek Alvin Ailey School-en.
Koreografiak sortu ditu Quebec-eko Operarako, Pariseko Bastillako Operarako, Alvin Ailey-ren konpainiarako, eta Cirque de Soleil-erako.
Alemania, AEB, Frantzia, Txipre, Kanada, Janpo eta Kubako konpainietan dantzatu du eta horietarako koreografia lanak sortu ditu.

Jazz Lírikoa: Clara Perez

Malagako dantzari eta koreografoa, bertan egin zituen dantza klasiko, moderno eta klake ikasketak. Londres-en jarraitu zuen "Art’s Educational School of London" eskolan, eta Madril, New York eta Italian osatu zituen bere jaz ikasketak A.C., Michele Assaf, Richard Pierlon, Brian Thomas, Mauro Mosconi, Jodi Goodman, Steve Lachance, eta abarreko irakasleekin.
Hainbat telebista saio eta musikaletan dantzari eta koreografia laguntzaile aritu da.

Dantza klasikoa (maila ertaina): Ana Maria Lebrero

Gasteizko "Jose Uruñuela" Dantza KOntserbatorio Munizipalean ballet irakaslea da. María de Avila, Ion Beitía, Edward Cook, Cesc Gelabert, Azari Plissetsky eta Valentín Sabinarekin ikasi zuen dantza. Zaragozako BAlletean eta Portugaleko Companhia de Bailado de Madeiran dantza-irakasle gonbidatua izan da. Koreografia laguntzaile aritu da besteak beste Armando Jorge, Luc Bauy, Patsy Kuppe-Matt, eta Jean Christopher Blavier-ekin.

Danza klasikoa (maila profesionala): Verónica Villar
Bilbotarra, Euskadiko Balleteko dantzari bakarlaria izan zen. Hamasei urterekin debutatu zuen Gisellen paperean. Peter Schaufuss, Yuri Posokhov, Lienz Chang eta José Carlos Martínez-en bikote artistikoa izan da besteak beste. 1994tik Wiesbaden-eko Balleteko dantzaria da. Mannheim-eko unibertsitatean dantzaren pedagogian lizentziatua da.


Ordutegiak

  • Klasikoa ertaina (+11 urte): 10:00 – 12:00
  • Klasikoa aurreratua-profesionala: 10:00 -12:00
  • Garaikidea: I taldea: 12:15 – 14:15 / II taldea: 27, 28 eta 29an 19:30etatik 22:00era.
  • Jazz: 15:15 – 17:15 (30ean ezik, 9:00etatik 10:30era + hitzaldia-erakusketa dantza modernoaren aktualitateaz)


Informazioa eta izen-emateak: danzagetxo@gmail.com

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.