Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

Jauziak, Arabako dantzak eta gorputzaren prestaketa Dantzan Ikasiren eskaintza berrian

Jauziak, Arabako dantzak eta gorputzaren prestaketa Dantzan Ikasiren eskaintza berrian

Dantzan Ikasi 2010/04/19 10:28

Ikastaro eskaintza berria prestatu du Dantzan Ikasik. Arabako Errioxako dantzak, gorputzaren prestaketan laguntzeko ikastaro bat eta dantza-jauziak sakon ezagutzeko aukera emango dien mintegi batean parte hartzeko aukera izango da maiatza eta uztaila bitartean.

Gehiago irakurri

Brnoko Antzoki Nazionaleko Balletak Raymonda aurkeztuko du Victoria Eugenian

Brnoko Antzoki Nazionaleko Balletak Raymonda aurkeztuko du Victoria Eugenian

Victoria Eugenia antzokia 2010/04/16 15:24

Datorren asteartean, apirilak20 , Victoria Eugenia Antzokiak Brnoko Antzoki Nazionaleko Balleta eta Orkestraren Raymonda taularatuko du arratsaldeko 8etan, Classic zikloaren barne.

Gehiago irakurri

Berriofolk: Berriozarko Folklore Jaialdia

Berriofolk: Berriozarko Folklore Jaialdia

Dantzan 2010/04/16 11:43

Datorren maiatzaren 8an, Txori Zuri dantza taldeak antolatuta, Berriofolk II. Folklore Jaialdian ospatuko da Berriozarren. Ibiza eta Gaskuñako taldeek parte hartuko dute jaialdian.

Gehiago irakurri

Dantzari Festaren 15. edizioa Hernanin

Dantzari Festaren 15. edizioa Hernanin

Dantzan 2010/04/15 14:18

Hernaniko San Joan Konpartsak antolatuta, Dantzari Festaren 15. edizioa ospatuko da Hernanin apirilaren 17tik 24ra. Burrunka taldearen ikuskizunak borobilduko du astebeteko ekitaldi sorta.

Gehiago irakurri

Apple Ghost: e-koreografiak 2.0

Apple Ghost: e-koreografiak 2.0

Dantzan 2010/04/15 12:00

Iker Gomez koreografo eta sortzailea Tenerifeko Danzalab konpainiarekin lanean ari da proiektu berri batekin esku artean. Apple Ghost izeneko ikuskizun honetan sortzen diren koreografiak Interneten bidez hedatuko dituzte eta ikusleek hurrengo kapitulua zein izan behar den eskatu ahal izango dute.

Gehiago irakurri

Lucia Lakarra, Vianako Printzea Kultura Sarirako hautagai

Lucia Lakarra, Vianako Printzea Kultura Sarirako hautagai

Iratxe de Arantzibia 2010/04/14 11:14

Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo sailak baieztatu du Lucia Lakarra dagoela Vianako Printzea Kultura sarirako 24 hautagaien artean. Mario Vargas Llosa, Placido Domingo, Jose Carreras, Richard Serra edo Krystian Zimerman daude hautagai zerrendan.

Gehiago irakurri

Indarra dantza taldeak Poloniako Euskal Jaian dantzatuko du

Indarra dantza taldeak Poloniako Euskal Jaian dantzatuko du

Dantzan 2010/04/14 10:49

Poznan hirian, apirilaren 21etik 23 ospatuko den Dni Baskijskie edo Euskal Jaian parte hartuko du Gasteizko Indarra dantza taldeak. Bertako Adam Mickiewicz unibertsitatean euskara irakasten da eta urtero antolatzen dute Euskal Jaia bertan.

Gehiago irakurri

Dantza eta soziologia uztartzen dituen irakasle baten bila

Dantzan 2010/04/13 16:08

Madrileko Unibertsitate Europarrak "Dantzaren Zientziak" ikasketak jarri ditu martxan. Datorren urteko ikasturtera begira dantzaren munduarekin lotura duen soziologo bat bilatzen dute, irakasle lanetan aritzeko.

Gehiago irakurri

Eskozia eta Kataluniako taldeak Folk Lore 10 jaialdian

Eskozia eta Kataluniako taldeak Folk Lore 10 jaialdian

Dantzan 2010/04/13 12:46

Datorren apirilaren 17an eta 18an ospatuko da Iruñean eta Uharten Amaiur dantza taldeak antolatzen duen Folk Lore 10 jaialdia. Aurten Eskoziako EMT Highland Ceilidh Dancers taldea izango dute gonbidatu berezia, eta kataluniatik bastoners eta castellers taldeak ere izango dira jaialdian.

Gehiago irakurri

Erromeria eguna Itziarren maiatzaren 1ean

Erromeria eguna Itziarren maiatzaren 1ean

Dantzan 2010/04/13 11:32

Iaz arrakastatsu gertatu zela eta, aurten ere erromeria eguna antolatu da Itziarren Maiatzaren 1erako. Itziarko Andutz Kultur Taldeak antolatuta musika eta dantza izango dira egun osoz. Bezperan, apirilaren 30ean apaiz-etxean, "Soinu handia erromerian" izenburupean, mahaingurua eta argazki erakusketa antolatu dituzte.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak