Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Sakratua ikuskizun berria estreinatuko du Leinua konpainiak

Dokumentuaren akzioak

Sakratua ikuskizun berria estreinatuko du Leinua konpainiak

2010/03/18 13:08

Dantza eta kristau erlijioaren arteko loturari begiratu dio Leinua konpainiak ikuskizun berria prestatzeko. Eliza katolikoaren liturjiekin lotuta garatu diren hainbat dantza bildu dituzte ikuskizunerako: otsagiko dantzak, lesakako dantzak, Besta Berri...

Roger Goyheneche-ren zuzendaritzapean 30 dantzari, abeslari eta musikari arituko dira martxoaren 27an Milafrangako elizan estreinatuko den Sakratua ikuskizunean. Eliza batean izango du estreinaldia eta Leinua konpainiako kideen asmoa da emanaldi guztiak elizetan egitea. Horretarako, elizako eserlekuak alboratu eta elizaren erdi-erdian dantzatuko dute Lapurdiko Leinua taldeko kideek.

Patrik Larralde arduratu da musikaz, eta Bittor Corret koreografiaz Roger Goyheneche-rekin elkarlanean. Hain zuzen ere, Bittor Corret elkarrizketatu dute Euskal Irratietan eta hona zer kontatu duen Leinua konpainiaren Sakratua ikuskizunaren inguruan.

 Bittor Corret-i elkarrizketa Euskal Irratietan (2010-03-18)

 

Sakratua

Leinua Konpainia

Milafrangako Eliza

Martxoaren 27an, 21:00etan

Sarrera: 10 euro

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.