Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

Vuelo 6408: dantza garaikideko lau proposamen ikuskizun bakarrean

Dantzan 2010/03/22 11:38

Donostian, Gasteszena aretoan martxoaren 27an eta Leioan, EHUn, martxoaren 24an eskainiko da Vuelo 6408 ikuskizuna. Bertan, lau sortzaile gazteren lanak bildu dira, lau pieza labur, elkartuta dantza garaikidearen sorkuntzari ikusmira bat eskaintzen duena. Nacho MOntero, Janet Novas, Pisando Ovos eta Sharon Fridman-en lanak biltzen ditu Vuelo 6408 ikuskizunak.

Gehiago irakurri

Dantza garaikidearen VI. zirkuitoa aurkeztu dute Jaurlaritzak eta Sareak

Dantza garaikidearen VI. zirkuitoa aurkeztu dute Jaurlaritzak eta Sareak

Dantzan 2010/03/18 15:36

Dantza Garaikidearen Zirkuitoaren VI. edizioa urtarrilaren 15a eta abenduaren 26a bitartan izango da honako toki hauetan: Leioa, Amorebieta, Agurain, Amurrio, Andoain, Arrasate, Eibar, Elorrio, Donostia, Durango, Bergara, Irun, Lasarte, Gasteiz, EHU eta Bilbo.

Gehiago irakurri

Sakratua ikuskizun berria estreinatuko du Leinua konpainiak

Sakratua ikuskizun berria estreinatuko du Leinua konpainiak

Dantzan 2010/03/18 13:08

Erlijio kristauarekin lotutako dantzak bildu ditu Leinua konpainiak bere ikusgarri berrian, eta eszenatoki berezietan eskainiko dira emanaldiak, elizetan. Martxoaren 27an estreinatuko da Millafrangako elizan.

Gehiago irakurri

Dantzamentua aurkeztuko du Ibai Lorak dantza taldeak

Dantzamentua aurkeztuko du Ibai Lorak dantza taldeak

Dantzan 2010/03/17 12:21

Zallako dantza taldeak Dantzamentua izeneko ikuskizuna prestatu du eta martxoaren 20an larunbatean aurkeztuko du Zallako zine-antzokian.

Gehiago irakurri

Ez dok hamairu: Hiru puntukoa eta Billantziko

Ez dok hamairu: Hiru puntukoa eta Billantziko

Dantzan 2010/03/15 15:32

Euskal kantagintza berria ekarri zuen "Ez dok hamairuk" eta orain 40 urteko euskal kulturaren alorrean lurrikara izan zen Laboa, Lertxundi, Iriondo, Lete, Irigarai, Artze anaiek eta konpainiak eragin zutena. Ez dok hamairu musika taldea zen batipat, baina hasierako emanaldi guztiak dantzan hasten zituzten. Hain zuzen ere, Baztango mutil-dantza batzuk egiten zituzten emanaldi guztien hasieran.

Gehiago irakurri

Bi harriz lau xori jaialdia Biarritzen

Bi harriz lau xori jaialdia Biarritzen

Dantzan 2010/03/12 12:41

Martxoaren 23tik 28ra ospatuko da Biarritzen "Bi harriz lau xori" musika, antzerkia eta dantza elkartzen dituen jaialdia. Zenbait dantza ekitaldi izango dira bertan, eta tartean "Sokaren inguruko eguna", soka-dantza ardatz izango duen ekitaldia.

Gehiago irakurri

Martxoaren 15ean bukatzen da Aterpean deialdira aurkezteko epea

Martxoaren 15ean bukatzen da Aterpean deialdira aurkezteko epea

Dantza Hirian 2010/03/11 15:41

Aterpean artista egoiliarren programa bat da, DANTZA HIRIAN –Mugaren Bi Aldeetako Dantza Jaialdia hiripaisaietan– ekimenak sortua. Bere helburua gaur egungo dantza-ikuskizunak sortu, ikertu eta hiri-eremuetan ezagutzera ematea da.

Gehiago irakurri

Maria Donata D'Urso: Mem-brain stratal

La Fundicion 2010/03/10 06:30

Sorkuntza berri honen ikerketan egitura dinamiko baten bitartekaritzat jotzen da gorputza. Esandako egitura hodi formako hiru barra metaliko handiz osatua da, eta hari elastiko batzuek lotzen dituzte hirurak. Mugimenduak eta egiturak dinamika berberari erantzuten diote.

Gehiago irakurri

Dantza ikastaldi eguna Anauzen

Dantza ikastaldi eguna Anauzen

Garaziko Gau Eskola 2010/03/09 10:18

Aurten ere dantzan ikasteko egun bat antolatzen dugu: Martxoaren 13an, ebiakoitzez [larunbatez], Anauzeko herriko gelan.

Gehiago irakurri

(SOK)2, Kukai dantza konpainiaren ikuskizun berria

(SOK)2, Kukai dantza konpainiaren ikuskizun berria

Kukai 2010/03/08 11:06

(SOK)2, 7 dantzari eta 3 musikarirentzako pieza koreografikoa da. Lokarria aipatzen du, lokarri intimoak jorratzen ditu, iruten eta behin eta berriro hasten diren momentu horiek bezala. Kukai Dantza Konpainiaren ikuskizun berria martxoaren 12an estreinatuko da, Bilboko Campos Eliseos antzokian.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak