Dokumentuaren akzioak
Ez dok hamairu: Hiru puntukoa eta Billantziko
Javier Garayaldek 70eko hamarkadan hasieran egindako argazkiak Guregipuzkoa webgunean argitaratu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta horien artean "Ez dok hamairu" taldeak, 1971ko irailaren 7an, Donostiako Tritinate plazan eskainitako emanaldiko argazki sorta bat dago.
Argazki horietan ikusten da nola "Ez dok hamairuko" taldekideak eta Argia dantzari taldeko kide batzuk, emanaldia dantza eginez hasten zuten. Baztango mutil-dantzak egiten zituzten, eta hain zuzen ere Hiru puntukoa eta Billantziko ziren dantzatzen zituzten dantzak.
Hona hemen Javier Garayaldek egindako argazkietako batzuk, Trinitate plazako emanaldi horretan hiru puntukoa eta billantziko dantzatzen ageri direla "Ez dok hamairuko" kideak Argiako dantzarien laguntzarekin.
Dokumentuaren akzioak