Dokumentuaren akzioak
Maria Donata D'Urso: Mem-brain stratal
Dantzaldia 2010
Martxoak 11, osteguna / 20:00etan
Auditorioa Guggenheim Bilbao Museoa
Maria Donata D´Urso (Paris)
“Mem-Brain Strata 1”
Estrenaldia Estatuan
Guggenheim Bilbao Museoarekin lankidetzan
«Koreografoak gure ni/larruazalaren potentziala esploratzen du, elementu plastiko eta poetiko bezala. Mintz eta ehunen adimen sentsorialari buruz galdetzen dio bere buruari, eta gure epidermisari buruzko ikerketa bat elaboratzen du, hortxe ematen baita barnekoaren eta kanpokoaren arteko zirkulazio gunea. Izenburuak argiro jasotzen du biologo batzuek egindako lana, zeinak larruazala burmuinaren hedaduratzat hartzen duen (…).
Tentsioan dagoen gorputz baten aurrean gaudenean keinuaren metafisika baten aurrean aurkitzen gara, eta horrek hipnosi moduko bat sortzen du gugan. Agertokian arkitektura eran pentsatua den espazio bat ikusten da. Egitura horretaz hitz egiteko, Maria Donata D´Ursok nahiago du dispositibo hitza eszenografia baino, tentsio-kableen eta gorputzaren artean sortzen den elkarreraginaren ideia indartzeko-edo. Hala bada, ez gaitu harritu behar dantzara heldu baino lehen arkitektura ikasi izanak. Bere lanean bai arkitekturaren domeinutik bai biologiarenetik datozen kontzeptuak baliatzen ditu: alegia, tensegritate kontzeptuak –tentsio eta osotasunaren arteko nahasketa– gure zeluletako mintzen ezaugarrietariko bat deskribatuko luke.
Sorkuntza, koreografia eta interpretazioa: Maria Donata D’Urso
Dispositiboa: Frédéric Casanova, Jérôme Dupraz, Maria Donata D’Urso
Soinu-sorkuntza: Kim Cascone
Argi-sorkuntza: Maryse Gautier
Argazkiak: Wolf Ka
Sorkuntza hau 2009 egin zen, Seine-Saint Denisko Nazioarteko Topaketa Koreografikoen markoan, Pantingo Dantza Zentro Nazionalarekin kolaboratuz.
Ekoizpena: disorienta
Koprodukzioa: Rencontres Chorégraphiques Internationales de Seine-Saint Denis
Kolaborazioak: Pantingo Centre National de la Danse à Pantin, Fondazione Fabbrica Europa, L’échangeur – scène conventionnée de Fère-en-Tardenois, Babesak: Ménagerie de Verre (Studiolab-en markoan), Fondazione Pontedera Teatro, Fondazione Teatro V Emanuele di Noto eta Direction Régionale des Affaires Culturelles d’Ile-de-France Ministère de la Culture et de la Communication
Esker onak: Thomas Greil, Wolf Ka
Dokumentuaren akzioak